Aktoreak

Landa Areta, Alfredo

Iruñan 1933ko martxoaren 3an jaiotako aktore nafarra. Madrilen 2013ko martxoaren 9an zendu zen.

Umetan bere familiarekin Donostiara bizi izaten joana.

Bertan Batxiler ikasketak egin ondoren Zuzenbide ikasketak hasi zituen. Behin unibertsitatean zela Donostiako Unibertsitate Antzokiaren eskutik eman zituen arte dramatikoaren arloko lehen urratsak. Ikasketak bertan behera utzi zituen Madrilen aktore gisa saiatzeko.

Hiru urtetan zehar Maria Guerrero Nazio Antzerkiaren konpainia titularrean parte hartu zuen. Lehen urte horietan arrakasta handia lortu zuen, La felicidad no lleva impuesto de lujo edo Ninette y un señor de Murcia bezalako antzerki muntaiekin.

Zineman Jose Maria Forqueren Atraco a las tres (1962) filmarekin estreinatu zen. Orduan hasi zuen izaera, oro har, herrikoia eta komikoa zuten film luzeetako zinemagintza-ibilbidea. Hastapen horietan gehien nabarmendu ziren pelikuletariko batzuk hauek dira: Jose Luis Saenz de Herediaren La verbena de la Paloma (1963), Luis G. Berlangaren El verdugo (1963), Juan de Orduñaren Nobleza baturra (1965), Fernando Fernán-Gómezen Ninette y un señor de Murcia (1965), Pedro Lazagaren La ciudad no es para mí (1965), Pedro Lazagaren Los guardiamarinas (1966), Mariano Ozoresen Cuatro noches de boda (1969) edo Ramón Fernandezen Cateto a babor (1969).

1970ean publiko-arrakasta handia izan zuen Ramón Fernandezen No desearás al vecino del quinto (1970) filmarekin. Une horretatik aurrera, Alfredo Landaren ibilbidean aldi berri bat hasi zen, obsesioz hirurogeita hamarreko Espainiaren sexu-errepresioaren inguruko gaietan jardunaz. "Landismo"aren zinea zen. Pedro Lazaga, Mariano Ozores, Fernando Merino edo Luis María Delgado bezalako zuzendarien eskutik Alfredo Landak Pedro Lazagaren Vente a Alemania, Pepe (1970), Vicente Escribáren Aunque la hormona se vista de seda (1971) Pedro Lazagaren París bien vale una moza (1972) Mariano Ozoresen Manolo la nuit (1973) Luis Maria Delgadoren Un curita cañón (1973) Mariano Ozoresen Dormir y ligar, todo es empezar (1974) edo Mariano Ozoresen Los pecados de una chica casi decente (1975) bezalako filmetan bere sexu frustrazio lazgarrian eraginkortasunez pertsonaia komiko bat sortu zuen.

Jose Antonio Bardemen El puente (1976) filmean, Torremolinosera bidean atzerritar emakumeren bat inguratzeko asmoz abiatuta, bidaian zehar, klase-kontzientzia hartarazten dien bidegabekeri jakin batzuen aurrean bere burua ikusten duen gizona interpretatzeak, bere zinemagintza-ibilbidean norabide aldaketa ekarri zion. Jose Luis Garcíren El crack (1981) y El crack 2 (1983) filmetako bere interpretazioak eta batez ere, Mario Camusen Los santos inocentes (1983) filmean extremadurako baserriko jaunen zerbitzutan zegoen jopu bizitza zeraman Paco nekazari txiroaren maisutasunezko karakterizazioak, sarritan, film ganorabakoetan alferrik galdutako aktore erabat ezin hobea erakutsi zigun. Landak komiko bikaina izateaz gain ohiz kanpoko talentuz eta sakontasunez izaera tragikodun pertsonaia bat moldatzeko gai zena ere erakustera ematen zuen. Espainiar zinemagintzaren maisu lan horretan berak egindako lanak 1984ko Canneseko 37. Zinemaldian Aktorerik Hoberenaren, Paco Rabalekin batera, ex aequo Saria ekarri zion.



