Zerbitzuak

Aurrezki Kutxak Baskonian

XXI. mende hasieran, eta Aurrezki Kutxak egun zer direnaren jakitun izanik, zaila da hastapenean zer izan ziren ulertzea aurretiaz lehendabizi ziren nafar euskal kutxak agertutako XIX. mendeko langileriaren egoera zein zen azaltzeari ekin gabe. Garai hartako egoera gaur egun Hirugarren Mundua izeneko herrietan nagusi den gehienen pobreziaren alboan azaltzen zaigun gutxienen aberastasunarekin erkatu daiteke. Beharbada horregatik bere hasieran ezarrita zuten gizarte zereginagatik ongintza izatedun entitatetzat aintzat hartuak izan zirela hemen esatea komenigarria ere izan daiteke, egun duten jardunetik zeharo egoera desberdina zelako.

Bere jatorrira joz, herritarren kopuru handi baten bizitza baldintza txarrak izan ziren herri aurrezkirako erakundeen jaiotza bultzarazi zutenak, burgesiako pertsona ospetsuetariko batzuen ongintza asmo eta jardute filantropikoarekin batera. Pertsona horiek, egoeraren larritasunaz jabetuta, aurrezki erakundeen sorrera bultzatu zuten herritarren arazoei irtenbide bezala aurrezkiaren dohaintza, pertsona horientzako hain maitea zena, proposatuz. Aurrezkiari esker gizarte-iraultzarako litekeen tentazioa mugatu eta egoera bideratzeko baliagarri litzatekeen gutxieneko diru-jabetza lortzea lortu zitekeena zen.

Europan, lehendabiziko Kutxak XVIII. mendearen azkenean sortu ziren. Aurrezkiaren Lehendabiziko Nazioarteko Kongresuan, 1924an Parisen ospatutakoa, Hanburgoko Aurrezki Kutxari eman zitzaion lehen tokia ("Sparkase" 1778), Alemanian antzerako aurrekariak izan ziren arren (Salemeko Umezurtzen Kutxa, 1749; Brunswickeko Maileguen Ducal Kutxa, 1765). Geroago Odemburgo eta Detmoldeko (1786) Aurrezki Kutxak, Kiel (1796)...izan ziren eta 1838. urtea izango da Prusian Aurrezki Kutxei buruzko lehendabiziko legea argitaratuko den tokia (Palacio Bañuelos, 1977: 41-42).

Prozesua beste herri batzuetan eman zen. Britainia Handian, Priscila Wakefieldek Tottenhamen (1798) emakume eta umeei laguntzeko asmotan "Female Benefit Club" sortu zuen, sortze gunetik gutxira, 1804an, bere izena aldatu eta "Tottenham Benefit Bank" ezarriz. Henry Duncan apaizak Ruthwellen (Eskozia) "Parish Bank Friendly Society" (1810) izenekoa sortu zuen, eta bere bultzada eta propagandari esker beste antzerako hainbat sortzeko eredu eta jarraibide izan zen. Aurrezki Kutxei buruzko Lehendabiziko legea 1817koa, Irlanda eta Ingalaterrarako emana da eta 1819koa Eskoziarakoa.

Frantzian XVIII. mendean Aurrezki Kutxaren batzuk sortu ziren, baina euren lege-garapen eta -finkapena XIX. mendeko lehen herenean gertatu zen. 1818an bankari talde baten ekimenez "Caixe de'Epargne et de Prevoyance" zabaldu zen (Lopez Yepes, 1973: 159-160). Agintari frantziarrek egitasmo horren interesaz jabetuta Frantzia guztian hedatzen ahalegindu ziren. 1829ko ekainaren 3an Kutxetako funtsak Altxor Publikora igaro zitezela erabaki zen, Estatua zegozkien interesak ordaintzearen erantzule izanez. Beste Aurrezki Kutxei buruzko lege garrantzitsu bat 1835eko ekainaren 5ekoa izan zen, kutxak onura publikodun erakunde izendatzen zituelako eta bertan Estatuaren laguntza eta partaidetza argi adieraztera zetorrelako. 1896an Posta Kutxa frantziarraren Estatutuak Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren estatutuetan eragina izan zuten.

Espainian, behar bada industrializazio prozesua berantiagarragoa izan zelako, Aurrezki Kutxak ez ziren XIX. mendeko hogeita hamargarren hamarkadara arte sortzen hasi. Lehendabizikoa Jerezeko Aurrezki Kutxa (1834) izan zen, arrakastarik izan ez zuena. 1838an Madrilgo Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea sortu zen, gerora beste espainiar kutxa guztientzako eredu izango zena. 1703tik ozta-ozta bizi zen Monte de Piedad [Bahitetxea] izenekoaren eta Joaquin Vizcaíno, Pontejoseko Markesaren ekimenaz gain bere propagandatzailerik garrantzitsuena zen Mesonero Romanos idazleak babestu eta negozio-gizon ospetsua zen Francisco del Acebal y Arratiak zuen esperientziatik abiatuta sortutako Kutxa baten batasunetik sortu zen. Kutxa hori abiarazterakoan baliagarri izan zen legedia gerora Aurrezki Kutxei buruzko espainiar legedi guztia oinarrituko zen zutabea izan zen, baina igarotako mendearen hogeiko hamarkadara arte euskal-nafar kutxei eraginik ekarri ez zienez ez da beharrezko bere garapenari buruzko azalpenik hemen ematen gelditzea. Halere, Madrilgo Kutxa beti eredugarri izan zen beti. Aurrezki Kutxaren eta Bahitetxearen arteko batasun ustiakorra Gasteiz, Iruña, Donostia eta Bilboko Aurrezki Kutxak eta Bahitetxeak sortzerako orduan beti izan zen gogoan. Eta indarrean zegoen legedia Estatuko Gobernuari euskal-nafarrentzako lege babesa eskatzean besterik ez zen aipatu.

Hauek beste hirietan zirenengandik nolabaiteko atzerapenarekin sortu ziren, hurrengo taulan ikus daitekeen bezala. Baten batzuk gehiago, ekimen filantropikoei esker, beste toki batzuetan izan ziren, baina Kutxa munizipalen eta probintzialen bultzadak beste batzuk sortzea mugatu eta euren etorkizuna eragotzi egin zuen. Kutxa horien artean elkarlaguntzarako beste erakunde batzuk ere bultza ziren (adibidez, Gipuzkoako A.K.Pak Azienda-Heriotzaren aurkako Elkarseguruen Sozietatea sortu zuen).

