Politikariak eta Kargu publikoak

Garat Hiriart, Dominique-Joseph

Politikari ospetsua eta lapurtar letra-gizona, Domingoren anaia, Baionan 1749an jaioa.

Bere anaiak bezala lege-ikasketak egin eta Burdeos-en lanean aritu ondoren, Parisa doa intelektualekin eta literatura inguruarekin harremanak ezartzeaz gain Mercure de France eta Enciclopedia Systematique-en lankide izatera iritsiz hiriburuan arreta ona izango duten bere lehendabiziko artikuluak argitaratuz.

Geroztik, Journal de París-eko erredakzioan sartuko da, eta 1786tik aurrera filosofia eta literaturari buruzko klaseak ematen hasiz. Bere anaia Domingo-rekin batera lapurtar erakunde antzinakoen aldezpenaren alde egin zuten 1789ko Estatu Nagusi hilezkorretarako hautatua, eurotan hark baino partaidetza txikiagoa izan zuen arren, Versalles-ko batzarraldien kronika erabat interesgarriak egin zituen.

Danton-ek 1792an Justizia ministro izendatzen du, ospe anekdotikoa emango dion "hiritar Capeto"-ari gillotina-zigorra jakinaraztea ezarriz. Erabakiarekin ados ez egotearren, kargua bertan behera utzi zuen, geroztik, lagun eta kideen ekinez atzera eginez, baina ordurako muturrekoak zirenen artean jada etsaitasunak sortuz. 1793an Barne Ministerioaren buru zela, kudeaketa negargarri baten ondoren, antza denez Garat-i leporatu ezinekoa, urte bereko abuztuan kargua uzten du. Bi hilabete beranduago bere agindupean egindako balizko maulaengatik baino arazo politikoengatik gehiago, espetxeratua da, eta handik gutxira Robespier eta laztura garaian ospetsua zen Beltran Barère de Vieuzac-ekin duen adiskidetasunari esker askatua eta lazturan kaltegabea da.

Hurrengo urtean Eskola Arruntean Filosofia ikastaro bat ematea agindu zitzaion, eta Saint-Martineko "mistiko"arekin duen bere eztabaidari eta aldi berean Instrukzio Publikoaren Batzorde Betearazleko kide izateagatik ere, 1975ean politika presioak direla eta kargu hori bertan behera utziz, arrakasta handia lortu zuen. 1798an Napolesera enbaxadore bezala igorriko dute, handik gutxira Zaharren Kontseiluko kide bezala sartu ondoren bere lehendakari hautatua izanik. Prestatze-Batzordean bere jarduna 1803an Akademiara sartzen da eta lehen kontsularen eskutik Ohorezko Legioa eskuratzen du, inperio-tronuan zerbitzatzen jarraituz, nahiz eta gero bere aurka etorriko bazen ere, Urdains-eko gaztelura Uztaritzetik hurbil, politikatik aldenduz, alde eginez, bertan 1833ko abenduaren 9an hilez.

Bere lanen artean, aipagarri ditugu D. J. Garat á M. de Condorcet, París, 1791; Considerations sur la Révolution française..., París, 1792; Mémoires sur la Révolution, París, 1795; Mémoire sur la Hollande (1805). Halaber pertsonaia ugariren azalpen biografiko eta gorazarre anitz utzi zizkigun. Bere filosofo arloari dagokionez, XVIII. mendeko frantziar materialismoaren azken ordezkaritzat bezala aintzat hartua da. Bere Euskalerriaren egitasmo bateratzaileek -historiografia ikerketa bat egitearen zain oraindik- kantzelaritzetan eta ministerioetan Napoleonen aldian zehar oihartzun handia lortu izan zuten, berezitasunez 1808ko Baionako Konstituzioaren aurretik eta ondoren; Ebro ibaia kanalizatzeaz ziharduen, horretara hegoaldeko lau euskal lurraldeak Espainiatik bananduta gelditzen baitziren iparraldeko beste hiru lurraldeekin bat eginaz Napoleon I-aren nagusitasunaren menpeko nazio-estatu bat eratuz. Berrantolaketa hau argitaragabeko bere 1811an idatzitako Recherches sur le Peuple Primitif de l'Espagne, sur les révolutions de cette Peninsule, sur les Basques Espagnols et Français agirian azaldu zen.