Udalak

Artázcoz

Concejo agregado al municipio de Olza, partido judicial de Pamplona, Navarra.

Se halla al oeste de Pamplona, en una llanura a la orilla derecha del río Arakil, a los 1º 54' 20" longitud este y 42º 49' 10" latitud norte. Limita al norte con Asiáin, al este con Ororbia del que dista 2,7 kms., al sur con Izcue y al oeste con una serie de montes de la sierra de Sarbil. Carretera a Pamplona por Ororbia.



Ver mapa más grande

1960, 46 h. con 10 casas; 1800, 153 h., 28 casas.

IEZ

En 1437 el rey D. Juan II donó la pecha ordinaria del lugar de Artázcoz a Bertrán de Lacarra. Recayó después, este señorío, en García Arvizu y sucesivamente en Juan de Rada por los años 1497 en que, el rey D. Juan Labrit, confiscó a Rada todos sus bienes y los dio a Ladrón de Mauleón con el pueblo de Artázcoz. A pesar de que la pecha o señorío de este pueblo recayó en Ladrón de Mauleón, parece que sólo debe entenderse de los bienes que allí tenía Juan de Rada, porque la pecha era todavía en 1513 de Beltrán de Lacarra, aunque por título de compra la cobraba Antonia de Olleta, señora de Eriete. Ref. José Ynaguas y Miranda.

IEZ

Pueblo de la cendea de Olza, merindad de Pamplona.

IEZ

Hirigunea lautada zabal batetan kokatua dago, ibaiaren meandro baten ondoan eta Iruñera doan errepidearen bi alboetan. Caro Barojak aipatu zuen defentsarako harresi baten arrastoak, non elizak paper garrantzitsua jokatuko zuen. Lacarra, Mauleón edota Arbizu bezalako leinuak bizi zan dira Artazkotzen historian zehar, eta honek Caro Barojak aipatutako aurriak justifikatuko zituen, baina gaur egun ez dago arrastorik. San Martin kalea elizaren eta errepidearen artean doa. Hemen bi edo hiru solairuko etxeak ikus daitezke, leiho zuzenekin eta erdi puntuko ateak batez ere. Murruek garai bateko luzitua galdu dute, harlankaitza txikiaz osatutako hormak erakutsiz, harlanduzko kateekin hormataletako izkinetan eta baoen markoetan. "Karlosena" izenekoan, sarrera dobela motzez osatutako erdi puntuko arkua da, giltzarrian IHS Jesusen anagrama dagoelarik.

Kale Nagusian tamaina handiko etxetzar bat dago, bi solairuekin eta goiko ganbararekin. Murruak, harlankaitzaz egina, luzituen arrastoak dituzte hainbat tokitan, eta harlanduz eginiko kateak dituzte ohiko lekuetan. Beheko solairuan erdi puntuko arkua dago, eta argizulo batzuk. Solairu noblean harrizko karel molduratua daramaten bost leiho zuzen daude, eta ganbaran bost argizulo. Armarri barrokoa ere ikus daiteke, polikromiaren arrastoekin, azpiko maskaroiekin eta eusten dioten bi lehoiekin, eta honako inskripzio honekin: ESTAS ARMAS SON DE JUAN/ DE SCOLAR BEZINO DEL LU/ GAR DE ARTAZCOZ DEL AÑO/ 1704. Jarraian antzeko ezaugarriak dituzten beste etxe batzuk daude, kalearen ibilbideari egokituak. Azken etxeak badu, gainera, alboko fatxada bat Zugarrondo Plazan. Dobela luzeez osatutako erdi puntuko arkua du beheko solairuan, leiho guztiak zuzenak dira, eta armarri barrokoa du, kasketekin, azpiko maskaroia eta eusten dioten umeekin.