Euskal Nafar Aurrezki Kutxen sorrera urteak
Urtea Aurrezki Kutxa
1850/1856Caja de Ahorros Municipal y Monte de Piedad de Vitoria
1875Caja de Ahorros Municipal y Monte de Piedad de Pamplona
1879Caja de Ahorros Municipal y Monte de Piedad de San Sebastián
1896Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa
1907Caja de Ahorros Municipal y Monte de Piedad de Bilbao
1918Caja Provincial de Ahorros y Préstamos de Álava
1921Caja de Ahorros Vizcaína
1921Caja de Ahorros de Navarra

Kutxa horien sorrera, XIX. mendean zehar gure herria suntsitu zuten gudak izanagatik, berantiarragoa izan zen arren, Kutxak abiaraztea bultzarazi zituzten inguruabarrak beste toki batzuetan izan zirenen berdintsuak dira. Prozesu paralelo baten, Euskal Herriak industrializazioa eta modernizazioa gora egiten ikusi zituen eta, aldi berean, bere biztanleriaren hainbat mailen beharrizanek ere, bestalde industrializazioak eskulana eskatzen zuen tokietan hain zuzen ere, gora egiten zutela ikusi zuen. Kontzentrazio horrek, Bilboko ibaiaren ezkerraldean erabat paradigmatikoa zena, nabarmen erakutsi zuen pertsona horien pobretasuna eta egoera hori arintzera etorriko liratekeen irtenbideak asmatzearen beharrizana, horretara egoera horrek zekartzan gizarte tentsioak saihesteko. Xumeenek aurkitzen ziren egoera ezin txarragoak guztiak zituzten ikusgarri eta ezarritako gizartearentzako horrek zekartzan arriskuak ere, berezitasunez gizarte eta ekonomia ordena zalantzan jartzen hasita eta langileak eurak antolatzen hasiak ziren une batzuetan. (Adierazpen Komunista, 1848; Lehen Nazioarteko Adierazpena, 1864) (Ikus Movimiento Obrero).

Garai hartan legearen arabera "txiroa" bizi izateko lan egin beharra zuen pertsona izateaz gain gizakiak izan ditzakeen aurkako egoeretako edozein (langabezia, gaixotasuna, lan istripua, amatasuna -batzuetan egoera erabat aurkakoa izaten zen- edo zahartzaroa) jasaterakoan egoerari aurre egiteko inolako ondasunik ez jabetzarik ez zuen pertsona orori esaten zitzaion. Denboraren joan-etorrian Ongizate Estatura eraman gintuzten gizarte-erreformarako neurriak oraindik hasi gabe zeudenez gero, nabarmena da Euskal Nafar Herrian bizi ziren pertsonen gehiengoa txiroak izatea.

Itsasaldean, "arrantzaleek" euren iraupenerako behar zuten bizitza mailatik beherakoa zuten: "Todos conocemos la organización económica de la clase pescadora en esta villa, lo mismo que la de los demás puertos del litoral... Donde no existe un sobrante mal puede haber ahorros" ("La clase pescadora" Diario de San Sebastián, 4-12-1883). Nekazariek, une horretan gehiengoa ziren, bizitza zaila eta neketsua izan zuten arren, Aldundietatik hartzen zituzten laguntza batzuez gain aurrera egin eta goserik jasan beharrik ez izateko aukera handiagoak izan zituzten. Garai hartako "langileria" izenekoaren bizitza maila, era bertsuan apala zen, baina ez homogeneoa. Soldatak urriak ziren arren, lanean aritzeko adina izanik lanik zuten sendi bereko kide ugari zirenetan nolabaiteko duintasunez bizi zitezkeen eta aurreztu ere, baina horrelakorik ez zen zoritxarrak jotako etxeetan gertatzen. Soldatak lurralde batetik bestera eta herri batetik bestera ere, egin beharreko lan motaren eta lana egiterakoan eska zitekeen espezializazio handi edo gutxiagoaren arabera aldakorrak ziren. Gizonak eta emakumeak jasotzen zituzten soldaten arteko aldea ehuneko berrogeita hamarretik gorakoa zen, lehendabizikoen alde eta ondorioz sendiaren laguntzarik ez zutenen bizitza ikaragarri zaila gertatzen zen. Emakumeek bereziki kutxekin oso zintzoak izan ziren eta bestalde kutxek, emakumeekiko Kode Zibilak ezartzen zituen lege mugak beregain hartu behar izaten zituzten arren, nahikoa malguak izan ziren eta emakumezkoen aurrezkia, feminitate ondo ulertu bati zegokion bertutea zenaren ulermenean, sustatzen ahalegindu ziren.

Hirigintza-prozesua, euskal-nafar lurraldeen modernizazio eta industrializaziorako garapenak ere ez ziren berdinak izan, ezta XIX. mende amaieratik hasi eta XX. mendean zehar errotutako biztanleriaren goraka ere. Bizkaian mailaz maila eman zen industrializazioaren eta maila desberdin baten Gipuzkoan eman zenaren artean alde nabarmena zen, eta horrek guztiak biztanleria erakarri eta hirigintza sustatzea ekarri zuen, Araban eta Nafarroan askoz ere tradizionalagoak ziren egitura batzuk mantenduz. Horrek guztiak ere euren kutxetan zuzeneko eragina izan zuen.

Bere hastapenean, kutxa horiek erakunde horienak ziren ezaugarri guztiak betetzen zituzten: aurrezkiaren bertute onbideratzailearenganako sinesmena zuen toki-burgesiak edo lurraldetarrak sustatutakoak izan ziren; helburu onuragarri garbia zuten; aurrezki-funtsei esker gizarte harmonizazioa bilatu nahi zuten; Kutxa Munizipaletan Eraspen Mendiak, edota Probintziakoetan gizarte aseguruen ingurukoek, era koordinatu batez behartsuenen arazoak konpontzen ahalegindu ziren. Beste toki batzuetan gertatu zenaren antzera (Lopez Yepes, 1973: 163), euskal-nafar kutxak biztanleriaren bizitza-baldintzak hobetzen saiatu ziren eta gizarte helburu garbia izan zuten. Hasiera baten ez zuten euren onurarik aurkitu, nahiz eta beste batzuen aldera, aurrezkiaren ekoizkina hiriaren edota lurraldearen alde erabiltzeko aukera (azpiegiturak, etxebizitzak, erakunde onuragileak) behingoan ikusi zuten; inbertsio seguruak, baina ez beste toki batzuetan ziren adinako kontserbadoreak (batzuk atzerriko akzioetan inbertitu zuten), bilatu zituzten; krisialdietan euren jarduna ziurtatzeko beharrezko erretserbak ezarri zituzten; eta euren sorreraren ostean zeuden erakundeak (Udalak eta Aldundiak) funtsak bermatu egin zituzten. Azken puntu hau da gehien bereizten duena. Beste batzuk jatorri pribatua edo erdi-publikoa izan zuten bitartean -Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Elkarrekiko Sorospenak, Zergadunen Ligak, Aberri Sozietateak, ekimen filantropikoak, etab. Euskal-Nafar Herrian bere jatorria, publikoa izan zen. Horien guztien atzean, Udalen bat edo Aldundiren bat zegoen bere diruzko laguntza emanez baina hala eta guztiz ere ez dugu ahantzi behar toki edo lurralde burgesiako gizon handi jakin batzuen ekimen nabarmena. Aipatu behar den beste ezaugarri berariazkoetako bat Ekonomia Itunei buruzko erapideak ahalbidetzen zuen eta batez ere lurraldeetan garrantzitsua izan zen autonomia ekonomikoa da. Horrek espainiar Aurrezki Kutxa guztien artean nortasun eta autonomia handiago bat izatea ahalbidetu zien, eta bestalde udal edo lurralde banketxe bezala jardutea ere ahalbidetu zuen, euren kapitalen zati bat erakunde ongile edota sorosleak finantzatzera edo herri lanak egiteko eta udal- edo lurralde-zorra gutxitzeko kredituak ematera bideratzen ziren heinean.

