Musika taldeak

Los Iruñako

1954an Iruñean sortu zen musika-taldea.

Alberto Huarte, Joaquin Zabalza eta Iñaki Astondoa (hirurak ahotsa eta gitarra) Enrique Los Arcos (akordeoia) eta Enrique Abadek (ahotsa) osatzen zuten taldea.

Sanferminetako gaiak jotzen hasi ziren gero Columbia etxearentzat grabatu zutelarik. Lehen abesti orijinala, A San Fermín pedimos... bertsoarekin hasten dena, entzierroetako korrikalarien ereserkia izatera iritsi da eta ekintzaren aurretiko interpretazio honek urtero munduari buelta ematen dio. 1959an hasi ziren Madrilen jotzen eta Zafiro diskoetxearekin kontratua sinatu zuten. Arrakastez beteriko musika-karrera hasi zuten, grabaketa, zuzeneko emanaldiak irrati eta telebistetan, Sanferminetako musika eta mometuko arrakastak aldizkatzen zituztelarik. Penintsula guztian zehar eta Europako zati batean jo ondoren, 1961ean Mexiko eta Ameriketatik bira hasi zuten, bi urte eta erdin, bi mila eta bostehun ekitaldi baino gehiago eskeini zituzten hamabi herrialde baino gehiagotan, Estatu batuak barne.

1965ean, bere unerik onenean, taldea desegin zen. Hala ere, taldekideek elkarrekin jotzeko aukera izan dute jaso dituzten omenaldi ezberdinetan: 1975ean Los Arcosekoa, Iruñeako Udalak 1980an emandako ohorezko lepokoa eta 1994ean Napardik eman zion urrezko oilarra. 1995ean Los Iruña'ko taldekoek jaurtiki zuten Sanferminetako txupinazoa. 1997an bere lanen CD bildumen edizio bat grabatu zen. 2003an azken kontzertua eskeini zuten eta 2005ean beste bilduma-diska bat argitaratu zen. Los Iruña'ko taldea, dudarik gabe, 1950 eta 1960 hamarkadetako Iruñeako musika erreferente bat izan zen. Bere musika, Turrillasekin erlazionaturiko Sanferminetako musika estereotipoa eta pop mugimendu berrien artean kokatzen dena, modernitate eta lokalismo puntu bat dauka, ahots, soinu, enpaste, moldaketa, koreografia eta jantzitegi bikainen (lehenetariko taldea izan zen bi alderdi kontutan hartu zituztenak) bidez interpretazio apartak eskeiniz.



  • Echenique, Juan y Murillo, Ignacio: Los Iruña'ko 50 aniversario. Iruñea: Caja Navarra Fundazioa. L.G. 2006.