Une horretatik aurrera, beste era batera ezin izan zitekeen bezala, bere ibilbidea ondorengo izenburudun filmak bezalakoekin hasiz joan zen: Luis García Berlangaren La vaquilla (1984) Basilio Martin Patinoren Los paraísos perdidos (1985) Jose Luis Borauren -Indietako Cartagenako Zinemaldian Aktore Hoberenari Saria- Tata mía (1986) Jose Luis Cuerdaren -1987an Aktorerik Hoberenari Goya Saria- El bosque animado (1987) Francesc Betriuren -Catalunyako Generalitatearen Aktorerik Hoberenari Saria- Sinatra (1988), Jose Luis Cuerdaren -1992an Aktorerik Hoberenari Goya Saria, "El Mundo" (1993) Euskal Zineari Sarien II. Edizioko Aktorerik Hoberenari Saria- La marrana (1992), Jose Luis Garciren Canción de cuna (1994) Jose Luis Garciren Historia de un beso (2001) -"El Mundo" (1993) Euskal Zineari Sarien XI. Edizioko Aktorerik Hoberenari Saria- , Miguel Hermosoren La luz prodigiosa (2003), Jose Luis Garciren Tiovivo c.1950 (2004) edo Jose Luis Garciren Luz de domingo (2007).

Interesgarria izan da ikus-entzuleentzako aktore kutunetariko bat izatera jaso duten Ninette y un señor de Murcia, Don Quijote de la Mancha, (Sancho Panzaren berregite bikaina eginez), Por fin solos edo Lleno por favor bezalako telebista serieetan izan duen aktore jarduna ere. 2002an Nafarroako Gobernuak zinemagintza ibilbidearen aitorpen bezala Nafarroako Urrezko domina ezarri zion. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 51. Edizioaren hasiera ekitaldian (2003) AISGE aktore-elkarteak "bizitza oso bati" saria eman zion, bere ibilbide profesionalaren omenez. 2003an ere Valentziako Mostraren omenaldia jaso zuen. 2007ko martxoan, Malagako Zinemaldian, Malagako Zinemaldiaren 10. Urteurreneko Sari Berezia jaso zuen galan bertan Alfredo Landak zinematik erretiratzen zena iragarri zuen. Aktore nafarraren erabakia finkoa baldin bada Jose Luis Garciren Luz de domingo (2007) izango da bere zinemagintza-ibilbide luzearen azken interpretazioa. 2008ko hasieran Espainiako Zinemagintza Zientzien Akademiaren Ohorezko Goya jaso zuen bere ibilbide artistiko guztiaren aitorpen bezala.

Halaber, 2008an, Nafarroako Gobernuak urtero ematen duen Kultura arloko Vianako Printzea Saria jaso zuen. Horrez gain, Tuterako Espainiako Zinemaren XIV. Erakusketak omenaldia egin zion haren ibilbide artistikoari. 2008an Marcos Ordoñezek Alfredo el grande: vida de un cómico, Landa lo cuenta todo liburua argitaratu zuen. Liburu oso zalapartatsua izan zen aktoreak bere ogibideko kide batzuen gainean egindako adierazpenak direla eta.