Ateak zabaldu zituen lehena Gasteizako Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea (1850) izan zen. Bestalde udaletxe batek sortutako lehendabizikoa izan zen, Iruñako Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea (1875) eta Donostiakoa (1879) hurrengoak izan ziren bitartean. Kasu guztietan mailegu-emaile eta lukurarien negozioak suntsitze helburua zuen erlijio eta ongile jatorridun erakundea zen Eraspen Mendi bati lotuta jarduten hasten dira. Erakunde horien arrakasta urte haietako biztanleriaren bizitza baldintzak adieraztean datza. Bahitetxeak garai bateko ikurra izan ziren, hau da, ekonomia krisialdian etxearen akura ordaindu ahal izateko edo zer jan eduki ahal izateko koltxoia, izarak, zilarrezko mahai-tresnak, apaindurak, josteko makina, trajeak, jantziak eta aterkiak ere zorpetuak ziren garaikoa alegia. Bere bezeroak ez ziren ezer gutxi zorpetzeko zuten txiroak bakarrik izan; bertara langileek, funtzionarioak, alargunak,...zihoazen. Azken baten, hiri arloko gizarte mailaren esparru zabala zihoan. Urte batzuk beranduago Bilboko Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea(1907) zabaldu zen.

Kutxa batzuk beste batzuen abiaraztean izan zuten eragina esanguratsua da. Donostiako Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea sortu zenean garai hartan Gasteizkoaren Zuzendaria zena kontratatuz zen, bere eskarmentuaren ekarpena egin zezan. Gipuzkoan, hainbat alditan politikaren, merkataritzaren edota negozioen munduan zebiltzan pertsona ospetsu berdinak ziren Kutxa bi horietako aholkulariak, Udaletxean eta Aldundian zituzten betekizunak txandakatuz. Lehendabiziko Aurrezki Kutxa Probintziala (A.K.P.) zabaltzerakoan, Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalaren (A.K.M.) arrakasta erabat gogoan hartu zen eta lehendabiziko Zuzendaritza Batzordea osatu zuten kideetariko hiruk (Jose Machimbarrena, Atanasio Osacar y Manuel Lizariturry) A.K.M.ean lan garrantzitsua eginak ziren iraganean eta etorkizunean ere egingo zuten. Egungo parametroetatik zaila dirudien arren, lehiakortasuna aintzat hartu ez izanagatik parte-hartze bikoitz hori bateraezina izan zitekeenik ez zen inoiz ere uste izan. 1935ean Realidad aldizkariak honako hau zioan: "Siempre nuestras instituciones vivieron en intimidad de espíritu, sin rivalidades, sin competir entre ellas, en constante inteligencia y estrecha colaboración para el mayor engrandecimiento de su obra ejemplar" (Martínez Martín, 1996: 186). Gainera, une jakin batzuetan erakunde biak bat egitea pentsatu zen, urte askoren ondoren gertatuko zena (1990) eta bereziki urte haietakoen oso desberdinak ziren egoerak behartuta.

Era berean, Bilboko Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea zabaltzerakoan (1907) gogoan izan zen inguruko lurraldeetan ziren Kutxen eskarmentua, orduan esaten zen bezala. Baina, batez ere, Arabako (1918), Bizkaiko eta Nafarroako (1921) lurraldeetan izan ziren gainerako Kutxen sorkuntza eta abiaraztean Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak eragin handia izan zuen. Kasu horretan lehergaia Zahartzaroko Derrigorrezko Asegurua ezarri zuen eta 1917tik borondatezko afiliazio erregimen bezala jardun zuen arren 1921era arte indarrean sartuko ez zen 1919ko martxoaren 11ko Errege Dekretua izan zen. Garai hartan lurralde eremuko aurrezki kutxarik ez zuten hiru lurraldeetako buruzagiak ez zuten derrigorrezko langile erretiroaren kontrola ekarriko zukeela uste zuten ekonomia abagunea igarotzen utzi nahi eta, jakina, Gipuzkoan arrakasta handia zuen eredua abiarazita zuen. Gipuzkoako Kutxa gainera Gizarte Aurreikuspeneko Institutu Nazionalarekin berau 1908an sortu aurretik ere lankidetzan izan zen. (Martinez Martin, 1996: 453-456). Bizkaiko Aurrezki Kutxak Jose Gainzarain zuzendariorde bezala kontratatu zuen, urte batzuen buruan zuzendaria izatera iritsiko zena. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Munizipalean prestatua, bertan bideratutako ekimenak abiarazi zituen (nekazaritzarako laguntzak, Euskal Baserrian lanak, mendi-suteen aurkako aseguruak, abereen heriotzarengatikoak, etxe merkeak eraikitzeko laguntzak, zor publikoaren bihurtzea, etab.).

Gipuzkoa XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadara arte biztanleko aurrezki zerrendaren lehen mailan zen. Bere kutxa biak egikari horretan zeresan asko izan zuten, aurrezkiaren sustapen-politikak bultzatu baitziren eta gizarte maila guztietan aurreztzaileak bilatu baitziren (aurrezki txikirako libretak, libreta orokorrak, arruntak, langile-aurrezkia). Kutxen bezero propioak apalenak zirela esaten zena egia zen arren, hoberenak aurrezteko aukera izaten zutenak ziren eta horiek ez ziren erdi mailan eta burgesia txikian baino aurkitzen. Bizkaiko Kutxa behingoan kutxen arteko goiko mailetan ezarri zen eta bere industriaren indarrak eta langile maila ugariak A.N.I.an eta beste erakunde askotan ere arinago gipuzkoakoak izan zuen protagonismoaren zati handi bat izan zuen.

Aurrezki Kutxei, edo zehatzago esateko, hasierako kutxetako kudeatzaileei herri mailarekiko agertu zuten jarrera kritikatu zaie. Helburu ezkutua izatea, gizarte iraultza ekiditea eta beste aldarrikatutako bat, langileen gizarte-baldintzak hobetzea aurpegiratu zaie. Helburu bi horiek bat etorri zitezkeen eta egitez hainbat alditan horrela jardun zuten. Gainera, maite-damuzko ekimen osoa ez zen arren, beldur-damurakoa bai izan zen, herritarrik gehienaren bizitza maila urria onartzean, eta bere arrakastak adierazten digu herritarrengandik ondo onartua izan zena. Garrantzi handiagoa duen beste gaitzespenik ere badago: Maila popularren eta erdi mailakoen aurrezkiez egin zuten ustiaketa, Administrazio Kontseiluak zelako non eta zertan inbertitu behar ziren erabakitzen zuena, sarritan euren izate altruista eta filantropikoa nolabait zalantzan geldituz. Foucault "a través de las cajas de ahorro y de las cooperativas de asistencia, etc., que permiten drenar las economías de los obreros y controlar la manera en que son utilizadas", maila proletarioen dirua fiskalizatzeko enpresarien, merkatarien eta agintarien konploten bat zegoenaren ustean izan zen, langileek eurenak ziren aurrezkiak nahi zituzten gauzetan, bai lan-greba uneetan edota herriko jaietan ere, xahutzeko eragozpenak jartzen zizkietelako. (Foucault, 1995: 131).

