Eskultoreak

Huerta, Moises de

XX. mendeko eskultorea; Valladoliden jaio zen 1881ean, 1962ean Meridan zendu zen.

1907 eta 1914 bitartean Gasteizko Katedral Berriaren kriptaren leihateetako kanpoaldeak egin zituen, Bilboko Arte eta Lanbideen Eskolan trebatu ostean; bertan, eskatutako hainbat lan egin zituen: Unamunoren burua, Abaroari eskainitako monumentua, Palankari, Areilza Doktorearen edo Ramón de la Sotaren bustoak eta abar. Estilo neoklasikoa du, hanpatua eta garbia, materialen domeinu tekniko handiarekin.