  • José María Forquéren Atraco a las tres (1962)
  • Jose Luis Saenz de Herediaren La verbena de la Paloma (1963)
  • Luis Garcia Berlangaren El verdugo (1963)
  • Manuel Summersen La niña de luto (1963)
  • Arturo Gonzalezen Se vive una vez (1963)
  • Jose Maria Forquéren Casi un caballero (1964)
  • Franco Castellano y G. Pipoloren I marziani hanno dodici mani (1964)
  • José Luis Saénz de Herediaren Historias de la televisión (1964)
  • Juan de Orduñaren Nobleza baturra (1965)
  • Fernando Palaciosen Whisky y Vodka (1965)
  • Fernando Fernán-Gómezen Ninette y un señor de Murcia (1965)
  • Pedro Lazagaren La ciudad no es para mí (1965)
  • Mariano Ozoresen Hoy como ayer (1965)
  • Antxon Ezeizaren De cuerpo presente (1965)
  • Pedro Lazagaren Nuevo en esta plaza (1965)
  • Jordi Feliu y José María Font Espinaren El arte de no casarse (1966)
  • Jordi Feliu y José María Font Espinaren El arte de casarse (1966)
  • José María Forquéren Las viudas (1966) gertaera
  • Fernando Merinoren Amor a la española (1966)
  • Pedro Lazagaren Los guardiamarinas (1966)
  • Pedro Lazagaren ¿Qué hacemos con los hijos? (1966)
  • Juan Orduñaren Despedida de casada (1966)
  • Pedro Lazagaren Las cicatrices (1967)
  • Mariano Ozoresen Crónica de nueve meses (1967)
  • José Luis Sáenz de Herediaren Pero ¿en qué país vivimos? (1967)
  • José María Forquéren Las que tienen que servir (1967)
  • Pedro Lazagaren Novios 68 (1967)
  • Manuel Summersen No somos de piedra (1967)
  • Mariano Ozoresen Cuarenta grados a la sombra (1967)
  • José María Forquéren Un diablo bajo la almohada (1967)
  • Fernando Merinoren Los subdesarrollados (1967)
  • Javier Aguirreren Los que tocan el piano (1967)
  • Fernando Merinoren La dinamita está servida (1968)
  • Javier Aguirreren Una vez al año ser hippy no hace daño (1968)
  • Manuel Summersen ¿Por qué te engaña tu marido? (1968)
  • Eugenio Martínen Las Leandras (1968)
  • Pedro Mario Herreroren No disponible (1969)
  • Mariano Ozoresen Cuatro noches de boda (1969)
  • Javier Aguirreren Soltera y madre en la vida (1969)
  • José Luis Sáenz de Herediaren El alma se serena (1969)
  • Ramón Fernándezen Cateto a babor (1969)
  • José Luis Sáenz de Herediaren La decente (1970)
  • Ramón Fernándezen No desearás al vecino del quinto (1970)
  • Ramón Fernándezen El diablo cojuelo (1970)
  • Pedro Lazagaren Vente a Alemania, Pepe (1970)
  • Pedro María Herreroren Si estás muerto ¿por qué bailas? (1970)
  • Fernando Merinoren Préstame quince días (1970)
  • Vicente Escriváren Aunque la hormona se vista de seda (1971)
  • Fernando Merinoren No desearás la mujer del vecino (1971)
  • Fernando Merinoren Los días de Cabirio (1971)
  • Pedro Lazagaren Vente a ligar al Oeste (1971)
  • Ramón Fernándezen Simón, contamos contigo (1971)
  • Pedro Lazagaren No firmes más letras, cielo (1971)
  • Ramón Fernándezen Los novios de mi mujer (1971)
  • Luis María Delgadoren Guapo heredero busca esposa (1972)
  • Pedro Lazagaren París bien vale una moza (1972)
  • Fernando Merinoren Pisito de solteras (1972)
  • Pedro Lazagaren Las estrellas están verdes (1973)
  • Mariano Ozoresen Manolo la nuit (1973)
  • Mariano Ozoresen Jenaro, el de los catorce (1973)
  • Luis María Delgadoren Un curita cañón (1973)
  • Mariano Ozoresen El reprimido (1973)
  • Mariano Ozoresen Dormir y ligar, todo es empezar (1974)
  • Luis María Delgadoren Las obsesiones de Armando (1974)
  • Mariano Ozoresen Fin de semana al desnudo (1974)
  • Mariano Ozoresen Celedonio y yo somos así (1974)
  • Luis María Delgadoren Cuando el cuerno suena (1974)
  • Mariano Ozoresen Los pecados de una chica casi decente (1975)
  • José Luis Sáenz de Herediaren Solo ante el streaking (1975)
  • Mariano Ozoresen Tío, ¿de verdad vienen de París? (1975)
  • Eugenio Martínren Esclava te doy (1975)
  • Mariano Ozoresen Mayordomo para todo (1975)
  • Mariano Ozoresen Alcalde por elección (1976)
  • José Antonio Bardemen El puente (1976)
  • Miguel Ángel Rivasen Borrasca (1977)
  • Francisco Lara Polopen Historia de S (1978)
  • José Luis Garciren Las verdes praderas (1978)
  • Fernando Cortésen El rediezcubrimiento de México (1978)
