Pilota

IZAGUIRRE GOENA, Jesús

Izagirre I. Erremonteko pilotaria. Ibarran jaio zen 1902. urtean, afizionatu mailan erremontea landuz eta 1924, 25 eta 26ko Gipuzkoako txapelketetan parte hartuz, azken honek probintziako txapeldun titulua eskuratuz. Gipuzkoako Federazioak hautatua, 1926an Bilbon jokatu ziren Espainiako txapelketetara joan zen, bere anaia Estebanekin batera, «Izaguire II», titulu nazionala lortuz. 1926an egin zuen debuta profesional moduan, Unzue, Jurico, Ostolaza, Zabaleta, Salaverría eta abarrekin txandakatuz. 1942an, Euskalduna Jauregian jokatutako partidu batean, buruan jasotako pilotakada baten ondorioz, lanbidea utzi behar izan zuen, ezintasun fisikoagatik. Erref. Luis Bombín, 1946.