Biologoak

Lacoizqueta Santesteban, José María de

Apaiza eta botanikari nafarra. Narbarte,1831-02-02 - Elbetea(Baztán), 1889-12-25.

José María de Lacoizquetak euskal zientziaren historian ohikoa izan den jarrera irudikatzen du: "aintzat hartu gabeko jakintsua", natura zientziek, bizi bitartean ulertu ez zuten eta heriotzaz geroztik entzungor egin zioten, liluratutako eta bere baitara bildutako behatzailea.

Jarrera hori mundu akademikotik baino, bere herrikideengandik nabarmenagoa izan zuen. Mundu akademikoan ipar penintsulako flora-kriptogamen maisurik handientzat aintzat hartua izan zen; eta merituongatik, Botanikarako Frantziar Sozietateko (1877) eta Natura Historiaren Espainiar Sozietateko kide (1880) izendatu zuten.

Agian, herrikide zituenentzako bere jarduera "arrotza" izan zen; baina horrela izatea onuragarria izan zen, izan ere, halako "bitxikerien" ondorioetako bat likenen eta beste landare batzuen mundua hobeto ezagutzea izan baita;tokiko floraren aniztasuna eta oparotasuna zehaztasunez behatzean -ikus bedi, osterantzean, bere Diccionario de los nombres euskaros de las plantas-, etimologia botanikoren ohiz kanpoko aberastasuna (bereziki euskaldunenean) zabaldu egin zuen.

Noble-jatorriko familia (bere arbasoek idatzian eta sablez nabarmendu ziren) bateko seme nagusia izan zen. Lacoizqueta Iruñera eraman zuten eta bertako Kontzilio-Seminarioan, Probintzia Institutuan batxiler ikasketak egin ondoren, sartu zen. 1852ko ekainean apaiz ordenatu zen. 1857an, abadetzan jardun zuen parrokia bakarra izan zen Narbarteko apaizetxea lehiaketa bidez lortu zuen bere bizitza guztia bere zerbitzutan emanik.

Bere esku utzi zuten apaiz zerbitzuak denbora librerik izatea ekarri zion. Ordutik aurrera, "aisialdi-gune guztiak" natura-gaien ikerketa eta ikasketara" eman zituen Iruritako Fermín Irigaray, (1906, 47.orr) sendagileak idatzi zuen bezala: "Hain izugarrizkoa zen bere landarekiko zaletasuna ze, sarritan landaren ikasketa ezer ez zekiten norbanakoekin gogoetagai jartzen zuen. Landare bat ikustean, zena zela berarekin batera zegoena,...hartu eta astiro begiratu beharra zuen, eta beraz ohartzen zenean, landareaz zekien eta sentitzen zuen guztia adierazten zuen". Jarrera horrek bere eliztarren artean "Lakoizketako erua" (el loco de Lacoizqueta) goitizena jartzea ekarri zion: bere sotana eta gainjantziz, bere letoidun kutxaz, zeioz, mailuz eta zizelez, buru-txorakeriaz jota zegoena irudikatuz egunero belarretan zihoan apaiza. Iseka horietatik at, Lacoizquetak botanika zientzia bere "atseginerako ikasketa-gune izateaz gain, gogoeta liluragarri eta aszetikoak egiteko ere izan zen."

Bere sorlekuko parrokian hogeita hamaika urtetan zeharreko zerbitzuan, Lacoizquetak bere herbarioari buru-belarri ekin zion, etengabe belarrak eta landare lehorrak bilduz eta izen teknikoen bilketa-guneen, daten eta loraldien datuak antolatuz.

1880ko hamarkadaren hasieran Bertiz haraneko landareen katalogo zabala idazten hasi zen, geroago, 1984an, Anales de la Sociedad Española de Historia Natural-ean argitaratua izandakoa eta liburu formatuan Madrilen 1885ean plazaratua. Katalogoak sortarazitako interesaren adierazle, Frantziar Botanika Sozietate ospetsuak ikerketaren atsegintasuna eta zorroztasun zientifikoa goraipatu izatea izan zen. Lanari ekin aurretik, Bertizaranako edafologia-, etnografia- eta geologia ikerketak dakartza; ondoren, landare espezieak izendatzen ditu: 809 fanerogama eta 495 kriptogama (iratze, goroldio, onddo, alga eta likenen artean; azken horretatik, egia esan, 186 aipu sartzen ditu eta ondorioz XIX. mendean Espainian argitaratutako likenen katalogorik zabalena da).

