Ipuia

Martiartu Zugasti, Diego

Euskarazko idazlea, 1968ko ekainaren 12an Arrasaten (Gipuzkoa) jaioa.

Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi zituen, eta AEK erakundearen zentro batean eskolak ematen aritu da, bai haurrei bai helduei (euskarazkoak).

Ostiela! euskarazko aldizkari satiriko eta heterodoxoarekin kolaboratu zuen. Gero, aldizkari honen ildoarekin bat ez zetorren arren, 1999. urtean beste idazle batzuekin Putz sortu zuen, hau ere heterodoxoa eta umore sarkastiko handikoa. Hasieratik izan da aldizkari berriaren koordinatzailea.

1999an, halaber, Hamahiru eta bat (Apokaliftin) izeneko genero beltzeko ipuin liburua argitaratu zuen.