Gipuzkoako A.K.P.-k G.A.I.N.rekin harremanezko hitzarmenak izan zituen azken erakunde hori sortu zenetik eta, askoz arinagotik urte batzuk geroago zuzenduko zuten eta Gizarte Erreformarako Institutuan lan egiten zuten gizonekin harreman arinak izan zituen. G.A.I.N.ek (Ikus Seguridad Social) bere eskumenak ziren batzuk kutxei eman zizkien, horrela Espainian zegoen kutxa-sareari esker gizarte aseguruen hedapena merketu ahal izateko. Kontzertua eskaintzen zuen ekonomia autonomiari esker Gipuzkoan ematen ziren inguruabar bereziak A.K.P.ari garrantzi handiagoa eman zioten. Derrigorrezko aseguruaren indarrean jartzeak (1921.1.21eko E.D.) inguruabar berriak sartu zituen eta ondorioz hitzarmen berri bat izenpetzea ekarri zuten. A.K.P.eko Kontseilutik beti izan ziren Estatuaren organismoekiko nolabaiteko mesfidantzak, nahiz eta frankismoaren etorrerara arte, Kutxa guztien autonomiarekin oso begirunetsu agertu ziren eta, katalan Pentsioen Kutxari eta gipuzkoar AKPri tratu oso berezia eman zioten. Mesfidantza horiek areagotu besterik ez ziren egin derrigorrezko zahartzaro-aseguruaren ezarpenarekin, legez langileen ordezkotza bat Kontseiluan sartzera derrigortu eta aseguru eta/edo erreaseguru bat behar zuen diru mordo garrantzitsua erabili beharko zuelako. Aldundi Probintzialak, Kutxaren baltzuen bermatzaile gisa, bereganatuko zuen ardura berria hitzarmen desberdin bat eskatzeko azaldu zuen. Aseguru horrenganako aldeko joerarik azaltzen ez zuen maila patronala edukiz eta Lurraldearen eta Estatuaren arteko aurkakotasuna oinarrian zeudela Gizarte Aseguruen bakarreko administrazioa eskatzera zetorren Euskal Estutuaren egitasmo baten atzean Aldundiko kide nabarmen batzuk zeuden unean (Julián Elorza, Cesar Balmaseda e Ignacio Pérez Arregui), une hori iritsi arte Kontseilua langileen ordezkotzarik ez onartzearen alde zegoen Aldundiaren kontrolpean egon beharra zutela pentsatzearen aldeko zirelako.

Gainerako Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako Kutxa probintzialak Gipuzkoakoarekin batera fronte bakarra egin zuten. Baina azken horrek propaganda eta afiliazio guztia erabat gelditu zituen bitartean (1921-12-16) aseguru horren ezarpenean esku hartzeko hain zuzen ere sortu ziren beste gainerakoek hitz eginez eta lanean jardun zuten. G.A.I.N.arekin izan ziren negoziazioetan lau Aldundietako eta Kutxetako pertsona ospetsuak parte-hartu zuten. Azkenean, Gipuzkoako Aldundiarekin aurre emanda zegoen Bizkaikoak 1923an hitzarmena izenpetu zuen, Nafarroak 1924an, Arabak 1925ean eta Gipuzkoak, Ekonomia Itunari buruzko erabaki onuragarri batera iritsi zen unean eta Ituna irtenbidea ematen laguntzera zetorren Bizkaiko Aldundia egoera larri baten utzi zuen Crédito de la Unión Mineraren ordainketa-etendura eta kiebra egin zuen unean, (1925-2-10) hainbat eztabaida gogor izan ondoren, 1926an izenpetu zuen. Kiebra horrek bizkaitar kutxei era onuragarrian eragin zien. Bai kutxa bizkaitarrek bai gipuzkoarrek ere G.A.I.N.eko Patronatuaren Kontseiluan ordezkari baterako eskubidea izan zuten. Lehendabiziko kasuari dagokionez bere langile kopuruaren garrantziagatik eta, bigarrenaren kasuan, gizarte aseguruen ezarpenean zuen bere tradizio historikoarengatik.

Aurreko auzian Aldundiak izan ziren euren autonomiarengatik artatsu agertu zirenak eta G.A.I.N.a legearen muturrera arte amore eman zuena, baina Guda Zibilak eta Franco agintera heldu izanak Institutuan errotiko aldaketa ekarri zuten. -"Separatistatzat" jotzen zen autonomismoaren ukiturik zuen edozer txarto ikusia zen eta ondorioz kutxen historia, ez euren jardunik aintzat hartu ziren. 1939an Derrigorrezko Aseguruaren onuradunak eta oinarriak zabaldu zituen zahartzaro-laguntza ezarri zen. A.I.N.k espainiar kutxa guztiekin izan zuen lankidetza eten egin zuen eta euskal-nafarrak baino ez zuten Ordezkaritzak izaterik izan. Arabako kutxak uko egin zion, Nafarroak eta Bizkaiak 1940an hitzarmen berri bat izenpetu zuten eta Gipuzkoakoak 1941ean. 1942ko abenduaren 14ko Legearen promulgazioaren ondoren, A.I.N.ak garai horretan ziren hitzarmenak salatu egin zituen bere probintzia Ordezkaritza propioak zabalduko zituela jakinaraziz, kuoten kobratzean sukurtsalen bitartezko lankidetzarako aukera besterik ez emanez. Nafarroa eta Bizkaiko kutxak uko egin zioten, Gipuzkoakoak bere Ordezkaritza izaera 1943ra arte izan zuten, eta 1945ean borondatezko aseguruen eta haur aseguruei buruzko hitzarmena izenpetu zuten (Martinez, 1996: 474-507).

Banketxeekiko lehiatik Euskal Nafar Aurrezki Kutxen Federazioaren eta Espainiar Aurrezki Kutxa Ongileen Konfederazioaren (www.fcavn.es) sorkuntzara (www.ceca.es.

Herritarrik apalenen aurrezkiak bildu eta bizkortzeko sortu ziren Kutxek, euren bezerorik hoberenak erdi mailan zeudenaz ohartu ziren. Diruren bat aurreztu zezaketen, interes erakargarriduna eta sartzeko segurua zen leku bat aurkitu zuten gizon eta emakumeak ziren. Kutxak biltzen joan ziren saldo kopurutsuetan datza, askoren gutxiari esker, banka pribatua bideratzen hasi zen lehiakortasunaren arrazoi nagusia, ihes egiten zion aurrezle kopuru handi batengan ikaragarrizko beta ikusi zuelako.

1910era arte, banketxeak bezero mota horrekiko interes berezia agertu zuten. Gipuzkoan, banketxe eta kutxek sarritan elkartuta jardun zuten eta probintziako oligarkiak batzuen eta besten Kontseiluetan txandakatzen ziren lehiarik ez sorrarazteko asmotan. Atzerriko banketxe batzuen etorrera izan zen egoera nolabait aldatzera etorri zen faktorea, tokiko banketxeak ematen zutena baino interes handiagoko kontuak ezartzen hastean, eta horrek tokiko banketxeei ere interesak igo beharra ekarri zien. Banketxe horien ezarpena bankariak, enpresariak eta kutxetako kudeatzaileak arduratu egin zituen, atzerrian inbertsioak egiteko bitartekari bezala aurkezten zirelako eta horrek nazio eta probintzia kapitalaren ihesa ekar zezakeen. Une horretan batera jardun zuten kanpotik zetorren etsaiaren aurka, azkenean garaile ateraz.

