Literatoak

Leon, Leon

Berrizarte, Berriz Arte.

1896an Hazparnen jaiotako idazle lapurtarra. Uztaritzen hil zen 1962ko otsailaren 12an.

Belloc eta Baionan egin zituen ikasketak. 1914-1918ko gerrarako deitu zuten. 27 urterekin apaiz egin zen. Hazparneko ikastetxeko irakasle izendatu zuten, baina urtebete baino ez zuen egin. Handik Baionara joan zen eta bertan bost urte egin zituen. Donibane Lohizunen bikario izan zen eta 1932tik aurrera Arrangoitzeko parroko izan zen. 43 urterekin, Arnegira joan zen II. Mundu Gerra zela eta. 1941ean Uztaritzeko parroko izan zen. 63 urterekin Baionako kalonje izendatu zuten.

1930ean, Belgikan argitaratutako Jesu-Kristoren Imitazionea lana itzuli zuen. 1947an Jesu-Kristo Gure Jaunaren Ebangelio Saindua (Belgika) itzulpena argitaratu zuen. Haurren Meza (1936) lanaren egilea da. Antzezlan hauek utzi zituen: (1926) Gure txokoan (1926), Maturianaren gaphoinak (1933), Tomas ezkongei (1934), Herriko besta biharamunean (1937), Mehetegiko nausia (1938) eta Haurrak azken hitza bere! (1939).

Euskal-Esnalea aldizkarian parte hartu zuen hainbat poesiekin eta baita Gure Herria aldizkarian ere; argitalpen horretako presidenteorde izan zen eta bere lan gehienak bertan azaldu ziren, La Fontaine-ren (1928-1960) elezaharren itzulpenak barne eta horiek Alegia deus ez! (Baiona 1960) liburuan argitaratu ziren ondoren.