Irakasleak

Ibarlucea Unchalo, Dionisio Antonio

Pedagogoa. Lizarran jaio zen 1831an eta Bilbon hil zen 1903an.

1851an Iruñean oinarrizko maisua titulua erdietsi zuen eta 1854an goi-mailako maisua eta 1883an Madrilen maisu arrunta.

Jaioterrian hasi zen irakasle lanetan, 1883an Logroñoko Eskola Arruntera alde egin zuen arte alegia. Bertan idazkari bezala aritu zen eta kargu bera izan zuen Iruñeko Eskola Arruntean 1885tik berau itxi arte. Bere ibilbide profesionaleko azken urteak Oviedon eman zituen eta bukaera aldean Bilbon.

El amante de la infancia aldizkaria sortu zuen. Berau editatu eta zuzendu zuen 1866tik 1868ra bitartean. Pedagogiaren inguruko hainbat idazlan prestatu zituen. Argitalpenen artean, honako hauek aipa ditzakegu: Atlas de la Provincia de Navarra, acompañado de una breve descripción geográfica, Iruñea, 1886; Compendio de historia de España. Cuarta edición Corregida y notablemente aumentada con las reseñas históricas de Navarra, Castilla, Aragón y Cataluña, Iruñea, 1890; Compendio de la historia de Navarra. Destinado a las escuelas de la misma, Iruñea, 1910; Compendio de geografía de Navarra, Iruñea, 1893.

Hainbat sari jaso zituen eskola testuliburuen inguruan burutu zuen lanagatik.