Baina lehiakortasunaren aldia hasi besterik ez zen egin. Posta Kutxaren sorrerak Kutxa guztiak haserretu zituen eratzen hasi zen unetik bertatik, espainiar probintzia guztietan agentziak zabaldu izatearren (1919-6-14). Banco de Bilbao izan zen 1910ean aurrezki libretak ezarri zituen lehena, eta horrek Bilboko Aurrezki Kutxa eta Eraspen Mendiaren haserrea ekarri zuen, nahiz eta Zaragozako Aurrezki Kutxa eta Eraspen Mendia Gobernaziorako Ministerioaren aurrean, ekimen bateratu bat antolatzeko adierazpena eginez, haserrea aurkeztu zuena izan. 1914an, Madrilen, egoera horrek azaldutako arazoak aztertzen hasi ziren Aurrezki Kutxen Batzarra ospatu zen. Gipuzkoako A.K.P. bertan izan zen, baina Kontseiluaren hurrengo aginduaz: "dejar a salvo la autonomía absoluta del Establecimiento, que libre de extrañas tutelas e injerencias, ha sabido y sabe cumplir como la primera de España, la finalidad eminentemente social y benéfica que motivó su creación" (Martinez, 1996: 312), zeren Aurrezki Kutxei buruzko legedi orokor baten laguntzak kutxei zegokeen autonomia murriztu egin ziezaiekeen ardura baitzegoen, urte batzuk geroago gertatuko zena bestalde.

Banketxe berriak sortzeak, bizkaitar eta madrildarren indarrak, eta hiriburu eta herririk garrantzitsuenetan agentziak sortu izanak, 1920tik aurrera lehia areagotu egin zuen. Kutxek desabantailaz aurkitzen ziren, interesak gora egin ezean, bezerorik hoberena galdu egiten zutelako, baina egiterakoan arazoak izango zituztelako, likidezia eta segurtasuna, bermez inbertitu beharrean zeudelako eta horrek inbertsio errentagarriagoak baina aldiberean arriskutsuagoak egitea eragotzi egiten zuen eta, gainera, gizarte helburuz emandako kredituak, beharrizanagatik beragatik interes gutxikoak ziren.

Banketxe Antolaketarako Legeak (1921-12-29) eta Banku-Kontseilu Gorenaren sorrerak tentsioak areagotu egin zituen. Kontseilu horrek Gobernuari kutxek zituzten onurek murriztu zitzala eskatu zion, txiroenak ez zirela uste zuten dirua kontrolatzerakoan zegozkien helburuetatik at zirelako. Kutxek "aurrezki" hitza euren jabetza bezala zutelako "aurrezki libreta" bezala definitzea gogoko ez zuten interesik goreneko eta mugarik gabeko saldodun aurrezki libretak irekitzearen aurrean haserrea azaltzen zuten. Euskal banketxeen indarra izan zen euskal-nafar kutxen batasuna bultzatu zuena, banketxeek mehatxatua, baina baldintza ekonomiko eta politiko bereziei esker zituzten onuretariko bat bera ere ez galtzeko gogotsu. Julian Elorza, Gipuzkoako Aldundiko Lehendariak, batasun hori kutxa probintzial guztiak jardunean izan aurretik mahaigaineratu zuen (19219-7-29).

Asko izan ziren espainiar kutxen arteko batzarrak eta jardunean ziren eusko-nafarrek beti ahalegindu ziren lehendabizikoekin solidarizatzen, baina euren abiapuntua zein zen eta euren autonomia zaintzeko euren interesa argi eta garbi izanez. 1917an Gasteizko Aurrezki Munizipalak nolabaiteko batasuna proposatu zuen eta, 1923an Arabako Aurrezki eta Maileguen Aurrezki Probintzialak 1924ko abuztuaren 25ean gauzatuko zen Federazio proiektu bat egin zuen. Donostiako A.K.M. urte horretako azaroan gehitu zen eta Iruñakoa 1925ean honako helburuz: "estrechar su unión, favorecerse mutuamente y estudiar los medios mejores de progreso y defensa de estas útiles Instituciones sociales" (A.K.P.aren Txostena, 1924). Bere sozietate-egoitza Gasteizko Aurrezki Kutxan ezarri zen.

1926ko apirilaren 9ko aurrezki eta kapitalizazioaren erakundeei buruzko Errege Dekretu batek kutxak haserretu egin zituen, bereziki euskal-nafarrak, Estatu-baloreetan bere baltzuetako ehuneko batzuk inbertitzeaz gain Aldundiak kanpo-ikuskatzeak jasan beharra izatean. Aldundietako eta Udaletako ordezkariak Madrilera joan ziren Aunós ministroarekin hitz egin eta araudi horretatik kanpo geldi zitezela eskatuz. Nagusitutako haserreak zirela eta, 1928. urtean, ez Banketxe Kontseilu Gorenak ez Ipar Espainiako Bankari eta Banketxeen Elkarteak ere gogoko izan ez zuten Aholku Batzordea eratu zen. Ezin ahantzi daiteke euskal banketxeak euskal-nafar kutxen zuzeneko etsaiak ziren neurri berean, hauek euren saldoen garrantziagatik lehendabizikoen lehiakiderik nagusienak zirena (31-12-1927an 409,54 milioi peseta, espainiar aurrezkiaren, 2.318,13 milioi pezeta, ia laurdena, bere baitan gainerako beste 157 kutxek, Aurrezki-Posta eta izendapen horrekin bankuak kontrolatuz).

Gobernuari Banketxeek egiten zioten presioarengan Banku-Kontseilu Gorenaren antzeko erakunde batek baino ezin aurre egin ziezaiokeena pentsatzean Euskal-Nafar Federazioak bere sorreratik gainerako kutxa guztiak suspertu zituen Espainiar Aurrezki Kutxen Konfederazio bat antolatzea proposatuz (E.A.K.K.). 1927ko martxoan etxebizitzaren arazoa aztertzeko kutxa guztiei egindako deia egin ondorengo Madrilgo batzarraz baliatuz, 1928ko azaroaren 24ko E.A.ren ondoren egi bihurtzera iritsiko zen egitasmo hori aurkeztu egin zen. Handik urte batzuk geroagora, Aurrezki Kutxen Kreditu Institutuaren sorreraren alde ekin zioten (1933), euren saldoen garrantziagatik, diru-kopuru handiz parte hartuz.

C.E.C.A. abiarazi izana, banketxe-kutxen arteko lehia eta aurrezkiari buruzko legedia, elkar lotuta daude eta euskal-nafarrak ziren kutxentzako horrek guztiak ekarri zuen ondorioa legedi nagusiaren baitan gelditzea eta aurreko Aldundien eskuduntzak aitortu ez izana izan ziren, probintziaz kanpoko kontrol eta ikuskaritzaren menpe geldituz. Legedian izaten zen aldaketa bakoitzeko, probintzia organoetatik Estatuari legeak ematen zizkion eskumenak Aldundiei ematea eskatzera zetozen kexak azaltzen ziren, Euskal-Nafar Aurrezki Kutxen Federakuntzaren bitartez egindako baterako ekimen eta laguntza izan arren, asmo zirenetan inolako arrakastarik lortu gabe. Banketxe eta kutxen arteko tentsioak Primo de Riveraren Diktaduran eta Errepublikan, garaiko Gobernuetako politika joeren arabera, batzuen edo besteen aldeko gorabeherekin mantendu ziren. Baina Guda Zibila hasterakoan jada zehaztu ziren Francoren garaipenarekin mantenduko ziren arau-sorta batzuk. Legediak garbi ezartzen zuen men egin beharko zioten erreserba eta inbertsio programak zeintzuk ziren; kanpo-inbertsioei uko egin behar izan zioten (batez ere Gipuzkoako A.K.P.ak); kreditu politikak, sortzaile ziren erakundeetara (Aldundiak eta Udalak) mugatu eta aldatu; euren eremutik at ziren giza-helburu batzuetan parte hartu, eta gizarte ekimen jakin batzuetara legeak ezarritako portzentajeak bideratu (etxebizitzen eraikuntzak 1943, 1956); Ogasun Ministerioaren kontrolpean gelditu, euren "banku eta ekonomia" jarduerekin zerikusirik zuten guztietan (1935-5-3ko Dekretua) eta Lan Ministerioarenean ere bere gizarte eta ongile jardunarekin zerikusirik zuten guztian, azkenean, Ogasun Ministerioaren menpekotasun bakarrera igaroz; eta dagokion aginteak onartu eta bateratutako interes tipoetara egokitu.

