Sendagileak

Huder Lasala, Serafin

Mediku nafarra. 1899an Etxalarreko mediku izendatu zuten. Urte batzuk beranduago (1903) Iruñan kokatzen da, Udal horretatik Esne Tanta izenez ezaguna zen erakundea Donostian ikas zezan agindua jasoz. Osasun Ataleko kide izan zen.

1931an Nafarroako Alderdi Errepublikarraren lehendakaria izanik, Iruñako Udalaren balkoitik Errepublika aldarrikatu zuen, bere aitak 1873. urtean -Serafinek zioen bezala- egin zuenaren antzera. Udal ongintzaren Mediku izendatua izan ondoren, errepublikaren aldeko bere ideiengatik 1936ko gerrate zibilean kargutik kendu egin zuten.

Medikuntzari eta higieneari buruzko honakoak bezalako lan batzuk argitaratu zituen: Tratamiento del Tracoma, Iruña, 1902 (bere doktore tesia); Plan general de higienización de las viviendas de Pamplona y medios de realizarlo en la práctica..., Iruña: Aramendia, 1907; Desarrollo de Pamplona durante los últimos cien años. Su nupcialidad, su natalidad, su mortalidad y su censo de población. Hitzaldia, Iruña: Bengaray, 1935; Iruñako Udal Txit Gorenari Iruñako Udal Ongintzarako Dekanoak aurkeztutako Tuberkulosiaren aurkako Nazioarteko Espainiar 2. Kongresuarekiko komunikazioa, Iruña: Juan Sanz, 1973.

Erref. Perez Goyena: Ensayo de Bibliografía Navarra, IX Alea, 441-442 orr.; Jon Bilbao: Bibliografía, Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco.