Politikariak eta Kargu publikoak

Labayen Sansinenea, Ramon Maria

Tolosan jaio zen, 1928ko abuztuaren 31n.

Kimika Zientzietan lizentziaduna. Turismo enpresen zuzendaria. Kontserba-industrian lan egin zuen Ingalaterran eta Nafarroan, eta, ondoren, turismo-enpresak zuzendu zituen. Donostiako Udaleko lehen alkateordea 1978ko urritik eta Donostiako Udal Aurrezki Kutxako presidentea 1978ko ekainetik. 1980an Gernikako Autonomia Estatutua aplikatzearen ondorioz sortutako Eusko Jaurlaritzako lehen kultura-sailburua izan zen, eta 1983ra arte bete zuen kargua.

Beraz, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Telebista, Euskadi Irratia, HABE, literatur sariak, OBE, Euskadiko Orkestra bezalako erakunde garrantzitsuen kultur eta kirol obra abian jartzeaz arduratu zen, euskara babesteko politika ausarta eta kultur arazoen ikuspegi ireki eta modernoa uztartzen jakiteagatik nabarmenduz. 1983an kargua utzi eta Donostiako alkate izendatu zuten.