Konposatzaileak

Anchieta, Joanes de

XV. mendeko musikari ospetsua, Azpeitian jaioa 1462 inguruan. Azpeitian hil zen 1523ko uztailaren 23an. Bertan mudejar estiloko jauregia eraiki zuen.

Inazio Deunaren osaba zen. Oso lan polifoniko garrantzitsuak konposatu zituen, hori dela eta XV. mendeko polifoniaren sustatzailetzat hartzen dute. Kapilau Nagusia eta Errege Katolikoen Musika Kaperako Maisua izan zen, baita On Juan infantearen irakaslea ere. Uste denez, Iruñeako Katedraleko kaperan ere aritu omen zen baina ez da hori baieztatzen duen agiririk topatu. Francisco Asenio Barbierik Cancionero de Palacio de los s. XV y XVI bilduman Anchietaren lau konposizio jaso zituen. Beste batzuk Tarazonako Katedralean daude gordeta. Anglesek Anchietak idatzitako bi meza gauzatu zituen eta Elustiza eta Castrillok bere konposizioetako hiru. Berak idatzitako mezetako bat juduen egoztea ospatzeko herrian erabiltzen ziren kantuetan oinarritzen da.

Garai ezberdinetako adituek bere lana goraipatu izan dute, esaterako, Salinas, Fernandez de Oviedo eta Menendez Pelayo. Aita Donostiak Música y músicos en el País Vasco liburuan zera esaten digu Anchietaren lanari buruz:

"Las misas, motetes, magnificas de Anchieta son de una escritura fácil, correcta, que no busca la dificultad por el gusto de vencerla. No llega tal vez a la altura de un contemporáneo suyo, Josquin des Pres, ciertamente, pero el expresivismo de la música de Anchieta es de buena ley y la hace muy interesante".

1963an Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Joanes de Anchieta Musikologia Insitutua sortu zuen; Jose María Altunak zuzentzen duen abesbatza dauka eta hainbat egileren lanak interpretatzen dituzte, Anchieta, Victoria, Peñaflorida Kondea, ...

IEZ

MIE 2007

  • ERESBIL: Autoritateen datu basea

MIE 2007