Aurka-jartze horretatik aurrera botere publiko guztiak ohartu ziren aurrezkirako erakunde horiek zuten garrantzi ekonomikoaz eta, arrazoi horregatik, gizarte arloan egin zezaketen ohiz kanpoko lana eta botere publikoak asebete ezin zituzten gizarte-beharrizanak estaltzeko funtsa horiek zeukaten interesaz ere (Martinez: 1996, 306-327 orr.). 1947-10-17ko Dekretuak eta 1948-10-26ko A.M.ak Kutxen Gizarte Lanak nondik abiatu behar zuenaren ildoa markatuta uzteko balio izan zuten. %15a Nazio mailako Gizarte Lanari zuzenduta egongo litzateke eta beste gainerako ehuneko guztitik, %85etik, %76,5a Gizarte Lan Propiora eta beste % 8,5a Gizarte Lan Askera.

Ikusi da kutxek erakunde ongile izatetik finantza garrantzi handia izatera nola iristen diren. Jakina, azken arlo horretan, ekonomia aldien arabera erakunde mota horiek lotuta dauden gorabehera guztiak jasan behar izan dituzte. Lehen Mundu Gudak ez zuen eragin berezirik ekarri, eta euskal industriaren hazkundea eman zen, gudaren amaieran atzerapausoa izan ondoren berriro berreskurapen azkarra izanez. Credito de la Union Mineraren ordainketa-etenak Bilboko AKMri onura ekarri zion, eta erakunde horrek 1925ean izan zuen kiebrak bizkaitar kutxa biri. 1929ko nazioarteko krisia ez zen hogeita hamargarren hamarkadara arte langabeziaren hazkundearekin baino nabaritu, eta beraz, aurrezkiaren hazkunde txikiago batez eta balore-karteran arazo nahiko zirela.

Guda Zibilak (1936-1939) aipatutako erakunde horietan guda-egoera batek sortzen dituen tentsio jakinak lortzen ditu, gudaren beraren garapen eta bilakaeraren arabera erakunde desberdinen arteko berezitasunak izanez. Araba eta Nafarroa hasiera hasieratik eremu nazionalaren baitan gelditu ziren, Gipuzkoa eta Bizkaia Errepublikaren alde azaldu ziren bitartean. Donostian tropa nazionalak sartu zirenean (1936-9-7), kutxa biak lautan bihurtu ziren, langile eta zuzendari batzuk Bilbora tokialdatu zirenean bertara eramandako baltzu eta ondasunekin jarduten jarraitzeaz gain, Bilbo erori zenean, eta geroago Santander, kutxa bizkaitarrekin gertatu zen bezala, beste herri batzuetara eraman zituzten Bahitetxearen multzo ugari ere kudeatuz. Kanporatutako guztiaren zati handi bat eta toki horietan egindako ateratzeen egiaztagiriak berreskuratu ondoren, kontuen eguneratzeari ekin zitzaion ateratze horiek egiazkotzat bezala joz. Atzerrian ziren pertsonen kontu korronteak gobernu aginduz blokeatuta gelditu ziren eta lanarigoa egoera politiko berriaren arabera garbitua izan zen. Gipuzkoako AKPak mikeleteen taldeak desegina izatearen eragozpen larria izan zuten eta horren ondorioa probintziako ordezkaritza guztietan arreta egiten zuen pertsonalik gabe uztea izan zen (ikus beza Gipuzkoako AKP) eta Ekonomia Itunea ezabatzeak gipuzkoar eta bizkaitar kutxek Udalekin eta Aldundiekin izan zituzten harremanak aldatzea erakarri zuen.

Behin Guda Zibila bukatutakoan kutxek guda ostekoa propioa izan zen ekonomia-egoera igaro beharra izan zuten. Bizkaian eta Gipuzkoan, espainiar Nazio Ekoizpen Gordinaren bataz bestekoaren gaindik hasi ziren probintzia zirenak, saldoak handitu egin ziren. Araban eta Nafarroan hazkundea N.E.G.-aren bataz bestekoaren azpitik izan zen. Berrogeita hamargarren hamarkadan Euskal Herrian industria eta finantza ekimen garrantzitsu nabarmentzen da. Pezetaren Egonkortasunerako Dekretuak arazo batzuk sorrarazi zituen baina hirurogeiko hamarkadako hiru Garapen Plangintzetan egin eta Egonkortasun eta Liberalizaziorako Planak bultzatzen zituen hirurogeiko hamarkadako garapentasunaren hasiera ekarri zuen. Biztanleriaren gorakada nabarmenaren ondorioa ekarri zuen industria garapen aldia hasi zen eta, beraz, aurrezki kutxentzako bezero berriak, hipoteka kredituen ugaritzea eta etxebizitzen eraikuntzarako laguntzak.

Urteen joanean lege ugarik kutxen eta banketxeen jardun profesionala berdinduz ekin zioten. Ogasun Ministerioak 1964-6-24ko Agindu baten bitartez garai hartan zeuden arauak malgutu egin zituen bulego berriak zabaldu ahal izateko eta beste lege xedapen batek (1975-2-7) irekiera liberalizatu egin zuen baina kutxei oraindik euren jatorrizko geografia esparrua gainditzea baimendu gabe. 1973ko urtarrilaren 31an, kutxei derrigorrezko inbertsio tarteak murriztea baimendu zitzaien eta urte bereko uztailaren 26an industria-banka eta merkataritza banketxeak berdinduta gelditu ziren aurrezkiari dagokionez, eragiketen interesak gehituz. Era berean, hainbat legek kredituen emanketa eta kutxen balio-karteren eta euren derrigorrezko ehunekoaren osaketa aldatzeari ekin zioten. 1977a "Moncloako hitzarmenak" zeritzenei esker, espainiar finantza sistemaren liberalizazioa eman zen. 1977ko abuztuaren 27ko Errege Dekretu batek kutxei banketxe pribatuek zituzten eragiketa berdinak -letren deskontuak, esportaziorako kredituak, kanpo merkataritzarako eragiketak- egiteko baimena eman zien eta Nazio Gizarte-Lanean ekonomikoki parte-hartzeko betebeharretik liberatu zituen. 1986ko E.D. batek Kutxak "Kreditu entitate" bezala jo zituen, banketxeek bezala, erakunde bi horien artea euren izaera juridikoan zegoela. 1989tik aurrera espainiar lurralde guztian bulegoak zabaltzeko askatasuna egongo da.

