XVII. mendeko muntatzailea, Irunberrikoa (Nafarroa). Juan de Berroetarekin batera lan egin zuen Sada de Sangüesa , Liédena eta Uztárrozeko erretauletan. Bere lanak batez ere Nafarroan daude, baina Gipuzkoan izan zen Oiartzungo erretaula egiteko. Ituren (1610), Meoz, Orotz-Beteluko (amaitu gabe) erretaula nagusiak, Tabarren albokoak (1616), Redingo sagrarioa (1610) eta Tuterako Mesedeetako San Nikasio komentuko erretaula eta burdin sarea egin zituen.
Erref. G. Gaintza: El Renacimiento en Guipúzcoa, pp. 122, 182, 209 eta hurrengoak.