Udalak

Navaz

Concejo del municipio de Juslapeña, partido judicial de Pamplona, Navarra.

Se encuentra a los 2º 00' 40" y 42º 53' 35", al este del término y sureste de su capital Marcalain, bajo monte Aldaun (914 m.), en la orilla izquierda de un afluente del río Juslapeña.



Ver mapa más grande

En 1800: 80 personas habitan 17 casas. 1960: 64 h.; 1970: 39; 1981: 34.

AAA

Castellano. En el primer tercio del siglo XIX Añibarro la incluye, a efectos de predicación, en una lista de localidades cerradamente vascoparlantes (Varios: Diccionario Geográfico-Histórico de la Lengua Vasca, Auñamendi, 1960, t. I, pp. 44-60). En 1863, L. L. Bonaparte clasificó a su euskera en el dialecto alto-navarro meridional y, dentro del mismo, en el subdialecto Ultrapamplonés y variedad de Gulina. En 1935, Irigaray la coloca en su grupo V, es decir, los de 50 años y los de 30 años sabían el vasco, pero no lo usaban. Figuraba en la línea más septentrional del vascuence. En 1967 murió la última persona vascófona (Pedro de Yrizar: "Los Dialectos y Variedades de la lengua vasca", sep. Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, 1973, p. 53).

AAA

Guerra de la Convención. El 24 de noviembre de 1794, 12.000 soldados franceses, en un tercer intento de alcanzar Pamplona, toman Navaz, que fue defendido valerosamente.

Lugar del valle de Juslapeña, del 5.º partido de la merindad de Pamplona. Reino de Navarra.

AAA

Hirigunea elizaren inguruan kokatua dago, muino txiki baten gainean. Parrokia-etxea, tenpluaren oinetako hormari atxikia, hondatua dago gaur egun. Aurrealdeak bi solairu gehi ganbara du, eta murruak harlankaitzaz doaz, harlanduz eginiko kateekin izkinetan eta baoetan, jatorrizko luzitua galdu den arren. Bao guztiak zuzenak dira, baita atea ere, eta ateburuaren gainean 1717. urteko data landua dago.

Elizatik bertatik ibairantz doan kalea ateratzen da. Kalearen hasieran oinplano karratuko bloke kubikoa dago, hiru solairuekin eta hegal luzeko lau isurialdeko teilatuarekin. "Casa Palacio" deitzen dute herrian. Murruak harlankaitz itunduaz egina daude, jatorrizko luzitua galdu duten arren. Bao guztiak zuzenak dira, baita atea ere, eta goialdean XVI. mendeko armarri bat dago, eremu zirkularrarekin eta landare-dekorazioarekin. Eraikin honen izenak kontrakoa pentsatzera eramaten badu ere, armarri honetan ez dira islatzen Nafarroako Erresumako Armeria Liburuan Nabatzeko "Cabo de armería" jauregirako ematen dituen armak. Gertu, antzeko ezaugarriak dituen beste etxe bat dago, kasu honetan leihoek zurezko leihoburuak dituzten arren. Bi isurialdeko teilatua du. Bere jatorrizko itxura hobeto mantendu duen beste etxe batek hiru solairu ditu, bi isurialdeko teilatuaren azpian, eta murru luzituak erakusten ditu, harlanduzko kateekin izkinetan eta baoetan.

Enparantza batean "Mitxelena" izeneko etxea dago, kalitate oneko jauregi dotore bat. Oinplano karratua du, eta aurrealdeak hiru solairu gehi ganbara erakusten du. Leihoak zuzenak dira, eta solairu noblean harrizko karel molduratuak dituzte. Bigarren solairuan egitura metalikoa eta burdinazko balaustrada duten balkoi luzeak daude, eta atikoan argizulo karratu txikiak. Atea kalitate oneko erdi puntuko arku bat da, haria oso molduratua duelarik. Erdiko leihoko dintelean dagoen inskripzio batean honela jartzen du: SE FABRICÓ SIENDO DUEÑOS/ DOMINGO DE AZCARATE Y/ JOSEPHA DE SARASIBAR/ AÑO DE 1768. Plazaren beste alde batean "Unaiena" izeneko etxea ikus daiteke, antzeko planteamenduekin baina sinpleagoa eta txikiagoa. Hiru solairu ditu, bakoitza hiru baorekin, eta lau isurialdeko teilatua. Inskripzio batean, erdiko leihoaren dintelean landua, honela dio: AÑO DE 1862/ ESTA CASA SE HIZO SIENDO/ LOS DUEÑOS JOSE IRAGUI/ Y JOSEPHA DE URRIZA.