1973ko petrolio krisialdiak Francoren heriotzak 1975ean eragiten duen krisiarekin eta trantsizio demokratikoaren lehen urratsekin bat egiten du (Espainiako Konstituzioa, 1978; Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Estatutua, 1979ko urria; lehendabiziko Eusko Jaurlaritza, 1980an; Ekonomia Itune berria, 1981; Foru Gobernu Nafarra). Krisialdi ekonomikoak, aurreratutako erretiroek eta langabeziaren gehikuntzak eragin zituzten industria-birmoldaketa prozesu gogor batez bukatu zen euskal siderurgian sorrarazitako krisiari gehitu zitzaion inflazioaren gorakada eragin zuen.

Demokraziaren etorrerak protagonismo ekonomikoa Aldundiei itzuli zien, eta aginte berri bat sortu zuen (Eusko Jaurlaritza, Foru Gobernu Nafarra). Horrek guztiak kutxa horientzako garrantzi berezia irudikatu zuen, probintzia agintariekin aurreko harreman instituzionalak berreskuratu eta Autonomietako Gobernu berriekin berriak ezarriz. Legegintza aldaketek erakunde horiei euren eraginpeko merkataritzari eta industriari lagundu ahal izatea ahalbidetuko die, helburu horietarako finantza baliabide garrantzitsuak eskainiz. Batez ere, INIren enpresetan eta espainiar baltzu publikoetan derrigorrezko inbertsio ehunekoak gutxitzen (1987).

Legegintzak aurrezki kutxei buruzko eskumenak Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen artean banatzen dituen arren, azken horiek kutxa berriak sortzea edo dauden kutxen bat egite, deuseztatze edo kitatzea baimendu dezakete. Euskal lurraldeetakoei dagokienez, 1991ko azaroaren 8ko Aurrezki Kutxen euskal Legeak, Martxoaren 7ko 3/2003 Legeak aldatua, euren gobernu organoen artean ehun pertsonak osatutako Batzar Nagusia ezartzen du: 43 pertsona diru-ezarleek hautatutakoak dira, 7 sindikatuek, bakoitzak bere ordezkotza mailaren arabera; 30 udalen hautatuak, euren presentzia-baremoaren arabera; eta 20 entitate sortzaile direnek izendatutakoak.

Ohituretan eta gizartearen beharrizanetan diren aldaketek kutxen Gizarte-Lana aldatzen dute. 1977tik ez dute Nazio Gizarte Lanetan parte-hartzeko betebeharrik. Demokraziak Ongizatearen Estatuaren hasiera erakarri zuen, Estatua edo Autonomia Erkidegoa osasun edo hezkuntza arloetan kutxek lehenago egiten zuten lanaren ardura bereganatzera zetozenak izanez. Kutxak eurenak ziren Gizarte Lanetariko batzuk Autonomia Erkidegoetara eskualdatu zituzten, aro berriekin egokiago zetozen beste batzuei hasiera emanez.

Gauza bera gertatu zen eragiketekin. Euskadiko eta Nafarroako biztanlerik gehienak jaiotzearekin batera ezarpen sinboliko batez hartu izan zuten ohiko aurrezki-libretak jada ez zituen bere beharrizan guztiak hornitzen. "Bidai Txekeak" (1966) sortzen dira; burtsan eta baltzuetan inbertsio mota berri bat nahi zutenentzako Kutxen Konfederazioak "Aurrezki-baltzua" izenekoa hasi zuen (1968); Konfederazioko edozein Kutxatan dirua atera edo sartzea ahalbidetzen zuen "Elkartrukerako Zerbitzuak", 6000 Txartelari bidea zabaldu zion (1971), mekanizazioari, ordenagailuei eta teknologia geroago eta berrituago bati esker egin zena. XX. mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan kontinenteko beste kutxa batzuekin elkarlanean arituz, europar kutxa automatikoen ezarpena posible izan zen.

Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan sartu izanak (1986) eta berehala merkatu bakar baten lehiatzearen aukeraren aurrean egon izanak, lehian aritzeko behar besteko tamainarik ez zutenaz ohartu ziren banketxeen bat-egiteak suspertu zituen. Lehendabiziko mugimendu baten ondoren (Hispano-Central; Bilbao-Vizcaya), bigarren tamaina handiagoko bat izan zen, banketxe nagusi bi geldituz: BSCH (Santander, Banesto, Central eta Hispano) eta BBVA (Bilbao, Vizcaya, Argentaria) edo Popularra bezalako beste txikiago batzuen alboan. Adibide hori gastuen murrizketa eta etekin hobeagoak izateko beharrizanean zeuden Kutxek ere jarraitu zuten. Aurrezki kutxek bat-egitera bideratzen dituen prozesua, kutxen eta banketxeen artean zegoen ohiko lehiari esker berriz hasi zela esan daiteke. Lehenengoek bulegoen ikaragarrizko sare baten oinarritutako bezero leialak edukiz jarraitu zuten, baina banketxeek inbertsiorako eta aurrezkirako ekoizkin berriz bezeroak bereganatzeko politika erasokorra egiten hasi ziren. Kutxak erronka horiei bat-eginaz eta, banketxeek ezarritako bideari jarraituz, zerbitzu berriak eurenganatuz (inbertsio baltzuak, enpresen eraketarako aholkularitza eta leasinga, baloreen sozietateak...etab.) jardun zuten.

Bat-egindako Entitateek Izen berria Bat-egitearen data
-Bilboko Aurrezki Kutxa Munizipala
-Bizkaiko Aurrezki Kutxa
Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK)1990eko otsailaren 16a
-Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipal
-Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala
Donostia Gipuzkoa Kutxa (Kutxa)1990eko abenduaren 1a
-Gazteizko Aurrezki Kutxa Munizipala
-Arabako Aurrezki Kutxa Probintziala
Araba eta Gazteizko Aurrezki Kutxa
Vital Kutxa
1990eko ekainaren 18a

Banketxeekin baldintza bertsuetan kutxek lehian jardutea ahalbidetu diezaioketen finantzaketa bide egokiak ezarri eta euren kapitala zabaltzeko zailtasunak direla eta, kutxak pribatizatzeko aukera eztabaidatzea ez dute aipatutako fusio horiek eragotzi. Beste aukera bat euren arteko fusio prozesuekin jarraitzea izango litzateke, nahiz eta ekimen horrek tokiko tradizioaren garrantziarekin talka egingo lukeen. Nazioarteko Diru Funtsak espainiar agintariei pribatizazioaren aukera adieraztera eman zioten (Martinez Serrano, J. A. "Las Cajas de Ahorro un codiciado botin", El Pais, Negocios, 29-1-2000). Presioak izan zirenaren zalantzarik ez dago. Negozio bikainen zale zirenengandik desiragarri liratekeen erakunde batzuk merkaturatzea abegitsua litzatekeen. Irtenbide zaileko arazoak izan arren, kutxen jabea zerbitzatzen duten gizarte bera baita eta teorian ez litzateke posible euren pribatizazioa, nork erosten duen eta balizko salmenta horretatik lortutako etekinak nora bideratu beharko liratekeen jakiteko, lege aldaketa garrantzitsurik egin gabe egitea. Baina, horrelakorik ematekotan, kutxen historia probetxugarri eta luzerako azkentze tamalgarria litzateke.