  • Didier Haudepinen Paco el seguro (1979)
  • José Ramón Larrazen Polvos mágicos (1979)
  • Luis María Delgadoren El alcalde y la política (1979)
  • José María Forquéren El canto de la cigarra (1980)
  • Antonio del Realen El poderoso influjo de la luna (1980)
  • Jesus Yagüeren Préstame tu mujer (1980)
  • Tito Davisonen Forja de amigos (1980)
  • José Luis Garciren El crack (1981)
  • Luis María Delgadoren Profesor Eroticus (1981)
  • Antonio Merceroren La próxima estación (1981)
  • Juan Boschen Un rolls para Hipólito (1982)
  • Rafael Villaseñoren Piernas cruzadas (1982)
  • José Luis Garciren El crack 2 (1983)
  • Rafael Gilen Las autonosuyas (1983)
  • Miguel Iglesiasen Una rosa al viento (1983)
  • Mario Camusen -1984ko Canneseko Nazioarteko 37. Zinemaldian Aktore Hoberenari Saria- Los santos inocentes (1983)
  • Luis García Berlangaren La vaquilla (1984)
  • Basilio Martín Patinoren Los paraísos perdidos (1985)
  • Pedro Olearen Bandera negra (1986)
  • José Luis Borauren -Indietako Cartagenako Zinemaldian Aktorerik Hoberenari Saria- Tata mía (1986)
  • Ricardo Palaciosen Biba la banda (1987)
  • Augusto Martínez Torresen El pecador impecable (1987)
  • José Luis Cuerdaren -1987an Aktorerik Hoberenari Goya Saria- El bosque animado (1987)
  • Javier Elorrietaren Las vacaciones de Toby (CM, 1987)
  • Francesc Betriuren - Catalunyako Generalitatearen Aktorerik Hoberenari Saria- Sinatra (1988)
  • Antonio del Realen El río que nos lleva (1989)
  • Amalio Cuevasen Bazar Viena (1989)
  • Luigi Comenciniren Marcelino pan y vino (1991)
  • Ramón Fernándezen Aquí, el que no corre, vuela (1992)
  • José Luis Cuerdaren -1992an Aktore Hoberenari Goya Saria, "El Mundo"ren (1993) Euskal Zinea Sarien II edizioan Aktorerik Hoberenari Saria- La marrana (1992)
  • Antonio del Realen Por fin solos (1994)
  • José Luis Garciren Canción de cuna (1994)
  • Manuel Gutiérrez Aragónen El rey del río (1994)
  • Carlos Suárezen Los porretas (1996)
  • José María Borrellen El árbol del penitente (1998)
  • José Luis Garciren -"El Mundo" (1993) Euskal Zineari Sarien XI edizioan Aktorerik Hoberenari Saria- Historia de un beso (2001)
  • Félix Cabezen El refugio del mal (2002)
  • Miguel Hermosoren La luz prodigiosa (2003)
  • Jesús Bonillaren El oro de Moscu (2003)
  • José Luis Garciren Tiovivo c.1950 (2004)
  • Juan Pablo Buscariniren El arca (2007) (animaziorako filma, Jainkoaren ahotsa)
  • José Luis Garciren Luz de domingo (2007)
  • Escuela de maridos (1964, TVE)
  • Confidencias (1963-1965, TVE)
  • Primera fila (1964-1965, TVE)
  • Carlota (1965, TVEko 1 Estudioa)
  • A medias luz los tres (1966, TVEko 1 Estudioa)
  • El último mono (1966, TVEko 1 Estudioa)
  • Tiempo y hora (1966-1967, TVE)
  • Ninette y un señor de Murcia (1984, TVE)
  • Tristeza de amor (1986, TVE)
  • El Quijote de Miguel de Cervantes (1991, Manuel Gutiérrez Aragónek zuzendutako TVEren serie txikia)
  • Lleno, por favor (1993, Antena 3)
  • Por fin solos (1995, Antena 3)
  • En plena forma (1997, Antena 3)
  • Los Serrano (2003, Tele 5)
ul>
  • AGUILAR, Carlos; GENOVER, Jaume. Las estrellas de nuestro cine; 500 biofilmografías de intérpretes españoles, Madril, Alianza Editorial, 1996, 669 orr.
  • BONILLA, Juan José (et al.). Diccionario mundial de actores, Madril, JC Argitalpenak, 1998, 847 orr.
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • LÓPEZ ECHEVARRIETA, Alberto. Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • ORDOÑEZ, Marcos. Alfredo el grande: vida de un cómico, Landa lo cuenta todo, Madril, Aguilar, 2008, 368 or.
  • RECIO, José Manuel. Biografía y películas de Alfredo Landa, Barcelona, Centro de investigaciones literarias españolas e hispanoamericanas, 1992, 290 or.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, núm. 3, 1999, 407 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • ORDOÑEZ, Marcos. Alfredo el grande: vida de un cómico, Landa lo cuenta todo, Madril, Aguilar, 2008, 368 or.
  • RECIO, José Manuel. Biografía y películas de Alfredo Landa, Barcelona, Centro de investigaciones literarias españolas e hispanoamericanas, 1992, 290 orr.