Konposatzaileak

Lazkano Ortega, Ramón

1968an Donostian jaiotako konpositore eta zuzendari gipuzkoarra.

Jaioterrian ikasi zuen pianoa eta konposizioa Juan Padrosa eta Francisco Escuderorekin, bertan Konposaketan Goi-mailako Irakasle Diploma jaso zuelarik. Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka baten bidez, eta Parisko Goi Musika Kontserbatorio Nazionalean sartu zen eta bertan, bere konposizio eta orkestra ikasketak Alain Bancquart eta Gerard Griseyekin jarraitu zituen. Institut de Recherche et Coordination Acoustique/Musique (IRCAM) institutuan ere Tristan Murail eta Philippe Manoury-ekin informatika musikala ikasi zuen. Sasakawa Fundazioaren bekaduna zen garaian, Montrealera joan zen Gilles Tremblayekin Konposizioa eta Analisia ikastera. Quebec-etik itzuli zenean, orkestra zuzendaritza landu zuen Jean-Sebastien Bereau eta Arturo Tamayorekin. Ondoren Les polyrythmies dans la musique savante du XXème siècle: historique et critique. (Messiaen, Ligeti, Carter) memoriarekin XX. Mendeko Musika eta Musikologian Doktoratu Diploma eskuratu zuen Parisko Ecole des Hautes Etudes en Sciences Sociales eskolan.

Ramon Lazkanok Donostiako Kontserbatorioko Harmoniako Bigarren Saria (1984) eta Konposizioko Lehen Saria (1986) irabazi zituen. 1990ean, Pariseko Conservatoire National Supérieur de Musique eskolako (C.N.S.M.P) Konposizioko Lehen Saria eskuratu zuen guztien adostasunez. Era berean, lehiaketa ezberdinetan saritua izan da: Leonard Bernstein Konposizioko Nazioarteko Lehiaketa-Jerusalem (1997), Monakoko Prince Pierre Fundazioa (1995), Arte Eszeniko eta Dantzako Institutu Nazionalaren (INAEM) saria, Espainiako Kolegioaren Gaudeamus lehiaketako Sari Berezia (1992) eta Espainiako Gazte Orkestraren lehiaketako Sari Berezia (1990).

Beste sari batzuk ere jaso ditu: Stanford Unibertsitateko konpositore gonbidatua (1999-12), Estrasburgoko Conservatoire National de Régioneko (CNR) (Luis de Pablorekin batera, 1999) eta Espainiako Gazte Orkestra Nazionaleko konpositore egoiliarra, Erroman dagoen Espainiako Historia, Arkeologia eta Arte Ederretako Akademiako bekadun egoiliarra (1994-95) eta Erroman dagoen Frantziako Akademiako pentsioduna (Villa Médicis, 2001/02).

Konpositore bezala bere lanak hainbat lekutan interpretatuak izan dira : Fratzia, Alemania, Holanda, Israel, Austria, Italia, Espainia, Danimarka, Errusia, Estatu Batuak ... Jaialdi esanguratsuenetan parte hartu du: Estrasburgoko Musica, Radio-Franceko Présences, Amsterdamgo Gaudeamus Muziekweek, Bruselasko Ars Musica, Copenhagueko Musika Garaikideko Nazioarteko Elkartea, Errenteriako Musikaste, Los Angelesko Philharmonic Green Umbrella New Music Series, Alacanteko Musika Garaikideko Jaialdia...Hainbat interpretatzailerekin jo du: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Jerusalemgo Orkestra Sinfonikoa, Frantzia Irratiko Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Irrati Telebistako Orkestra Sinfonikoa (RTVE), Bartzelonako Teatre Lliure Orkestra, Espainiako Gazte Orkestra Nazionala, Ensemble Accroche Note, Ensemble Barcelona 216, Ensemble Proxima Centauri, Biolontxeloen Iberiar Taldea, Ensemble Wiener Collage... Enkargu ezberdinak jaso ditu: Radio France, Donostiako Musika Hamabostaldia, Frantziako Estatua, Londresko Associated Board of the Royal Schools of Music (ABRSM), Juan March Fundazioa, Don Juan de Borbon Fundazioa... Mussorgskyren "Heriotzaren Kantu eta Dantzak" lanari eginiko orkestrazioa Saint-Deniseko Musika Jaialdiak eginiko enkargua izan zen, gero Dmitri Hvorostonskyk estreinatu zuelarik.

1995 eta 1998 artean "Ostots" taldearen zuzendaria izan zen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musika garaikidearen hedapenera zuzendutako bakarlarien taldea. Bere kontzertuak Espainiako Irrati Nazionalak eta Euskadi Irratiak grabatu zituzten.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko "Garatu" programak, irakasleen etengabeko formakuntzarako antolatutako "XX. mendeko musika jasoaren ikastaro-analitikoa" mintegia zuzendu du (1996-98). Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatearen "Musika garaikidearen joerak" mintegiaren zuzendaria (1994) eta MAFPEN-ek Versallesen antolatutako analisi mintegietako hizlaria izan da (1993, 1994). Musika Zientzietako Institutu Konplutensea (ICCMU) - Egile eta Editoreen Elkartearentzat (SGAE) M. eta R. Usandizagaren Las Golondrinas operaren argitalpen kritikoa idatzi zuen. Bertsio hau 1999ko maiatzan estreinatu zen Madrileko Errege Antzokian. 1999 eta 2001 artean Estrasburgoko Kontserbatorio Nazionaleko orkestrazio irakaslea izan zen. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Luis de Pablo eta Francisco Escuderori buruzko ikastaroetan parte hartzera gonbidatua izan da eta, Madrileko Unibertsitate Konplutenseak, Bartzelonako Autonomoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2000ko urrian antolatutako Ontologiako Nazioarteko IV. Kongresuan parte hartzera baita ere. Gaur egun Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian, Musikenen, orkestrazioko irakaslea da.

Grabaketak: Su-Itzalak Elias Arizcurenek zuzendutako zortzi biolontxeloen Iberiar Taldea (Channel Classics, CCS 10597); Sorginkeriak, Eskaintza, Izotz, Bihurketak, Hizpide, Ilargi Uneak Moskuko ACMk eginikoa eta A. Vinogradovek zuzendurikoa (Le Chant du Monde - Harmonia Mundi, LDC 2781109); 2. Bakarrizketa Caroline Delume gitarra joleak egina, (Arion, ARN 60439); Suziri (Luis de Pablori Omenaldia) Ananda Sukarlan pianistak (ECCA Konpositoreen Kolektiboa); Bihurketak B Bernaola Hirukoteak (Canton Records CR 026 CD); Zortziko Thalia Myers pianistak, pianoa (Metronome Recordings MET CD 1053).