Konposatzaileak

Garcia Leoz, Jesus

1904ko urtarrilaren 10ean Erriberrin jaiotako konpositorea. Madrilen, 1959ko urtarrilaren 25ean, hil zen.

Bere karrera Iruñeako katedralean hasi zuen soprano moduan eta Iruñeako Orfeoiaren kide bezala. Madrilen jarraitu zituen ikasketak, Jose Balsa, Conrado del Campo eta Joaquin Turinaren ikasle izan zelarik.

Pianista bikaina, antzerkiko musikak erakarri zuen hasieratik, bai instrumentista aldetik bai konpositore bezala, batez ere gerra zibila bukatutakoan. Hamar urtetan zineko musika munduan burututako konpositore lan zabala dela eta zine munduarekin uztartzen da era zuzenean. Bere izena zenbait ekoizpenetara lotua dago: Botón de ancla, Un hombre va por el camino, Balarrasa eta batez ere Bienvenido Mr. Marshall.

Gainontzeko lanek ez daukate interes gutxiago eta Turinaren eragin argia isladatzen dute. Arlo honetan lan garrantzitsuenak bere bizitzako azken hamabost hilabeteetan burutu zituen: Sonatina, Cuarteto con piano, Canciones sobre textos de Antonio Machado, La duquesa del Candil zarzuela, eta Primavera en el portal Eguberritako erretaula. Garaiko Espainiako intelektualekin erlazio pertsonal estua eduki zuen, nahiz Alberti, Garcia Lorca, Gerardo Diego eta Rosalia de Castro bezalakoen testuei musika jartzen ere. Beste lan garrantzitsuak Noche de San Juan eta La zapatera prodigiosa balletak eta Barataria opera bukatugabearen kontzerturako bertsioaren lehen ekitaldia izan ziren. Azken opera honetan lanean ari zela hil zen.



  • FERNÁNDEZ CID, A. Jesús Leoz (Madril, 1953)
  • GÓMEZ AMAT, Carlos. "Leoz, Jesús García". Non: Oxford music online.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.