Kontzeptua

Aberri-Eguna

Lehendabiziko aldiz 1932ko martxoaren 27an, Bilbon, Berpizkunde Pazkoz, Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) urrezko ezteiak ospatzen zirela eta ospatu zen. Ekitaldia izaera folkloriko eta politika mailako oroitzapenezko ekimenez gauzatu zen. Ez zen mitinik izan. Artxandako kasinoan eztei-oturuntza ospatu zen eta bertan hitzaldiak ere eman ziren.

Bigarren Aberri-Eguna Donostian 1933ko apirilaren 16an ospatu zen, hauteskunde eguna baino aste bete lehenago, Euzkadi-Europa lemapean deitutakoa. Mitin nagusia Atotxako zelaian izan zen, Hernandorena, Monzon eta Agirre hizlari abertzaleekin batera Manuel Carrasco Formiguera diputatua eta Unió Democratica de Cataluñako lehendakariak, Ramon Otero, Partido Galegoko diputatuak eta Francesc Maspons Anglasell eta Ewal Ammende, Europar Nazionalitateen Kongresuko Lehendakariordeak eta Idazkari Nagusiak hurrenez hurren (CNE) parte hartuz.

1934ko apirilaren 1ean Vitoria-Gasteizen hirugarren Aberri-Eguna ospatu zen, espainiar Gorteetan Alava-Araba kasuaren eztabaida izan zeneko garaiarekin bat etorriz. EAJ Oriolek gidatutako espainiar eskuinaren Autonomia Estatutuaren aurkako politikari ekitaldi jendetsu batekin erantzuna ematen saiatu zen. Ekitaldi desberdinetan, prentsaren arabera, berrogei milatik berrogeita hamar mila lagun inguru izan ziren. Mendizorrotzako zelaian mitina ospatu zen eta bertan Esteban Isusik eta Landaburu, Irujo, Monzon eta Agirre diputatuek hitz egin zuten.

1935ean Aberri Egunaren ospakizunak, apirilaren 21erako Iruñan egitea aurreikusita zegoena, nafar eskuin atzerakoiaren presioei eta gobernuaren debekuei esker hainbat gorabehera izan zituen. Folklore eta kultura izaeradun ekitaldien nagusitasunak, ekitaldi politikoen kaltetan, ez zuen bere ohiko egunetik kanpo ospatu behar izana eragotzi, eta ezta ekainaren 15erako aurreikusitako bigarren deialdia ere, Gobernazioko Ministroak geldiarazi izatea ere. Madrilen elkarrizketa batzuk izan ondoren, eta historian zehar lehen aldiz eta bakarra izanez, Aberri Eguna izena Euzko Egunagatik aldatuz, eta bide publikoan inolako ekintzarik ez kontzentraziorik ospatu ezina izanez, ekainaren 29an, larunbatez, Euskal Jai Frontoian kultura ekintza batekin hasi eta igandez, 30ean, zezen plazan Javier Landaburu, José Antonio Agirre, Telesforo Monzon eta Manuel de Irujoren hitzaldiak izanez ospatu zen.

1936an EBBk (Euzkadi Buru Batzarrak), EAJren nazio mailako Betearazleak, Aberri Eguna EAJk presentzia izan dadin toki guztietan ospatzeari buruzko erabakia onartzen du.