  • San Martinen Parrokia

Toki altuan dago, eskailera luzea duen muino baten gainean. Mendeetan zehar tenpluak eraldaketa ezberdinak jasan ditu, estilo arkitektoniko ezberdinetan. Honela, burualdeak erromanikoa da, XII. mendekoa, baina habearteko arku fajoi zorrotzak gotiko goiztiarrak dira, 1200. urte ingurukoak, eta oraindik ere beste eraldaketa handi bat egon zen beranduago, XVIII. mendean eta estilo barrokoan. Oinplanoak luzera berdineko lau tarteuneetan banatutako habearte bakarra du, gehi burualde absidial bat. Sarrera Epistolaren aldeko murruan dago, bigarren tarteunean, eta aterpe batekin babestua doa. Pareko murruan, kapera txiki baten bitartez koru jasora eta dorrera igotzeko horma-barneko eskailerara pasa daiteke. Sakristiari dagokionez, aterpearen jarraipena da, eta oinplano karratuko gela da.

Murruak ongi eskuairatutako harlanduxkaz egina daude, eta hegoaldeko murruan irekitako erdi puntuko hiru leiho dituzte, baita elizaren oinetan dagoen leiho zirkular bat ere. Habeartearen lehengo tarteunean, bestalde, koru jaso modernoa dago.

Habearteak kanoi-ganga zorrotza du, estilo gotikoa iragartzen duena, profil bereko arku fajoiekin antolatua. Bultzadak perimetro-hormetara transmititzen dira, murruetan txartatutako mentsula batzuen bitartez. Laugarren tarteuneak, gurutzaduraren papera betetzen duenak, ertz-ganga barrokoa jaso zuen, bere garrantzia nabarmentzeko, eta absidean labe ganga bat ikus daiteke. Sakristia, azkenik, sabai lau sinple batekin doa.

Kanpoaldean dorrea azpimarratu behar dugu. Habeartearen lehengo tarteunearen gainean altxatu zen, Nafarroako landako tenpluetan normala zen bezala. Fustea motz eta trinkoa da, eta goialdean irekitzen dira kanpaiak kokatzeko erdi puntuko bi bao, hegal luzeko lau isurialdeko teilatu baten azpian. Habeartearen gainean zuzenean dagoen horma, bestalde, zurezko bilbaduraz egin zen, puntu honetako bultzadak arintzeko. Aterpe itxi bat dago, sarrera dintelatu batekin soilik irekia, eta elizaren atea erdi puntuko arku bat da, profil berdineko bi arkiboltekin, eta euri-babes moduko moldura batekin. Arkiboltak zutoinen gainean doaz, eta apaingarririk gabeko tinpano laua darama.

Presbiterioan XVIII. mendeko erretaula barroko bat ikus daiteke. Bere trazak bankua du, hiru kaleko atal bakarra eta bukaera makurreko atikoa. Zutabe salomondarrekin antolatua doa, eta sagrarioa trazaren garaikoa da, orijinala beraz. Ikonografiari dagokionez, San Ferminen eta San Frantzisko Xabierkoaren bi eskultura moderno daude, baita XVI. mendeko San Martinen irudi bat.

Ebanjelioaren aldeko murruan XVII. mendeko Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula manierista dago. Bankua du, hiru kaleko atala eta frontoi triangeluarra duen atikoa. Fuste ildaskatuko zutabeekin antolatua dago. Irudigintzari dagokionez, modernoa da, nahiz eta XVIII. mendeko Ama Birjinaren irudi titularra eta San Joan Bataiatzailearen irudi erromanista ere ikus daitezkeen. Gertu, Gurutziltzatu barroko bat dago, trakets eta herrikoia.

Epistolaren aldeko murruan San Pablori dedikatutako erretaula dago, XVII. mendekoa. Bere trazak bankua du, hiru kaleko atal bakarra eta atiko zuzena. Fuste ildaskatuko zutabeekin antolatua dago, bikoiztuak erdiko kalean. Ikonografiari dagokionez, San Pedroren, San Andresen eta San Pabloren Bokazioaren erliebeak daude, baita santu titularraren mukulu biribileko irudi titularra.

Korupean erdi-aroko bataio-pontea dago, fabrika gotiko goiztiarraren garaikidea. Bolekin apaindutako harroin karratua du, fuste motz zilindrikoa eta katilu semiesferikoa. Sakristian Gurutziltzatu barroko bat ikus daiteke, baita zilargintza-lan batzuk ere.

  • CARO BAROJA, J.: La casa en Navarra, Pamplona, II. tomoa, N.A.K. 1982, 415 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C. (et. alt.): Catálogo Monumental de Navarra, V** tomoa, Merindad de Pamplona, Imoz-Zugarramurdi, Iruñea, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Artzapezpikutegia, Nafarroako Unibertsitatea, 1996, 148-152 orr.
  • LACARRA DUCAY, Mª Carmen (et. alt.): Navarra, guía y mapa, Lizarra, N.A.K. 1983, 134 orr.
  • MENÉNDEZ PIDAL, Faustino; MARTINENA, Juan José: Libro de Armería del Reino de Navarra, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 2001, 119. zk.

JAS 2009

Celebra fiestas el 11 de noviembre, San Martín.

AAA

Parroquia dedicada a San Martín, arciprestazgo de Cuenca, obispado de Pamplona.

AAA