Bertsolaria, Azkoitian (Gipuzkoa) 1947ko apirilaren 12an jaioa.
Santa Agedako errondetan koplak abestuz eman zituen bertsolaritzan lehen urratsak. Bertsolari Txapelketa Nagusiko (Txapelketa Nagusia) finalista izan zen 1980an. 1982an, 1986an eta 1989an finalerdietan kantatu zuen. Bertsotarako doinu asko konposatu ditu eta hainbat disko argitaratu ditu: Elkarren ondoan bertsolariarekin batera (Argitaratzailea: Juan Mari Narbaiza. Elkarlanean, 1999) eta Epelde trikitilariarekin Noiz arte? (Editorea. Elkarlanean, 2000). Disko hauetan bere letra eta doinuez gain, panderoa kantatu eta jotzen du.
Andoni semeak bertsolaritzan zein panderojole moduan jarraitu ditu bere urratsak.
- Xenpelar dokumentazio zentroa
- CD-Rom Bertsoen Mundua. Usurbil, Elhuyar, 1997