Biografiak

HARO, Berenguela López de

Berengela Lopitz Harokoa (Naiara , 1220 - ib., c. 1296), Lope Díaz Haroko II.a Buru gogorra kondearen, Bizkaiko seigarren jaunaren, eta Urraka Alfontso Leongoaren alaba zen eta, beraz, Alfontso IX.a Leongo erregearen iloba, ilegitimoa eta Alfonso X Jakitunaren lehengusina.

Bere nebak ziren: Diego López III de Haro, Bizkaiko zazpigarren jauna; Sancho López de Haro; Lope Lopez de Haro El Chico; Alonso López de Haro, Juan Alfonso Haroko Cameroseko jaunaren aitona. Bere aita Toda de Santa Gadearekin, Aiarako jaunen, Salcedotarren, sendiko andrearekin ezkondu zenez, honako neba-arrebaorde hauek ere bazituen Mencía López de Haro, Portugaleko erregina Antso II.arekin ezkondu zelako (nahiz eta, ondoren, ezeztatu ezkontza); Lope Díaz de Haro, Segoviako apezpikua; eta Diego López de Salcedo, ezkonduta zegoena Maria Álvarez de Albornoz-ekin, Álvaro Fernández Potesta-ren alaba.

1254 baino lehen, Rodrigo González Girón-ekin, Gonzalo Rodríguez Girónen semearekin, ezkondu zen. Berenguela bere hirugarren eta azken emaztea izan zen. Bere senarra baino luzeago bizi izan zen eta bere testamentu-betearazlea izan zen.

Berenguelak 1296ko abuztuaren 17an eman zuen testamentua. Testamentuan borondatea gisa bere diruen zati bat eman zuen lurperatuko zuten eraikina eraikitzeko: Gasteizko San Frantzisko komentuko eliza nagusia. Hori horrela, bere testamentuan, hil osteko bere eskaera betetzen ez zituztenak madarikatu zituen "Sea dado todo en la iglesia que yo me mando enterrare que nunca sea llevado dende a otra parte en ninguna guissa, e si alguno quisiera ir contra esto…sea maldito como Judas e Datan e Abiron […]. " 

Naiarako ( Errioxa) Santa Maria la Real monasterioan hilobia zuen, eta diru emanaldiak egin zizkion, baina badirudi Gasteizko San Frantzisko komentuan lurperatu zuten, Elisabet Gaztelakoa, Leonor Guzmángoa eta Maria Mendozakoarekin batera.

Iturria: Wikipedia [Licencia Creative Commons Atribución Compartir Igual 3.0; ]