Saiakera-idazle

Juaristi Larrinaga, Patxi

Soziologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta hantxe lortu zuen doktoregoa ere, 1995ean. 1993tik EHUko irakaslea da. Hain zuzen, Estatistika eta Ikerketa-teknika irakatsi zuen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 2005eko azaroan Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendari izendatu zuten arte.

Hainbat liburu eta lan argitaratu ditu, eta Karmel aldizkariko ohiko kolaboratzailea da. Euskaltzaindiako Jagon Saileko kidea, Euskal Soziologoen Elkarteko batzordekide ere izan da eta 2000 urtean Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria irabazi zuen, Euskal Herria globalizazioaren aurrean lanari esker.

Argitaratutako liburu/lan batzuk:

  1. Euskal alfabetatzearen historia zenbait sortzaileren ahotan 1960-1990 (Labayru, 1997)
  2. Euskaldunak eta ondasunak (Pamiela, 2001)
  3. Euskal Herria globalizazioaren aurrean (BBK-Euskaltzaindia, 2001)
  4. Gizarte ikerketarako teknikak (UPV-EHU, 2003)
  5. Salgai. Euskal kontsumo gizartea aztertzen (Alberdania, 2003)
  6. Kontsumitzaileen eskubideak: aurrerapausoak, arriskuak eta konponbideak (Deustuko Unibertsitatea, 2005)
  7. Hizkuntzen mundua (UPV-EHU, 2005). Palabras y mundos. Informe sobre las lenguas del mundo (Icaria, 2006); Words and Worlds. World Languages Review (Multinlingual Matters, 2005 ) / Un monde de paroles, paroles du monde. Étude sur les langues du monde (L'Harmattan, 2006). Beste egile batzuekin batera.
  8. La Guerra Civil en Markin-Xemein . Gerra Zibila, jendea de hila ( Markinako Udala, 2008)
  9. Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba daukana ez dago musika bila. Euskaldunon postmaterialismoari buruzko gogoeta (Arabako Foru Aldundia, 2010)