1901eko apirilaren 25ean Hondarribian jaioa. Herri berean hil zen 2001eko urtarrilaren 12an.
Afrikan gerrara deitua ez izateko, Argentinara ihes egitea erabaki du 18 urterekin. Herri honetan 12 urte eman zituen artzain lanetan eta 1931n itzuli zen. Hondarribiko Zaldunborda baserrian bizi da bere familiarekin eta 29 urtez Errenteriako Esmalteria fabrikan lan egiten du.
75 urterekin hasi zen idazten bere lan bakarra izango zen Nork bere bidea. Eleberri hau Auspoa bildumak argitaratu zuen 1980an eta urte berean Euskarazko Narratibaren Kritikaren Saria lortu zuen.
- ARBELAIZ, Joxan. "Juan Jose Irazusta nobelagilea gogora ekarriz". Oarso. 2001, pp. 98-100.