Zugarrondo Enparantzan erdi-aroko dorretzar bat ikus daiteke, "Dorreberria" izenekoa. Nafarroako mendebaldean maiz agertzen den dorreen tipologia ezaguna jarraitzen du, oinplano errektangeluar luzearekin, oso leiho gutxi dituen murruak, edota beranduago irekitakoak, eta goiko erlaitzak usategiaren zerbitzurako. Tipologia honetan sartzen dira Aizpun, Munarritz, Otazu, Arteta edota Etxauriko dorreak. Artazkotzeko kasu honetan, dorreak atxikia du egoitza-atal baxu bat, erdi puntuko ate batekin irekia. Dorreari dagokionez, harlankaitza txikiaz egina dago, goiko hormatal bat hobeto eskuairatutako harlanduez berreraiki zuten arren. Eraikinak duen bao orijinal bakarra ate jasoa da, lehengo solairuan irekia, albo motz batean eta erdi puntuko arku batekin. Munarritzen ikusi genuen kokapen berdina da. Errepiderantz itzulita, kaletxo batean lerrokatutako bi etxe atxikiak daude, luzitu gabeko harlanduxkaz eginiko hormekin. Bietako batek erdi puntuko arkua du, eta honen gainean ikus daiteke Nafarroako erresumako Armeria Liburuan Artazkotzeko "cabo de armería" jauregirako agertzen den armarria. Bigarren etxea arku zorrotz batez irekitzen da, eta galdua dagoen beste armarri bat du, molduratutako markoarekin. Hauen parean etxe gotiko bat dago, ataka zorrotzarekin eta bi arkutxo konopialez osatutako leiho bikoitz luze batekin.

JAS 2009

  • Baselizak

Pérez Ollok San Martinen eta San Gregorioren baselizak aipatzen ditu. Lehenengoa galdu da erabat, nahiz eta parrokian bertako irudi titularra kontserbatu den. Bigarrena, galdua ere, hondatua zegoen 1796. urterako, Igual de Soria gotzainak ikusi zuenean.

  • Parroquia de San Martín

Erdi-aroko fabrika da jatorriz, baina XVI. mendean bi kapera gehitu zizkioten, eta beranduago aterpe barroko bat. XX. mendean, azkenik, eraldaketa sakona jasan zuen. Oinplanoa tamaina ezberdineko hiru tarteuneez osatutako habearte bakarrekoa da, gehi hiru hormataleko burualde poligonala. Sarrera Epistolaren aldeko murruan dago, bigarren tarteunean, eta aterpe itxi batekin babestua doa. Pareko murruan, berriz, koru jasora eta dorrera igotzeko horma-barruko eskaileraren bolumena dago. Laugarren tarteuneari alboko bi kapera atxiki zizkioten, simetrikoki kokatuta, eta sakristia burualdearen iparraldeko murruari itsatsitako erronboide-formako oinplanoa duen gela da.

Murruak harlanduxka txikiaz doaz, eta behar bezalako argiztapena bermatzeko zulatu dituzte argizulo batekin, oinetako murruan, eta itxura eta tamaina ezberdineko leihoekin, bateren bat modernoa, hegoaldeko murruan. habeartearen oinetan, azkenik, koru jasoa modernoa eraiki zuten.

Habeartea kanoi-ganga zorrotzeko lau tarteuneekin estalita doa, profil bereko arku fajoiekin, eta bultzadak perimetro-hormetara transmititzen dira, hormetan txertatutako mentsula batzuen bidez. Burualdeak hiru hormataleko ganga du, alboko kaperek eta sakristiak gurutze-ganga sinplea jaso zuten bitartean.

Kanpoaldean, dorrea habeartearen lehenengo tarteunearen gainean doa, Nafarroako erdi-aroko landako tenpluetan normala den bezala. Fuste motz eta sendoa du, goialdean kanpaiak kokatzeko bi bao beheratu dituen arren. Hegoaldeko murruan harrizko aterpe barroko bat ikus daiteke, lehen aipatu bezala. Itxia doa, adreiluzko erdi puntuko sarrera orijinala izan ezik. Barnean, aterpeak hiru tarteune ditu, erdikoa handiagoa eta ertz-ganga sinple batekin estalita, alboko tarteuneek lunetazko ganga barrokoa jaso zutelarik. Elizaren atea gotikoa da, XIV. mendekoa hain zuzen ere. Arku zorrotz abozinatua du, lau arkibolta molduratuekin. Giltzarrietan bi krismoi hirukoiztar landu dituzte. Arkiboltak, bestalde, zutabetxoen gainean doaz, harroin poligonalekin, fuste molduratuekin, eta gaizki kontserbatutako kapitelekin, non landare-dekorazioa ikus daitekeen, beste motibo batzuekin nahasturik, hala nola bi hegazti hankak elkarri mokokatuz, gizaki bat animalia batekin borrokan, eta San Martin, tenpluaren santu titularra, eskalearekin kapa banatuz.

