Eskultoreak

Buenetxea Manterola, Braulio

1941ean Zarautzen jaiotako eskultore gipuzkoarra. Zura lantzen duen zizelkaria.

Jaio eta gutxira Mutrikura mugitu zen bere familiarekin batera. 1957an Industri Maisutzaren titulazioa eskuratu zuen Eibarko Armagintza Eskolan eta tailer eta fisikako irakasle izan da Mutrikuko Lanbide Eskolan bi urtez. Ondoren, bere jaioterrira itzuli eta hainbat enpresatan lan egin zuen.

1980. urtetik zuraren tailuan aritzen da profesionalki, mota ezberdinak landuz, beste diziplina artistiko batzuk erabat alboratu gabe.

Erakusketa kolektibo eta bakarkakoetan parte hartu du Zarautz, Aia, Eibar, Cadaques edo Tuttlingenen (Alemania).

2002an plaka bat zizelkatu zuen Domingo de Bonaechea Getariko nabigatzailearen ohorez, Tautirarako (Tahiti) eliza baterako, Polinesiara egindako espedizioak oroituz.2008an Mutrikuko Victor Furundarena pintorearen busto bat egin zuen.