Kriptogamiagatiko interes handirik ez zegoen garai baten (fanerogamiak ez bezala), bilduma taxonomikoak nagusi ziren aldian, likenak aztertzeko metodorik ia ez zenean, aleak zehaztea zeregin zail eta nahasia zenean, Lacoizquetaren nagusitasuna -likenologiaren esparruan- aparta da. Eta egia esan, apaiz honek ez zituen aurkikuntza miresgarriak ( Nafarroan aipatutako 197 likenetatik 186 berari zor zitzaizkion) soilik burutu, baizik eta katalogoak lan espezializatuekin uztartzera zetorren metodo bat garatu zuen. Litekeena da, gainera, bere analisiak egin izaterakoan mikroskopioaz eta erreaktibo kimikoez baliatu izatea eta botanikari espainiar zein atzerrikoekin izandako gutunen harremanari esker (haien artean Juan Ruiz Casaviella bere herrikidea zena, Catálogo metódico de las plantas observadas como espontáneas en Navarra lanaren egilea) teknika haiek guztiak menperatu bide zituen.

Lortu zuen miresmen akademikoa edo lagun egin zion zoro ospeak ez zuen Lacoizquetaren beraren bizitza guztian ikertzen jarraitu izana eten. . Bere arlorik maitatuenak botanika-, hizkuntza- eta etnografia-esparruak izan ziren; eta bere Diccionario de los nombres euskaros en las plantas (1888) idazlanean jakintza-esparru horiek azaldu zituen. Idazlan horretan, etnografiarenarekin batera, garai hartan guztiena zen hizkuntzaren arloa ere (edo, hobeto esateko, etimologiarena) bere ikerketa kokatzen zuen jakintza-esparru beraren baitan, botanikoa alegia, bereganatu zezan amalgama bat lortzeko asmoa zuen. Horixe izan zen landaren erabilera enpirikoak deskribatzera eraman zuen ikuspegia -irakurlea aiherga utzi ez egiteko adinako herri-sinesmen erabat interesgarriak-, gero -sarritan, era fantasiatsuz baina- etimologiak ezartzeari ekiteko. Berea, ahalegin bakartia eta neketsua izan zen, lanak, bere kabuz argitaratu beharra izateaz gain hedapen gutxi izan zuen-eta; gainera hizkuntzalari asko ez zetozen bat bere metodo lexikografikoekin. Egia esan, bai Catálogo de plantas zein Hiztegia bere herbarioa osatzen duen bilduma handiago eta inprimatu gabeko baten zati dira; eta Lacoizquetak bere bizitza guztian zehar Bertizaranakoak bakarrik ez ezik Penintsulako eta baita beste Europako esparru batzuetako 2.500 ale botaniko baino gehiago bildu eta sailkatu zituen. Herbarioa osatzen duten 51 karpetak Lekarozeko komentuan daude

"Catálogo de las plantas que crecen espontáneamente en el valle de Vertizarana." Anales de la Sociedad Española de Historia Natural, 1884, 13, 131-225; 1885, 14, 185-238 (aparteko tirada ere bada); (1988) Diccionario de los nombres euskaros de las plantas en correspondencia con los vulgares castellanos y franceses y científicos latinos. Iruña: Imprenta Provincial -- argitalpen faksimila ere bada (Iruña, 1994), Eduardo Gil Berak egina.

  • Irigaray, Fermín (1906) "Noticia biográfica del ilustre botánico Sr. Lacoizqueta (Bertizaranako bere Landare Katalogo argitaratu gabeko atal bat du)." Boletín de la Sociedad Aragonesa de Ciencias Naturales 5, 142-161;
  • Pérez de Villarreal, Vidal (1982) "Don José María de Lacoizqueta. El botánico (1831-1889)." Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra 39, 329-361;
  • Etayo, Javier (2002) "Revisión del herbario de líquenes del P. J. M. Lacoizqueta." Naturzale 17, 5-34;
  • Gil Bera, E. (1994) "Introducción." In: Diccionario... op. cit., 3-27 orr.