Barnealdean, presbiterioan XVIII. mendeko erretaula nagusia dago. Trazari dagokionez bankua du, atal bakarra eta aletoien artean doan atikoa. Zutabe salomondarrekin antolatua dago, eta erretaularen arkitekturaren garaikidea den sagrarioa darama. Irudigintzari dagokionez, XVI. mendeko mukulu biribileko Ama Birjina eta Haurraren eskultura dago, berrerabilia beraz. Maria eserita dago, eta arroparen tolesturak puzkor eta zurrunak suertatzen dira, aurpegia sinple eta fina den bitartean. Haurra biluzik dago, eta era dinamikoan irudikatu zuten, bere amari begira eta beso bat luzatuz. Gainerako eskulturak barrokoak dira, trazaren garaikideak, eta kalitate okerragoa dute. Atalean San Gregorio Handia, San Fermin, San Frantzisko Xabierkoa, San Martin Toursekoa eta San Antonio Paduakoa daude, atikoan Kalbarioa irudikatu zutelarik.

Ebanjelioaren aldeko murruan Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula dago, XVII. mendearen lehen erdialdean egina, estilo barroko goiztiarrean. Trazari dagokionez bankua du, hiru kaleko atala, eta atiko hirukoitza, frontoi triangeluar kiribilduarekin. Orden korintoarreko zutabeekin antolatua doa, fusteetan kartelak eta pinturak daramatzatelarik. Bankuan, gruteskoen dekorazioaren artean, San Markos eta San Lukas ebanjelariak daude, erliebez egina. Atalean Santa Katalinaren eta Santa Barbararen mukulu biribileko irudiak daude, Ama Birjina eta Haurraren irudiaren inguruan. Eskultura dotoreak dira, konposizio onekin eta ongi irudikatutako mugimenduekin, tolesturak harmoniatsuak eta justifikatuak suertatzen diren bitartean. Atikoan Kalbarioa dago, eta oholaren gaineko bi santuen pinturak. Gertu, Arrosarioko Ama Birjinaren eskultura gotikoa ikus daiteke, XIII. mendekoa, nahiz eta hurrengo mendeetan asko eraldatu duten. Korupean Gurutziltzatu barroko bat dago, eta erdi-aroko bataio-ponte bat, bolekin apaindutako harroin lauangeluarrarekin, fuste motz zilindrikoa eta dekoraziorik gabeko katilu semiesferikoarekin.

Epistolaren aldeko murruan San Joan Bataiatzailearen erretaula dago, arestian komentatutako erretaularen traza berdinarekin, eta simetrikoki jarrita. Ikonografia ere beste erretaularen osagarria da eta, honela, bankuan beste bi ebanjelariak daude, hau da San Mateo eta San Juan. Atalean San Pedro eta San Pablo daude, San Joan titularraren bi alboetan, eta atikoan Kalbarioa dago berriro, behin honetan San Ferminen eta San Antonio Abadearen oholaren gaineko pinturekin. Gertu, XVIII. mendeko pulpitua dago, igeltsuez egina, baita XVI. mendeko ur bedeinkatuko pontea.

Sakristian, hornidura liturgikoko tresneriaz aparte, XVI. mendeko Kalbario erromanista bat aurki daiteke, zutabeen artean kokatua eta frontoi triangeluar batekin.

  • CARO BAROJA, J.: La casa en Navarra, Pamplona, II. tomoa, N.A.K. 1982, 433-434 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C. (et. alt.): Catálogo Monumental de Navarra, V** tomoa, Merindad de Pamplona, Imoz-Zugarramurdi, Iruñea, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Artzapezpikutegia, Nafarroako Unibertsitatea, 1996, 415-420 orr.
  • PÉREZ OLLO, Fernando: Ermitas de Navarra, Iruñea, N.A.K, 1983, 125 orr.
  • LACARRA DUCAY, Mª Carmen (et. alt.): Navarra, guía y mapa, Lizarra, N.A.K. 1983, 218 orr.
  • MENÉNDEZ PIDAL, Faustino; MARTINENA, Juan José: Libro de Armería del Reino de Navarra, Iruñea, Nafarroako Gobernua, 2001, 238 orr.

JAS 2009

Celebra fiestas el día 11 de noviembre.

IEZ

Parroquia dedicada a San Martín, arciprestazgo de Olza, diócesis de Pamplona.

IEZ