Literatoak

Goyetche, Leonce

1791-¿?. Urruñako (Lapurdi) erretorea. Euskarazko idazle hau Lapurdiko herri honetan sortu zen 1791ko irailaren 8an.

1838an Mariaren hilabete bat argitara ematen du egunero bete beharreko hausnarketa eta ereduak azalduz (Andre dena Mariaren ilhabetea...), 1856an berriro argitara ematen dena. 1852an Baionan kaleratzen dute La Fontainen elezaharren itzulpena, lapurterara itzultzen ditu alegia, Fableac edo alegiac... izenburupean eta 1856an Saint-Jean-de-Luz historique et pittoresque, Annales et chronique despuis l'époque de sa fondation presumée jusq'a nous jours, Baiona, 233 or. Sarako literatura lehiaketan esku hartzen du olerki bat aurkeztuz (1858). Manterolaren Cancionero Vasco liburuan elezahar horietako batzuk ageri dira, baita Revista Euskara aldizkarian (1877). Argitaratu gabe utzi zituen batetik Florianen neurtitzen itzulpen bat eta beste hainbat abesti. Revista Euskara aldizkarian olerki bat ageri da (1879, II, 222. or. ), "Lehiosaren oxekiac" (Jeloskorraren opariak).

  • BERA, R. "Goyetxe'ren ipuinak". Euskal Esnalea, 1912 eta 1913
  • HARISTOY. Les paroises..., art. Urrugne.
  • LAFITTE, P. Le Basque et la litt..., 50. eta 58. or.
  • MANTEROLA, J. Cancionero Vasco, 1877, IV, 27 eta 62 or.
  • ONAINDIA, S. "Goietxe, Apeza". Milla Euskal Olerki Eder, 440-442. or. [Lafitteren ustez, Goyetchek egindako elezahar horien itzulpena lapurterara Archu-k egindako baino astunagoa da, azken hori zuberera dotore eta naturalean idatzita baitago R. c., p. 50].
  • VINSON, J. Essai d'une Bibl. Basque, II, 702, 778, 779 eta 780. or.