Literatoak

Arriandiaga Gorocica, Manuel

Mibisus, Omabeitia, Arpidedun, Argorri, Aztertzale.

Bizkaitar idazlea. Euskararen garbizale sutsuenetako bat izan zen. Elantxoben jaio zen 1876an. Beiren (Nafarroa) zendu zen, 1947an.

Aita Klaretarren ordenean sartu zen eta horien idazkari nagusia izatera ere ailegatu zen. Zuzenbidea ikasi zuen Erroman eta 1907 urtean Euzkadi alldizkarian idazten hasi zen. Aipatutakoa idazteaz gainera, Euskelzale, Euzkerea, Eusko-Deya eta Eusko-Gogoa aldizkarietan ere idatzi zuen, besteak beste. Erlijio kutsuko liburuak idatzi zituen, guztiak euskaraz, eta zenbait itzulpen egin zituen, Emiliano de Arriagaren Lekobide edota cantos de David adibidez. 1921. urtean Verbo familiar y dialogado argitaratu zuen prentsan. Hil eta hamabi urte geroago, Itxaropena argitaletxeak Goizparraik eta Beldubaik egiña argitaratu zuen.

  • LAKA, Itziar. "Manuel Arriandaga: berrazterketarako oinarriak (Hiperbizkaiaren historiaz)", Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo, 1987, XXI-3.
  • LAKA, Itziar. "Manuel Arriandaga: Euskal aditza Bizkai, Gipuzko, Lapurdi ta Zuberoko izkerantzetan garbiturikoa", Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo, 1987, XXI-3.