Konposatzaileak

Muneta Martinez de Morentin, Jesus Maria

1939ko abenduaren 27an Larragan (Nafarroa) jaiotako musikologo eta konpositorea.

Eliza karrera pauldarrekin egin zuen Iruñean ondoren Salamancako Unibertsitate Pontifikalean Teologian lizentziatuz. Salamanca, Valentzia eta Madrileko Kontserbatorioetan eta Erromako Musika Sakratuko Pontifize-Institutuan musika ikasi zuen.

1976an Musika Institutu Turolensea sortu zuen elkarkidetzan, eta ondoren Musikako Kontserbatorio Profesionala, bertako zuzendari eta irakaslea izan zelarik. XVI, XVII eta XVIII. mendeko musika ikertzaile gisa dozena bat lan argitaratu ditu. Organoko kontzertistaz gain musika sinfonikoko konpositore oparoa da bakarlari, koru eta akonpainamendu, koru, ahots eta akonpainamendu, talde instrumental, organo, piano eta beste musika-tresnentzako. Nafarroako Gobernuko konposizio lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen Laus Vespertina seu Magnificat (1982) lanarekin eta Cristobal Halffter Konposizioko Lehiaketa Nazionaleko saria Fantasía hexacordal nº III (1991) lanarekin.



  • ERESBIL: Autoritateen datu-basea.
  • REY, Emilio: "Muneta Martínez de Morentin, Jesús María". Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. Madril, Egile eta Editoreen Elkartean, 1999. 7. t., 871-3 orr.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.