Instrumentugilea

Figuerido Guelbenzu, César

Konpositorea eta bibolin-jotzailea. Cuencan jaio zen 1876ko urriaren 16an eta Tolosan hil zen 1956ko apirilaren 23an.

Pariseko Kontserbatorioan ikasi zuen musika. Europa osoan barrena biolin kontzertuak eskaini zituen bakarlari gisa, Fabian Furundarena artista tolosarrarekin batera. Donostiako Musika Kontserbatorioko irakasle eta zuzendari ordea izan zen. Irungo Musika Bandaren zuzendaria izan zen eta gero Donostiako Orkestra filarmonikoa sortu zuen. Gran Kursaal orkestra ere zuzendu zuen. Ekimen horiek burutzen zituen bitartean, biolina eta musika konposizioa ikasten jardun zuen.

Burutu zituen ikerketen ondorioz Compendio de la técnica del violín argitara eman zuen. Gainera, konposizioen artean honako hauek azpimarra ditzakegu: 10 Canciones y Danzas vascas, Minueto a la Antica, Ecos de Romería, Cadencia al concierto de Locatelli. Eskainitako emanaldi onenetako bat Baionan bertan eman zuen 1934an Rameau Elkarteak antolatutako VIII. Kontzertuan. Adour ibaiaren inguruko hiri horretako egunkarietan zera esan zuten: "Figueridok ez du galdu Sarasate maisu handiaren pareko egin dion trebetasun berezi hori". Frantziako gobernuak Eskolatze Publikoko ofiziala izendatu zuen.

AAA

MIE

  • ERESBIL: Autoritateen datu basea.

MIE