Arkitektoak

Leniz Arambarri, Jokin

1943ko maiatzaren 2an Bilbon jaiotako arkitektoa.

Venezuelako Universidad Central izenekoan graduatu zen (1969). Graduondoa Eraikuntza Teknika Modernoetan Parisen (1969-70). Arkitekturako Sari Nazionala eta Venezuelako Arkitekturako Sari Metropolitarra "Conjunto de Terminales del Aeropuerto Internacional de Maiquetia"lanari esker, 1980. urtean Caracas-Venezuelan ospatutako Arkitekturako VII. Biurtekoan.

1984. urtean Donostian finkatu zuen bere arkitektura-estudioa, Caracasen hainbat urtez lanbidean aritu ostean. Obra publiko nahiz pribatuko hainbat lan gauzatzeaz gain, marrazkiak ere egin zituen. Arkitektoen Euskal Herriko eta Nafarroako Elkargo Ofizialerako Donostiako egoitzakoa egin zuen (1997). Pasaiako Portu Agintaritzarako Faros de Gipuzkoa (1998) liburuan agertzen diren marrazkiak egin zituen, eta Bilboko Portu Agintaritzarako litografia-serie bat, Olabarri Jauregiko egoitzaren marrazkiarekin (2003). Eusko Jaurlaritzak Ajuria Enea Jauregiko marrazkia egiteko eskaria luzatu zion, eta 500 litografiako ale-kopuru bat hedatu zen. 2008an Bilboko Portu Agintaritzak eta Pasaiakoak hainbat marrazki eskatu zizkioten berriro, orduko hartan euskal kostaldeko 17 itsasargiren marrazkiak eta, 2011. urtean, Pasaiatik Platako Itsasargia egiteko eskaera iritsi zitzaion, 12 aleko tirada batekin.

Erakusketak ere egin zituen, esate baterako, Donostiako Echeberria Galerian egindakoak (1987, 2001), Bilboko Juan Manuel Lumbreras Galerian egindakoa (2002) edo Donostiako boulevardeko Kutxa Aretokoa (2006).