CECAn, kapitala gehitzea ahalbidetuko luketen mekanismoak sartzearen aukeraz eztabaidatu da, Europako toki batzuetan gertatzen den bezala ("Trustee Saving Bank Group"eko kutxa ingelesak egun sozietate ezezagunak dira, baina horregatik gaur egun ezin daitezke aurrezki kutxa bezala zehaztu) eta beste europar herrialde batzuetan boto eskubiderik gabeko akzioak onartzen dira (frantziar baserritarren kutxak), boto murriztudunak (norvegiar kutxak), etab. Estatu-Gobernuak, bere Finantza Legean orain dela urte batzuk onartuta izan zen arren bideragarri izan ez diren kuota parte-hartzaileak eguneratzea proposatzen du. Horretarako kutxen onuren banaketa aldatu egin beharko litzateke, egun erretserba baltzurako gutxienez %50 baita eta beste gainerakoa gizarte ekimenerako, baina batzuk bide horri jarraitzea pribatizaziorako bidea zabaltzea ez ote den kezkati dira. (L. Aparicio: "Mas dinero para las Cajas de Ahorro, El Pais (10-3-2002). Beste gaineratutako arazo bat Estatuarekiko Autonomia Erkidegoetako agintariak izan ditzaketen iritzi desberdinak elkartzea izango da. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan, 1991ko aipatutako legeak, kutxek kuota parte-hartzaileak eman zitzatenei buruzko aukera jada ezarrita utzi zuen, beti ere Finantza eta Ogasun Sailaren baimena izatean.

2002ko martxoan, C.E.C.A.k honela definitzen zituen kutxak: "kreditu entitate oso dira, espainiar finantza-sistema osatzen duten gainerakoen eragiketetarako parekatze eta askatasun osoa dutenak. Izaera pribatuko Fundazio izaera juridikoz eratuta daude, helburu soziala dute, merkatuaren irizpide garbien pean dihardute, lortutako etekinen ehuneko zati handi bat euren gizarte-lanari esker berriro gizarteratzen duten arren. Eragiketetarako askatasun hori izan arren, Aurrezki Kutxak herritarren aurrezkia bideratzen eta familien eta enpresa txiki eta ertainen finantzaketan ere espezializatuta daude. Halaber, toki-sustrai sendoa dute, lurralde mailako funtsezko ezarpen-eremuan bulego sare sendoa izanez" (www.ceca.es), eta definizio hori horien guztien, euskal-nafarrak barne, egungo egoera hobeto ulertu ahal izateko lagungarri da.

Euskal-Nafar Aurrezki Kutxek garatze bidean jarraitzen dute. 2001ean, irailaren 11ko gertaera ikaragarriek (eraso terrorista biren ondorioz Nueva Yorkeko Dorre Bikoitzen hondamendia eta Washingtongo Pentagonoaren zati baten suntsiketa) larriagotutako egungo krisia gorabehera, aurreko urtearen araberako euren irabazi garbia %7,84 gehitu ziren eta lau entitateen saldoek 26.596,35 milioi euroak gainditu zituzten; euren kaudimen-erratioa %14,70koa da; aurreikuspenerako baltzua eta pentsioetarakoa %13an gehitu ziren eta gordailu-funtsek eta inbertsiorakoek %9,5 eta %6,1%; sorospen ekimenetan, osasunezkoetan, hezkuntzazkoetan, ikerketa bezalako euren gizarte lanerako 113,40 milioi euro (18.879 milioi pezeta) erabili dituzte; hipoteka malguak eskatzen diren eragiketarik ugarienetarikoak dira eta %22,8ko gehitzea izan zuten; babes ofizialeko etxebizitzen finantzaketara 96,7 milioi euro; eta, euskal kutxek, Konekta Zaitez programaren baitan ordenagailuak erosteko diruz lagundu zuten. 2001. urtearen amaieran jatorrizko lurraldeetatik kanpo guztira 40 bulego zituzten (Txostena, 2001).

Horiek guztiak mantentzen dituzte Federazioaren baitan komunak diren egitasmoak: enpresa arlokoak, arlo sozioekonomikoarekin zerikusia duten ikerketek, mintegiak, ikastaroak, etab. Era berean C.E.C.A.rekin elkarlanean jarraitzen dute, erakunde horretan F.I.E.S. Fundazioaren (Aurrezki Kutxetako ekonomia eta gizarte gaietarako ikerketa Funtsa) bitartez egiten diren gaiak jorratzen baitira. Behin lurraldeko bat egitea lortutakoan, Nafarroaren kasuan Erkidegoen arteko bat-egitea ere izanik, bertan behera gelditu zen, hiru euskal entitateena, hainbat alditan eztabaidatu eta aztertua izan den arren. Aurrezki Kutxa guztien gainean izaten diren eragile politiko sendoak ekonomia alorrekoak baino ez diren gaiengan arazo gehigarriak sorrarazten ditu. Edozelan ere, dagozkien ezarpen tokietan duten bezero berezitasunez leialak dituztenez (Kutxa eta BBK Konfederatutako Aurrezki Kutxen zerrendaburu dira) bat egite prozesurik sustatu beharrean ez direla aurkitzen baieztatzen dute, euskal agintari batzuen buruan jada horrelakorik egon dagoen eta erabat alboratzen ez den arren.

Aurrezki Kutxetan, euren hasierako garaietatik izandako aldaketak gorabehera, eurak duten gauzarik hoberenak bizirik dirau: euren bezeroak, lurralde edo toki mailako lokarria, gizarte mailako ekimena, elkarlanerako gogoa eta kudeaketa egoki bat. Aipatutako guztia izan da jada Aurrezki Kutxen historia luzean zehar sorraraziz izan diren aldaketa ugari horietara egokituz joan ahal izatea bideratu duten elementuak.

Euskal-Nafar Aurrezki Kutxen Federakuntzako Zuzendariaak 1950-2003
Aldia Izena Kargua
1950eko Uztailetik 1952ko OtsaileraEliseo MigoyaBilboko A.K.M.-ko Zuzendaria
1952ko Otsailetik 1965eko AzaroraJose BeñaranGipuzkoako A.K.P.-ko Zuzendaria
1965eko Azarotik 1967ko MartxoraVicente BotellaGazteizko A.K.M.-ko Zuzendaria
1967ko Martxotik 1968ko Otsailera Jose Mª ArestiArabako A.K.P.-ko Zuzendaria
1968ko Otsailetik 1969ko MartxoraNicolas LasarteDonostiako A.K.M.-ko Zuzendaria
1969ko Martxotik 1970eko MartxoraCarlos SistiagaGipuzkoako A.K.P.-ko Zuzendaria
1970eko Martxotik 1971eko AzaroraRafael BarbierBizkaiko A.K.-ko Zuzendariordea
1972ko Otsailetik 1972ko AbenduraMiguel Javier UrmenetaIruñeko A.K.M.-ko Zuzendaria
1973ko Urtarriletik 1973ko AbenduraJuan Luis UrangaNafarroako A.K.-ko Zuzendaria
1974ko Otsailetik 1974ko AzaroraNicolas LasarteDonostiako A.K.M.-ko Zuzendaria
1975eko Otsailetik 1976ko MaiatzeraCarlos SistiagaGipuzkoako A.K.P.-ko Zuzendaria
1976ko Maiatzetik 1976ko AzaroraMiguel Javier UrmenetaIruñeko A.K.M.-ko Zuzendaria
1978ko Martxotik 1979ko OtsaileraJuan Luis UrangaNafarroako A.K.-ko Zuzendaria
1979ko Otsailetik 1979ko AbenduraCarlos SistiagaGipuzkoako A.K.P.-ko Zuzendaria
1980eko Urtarriletik 1980eko AbenduraJose Luis RubioBilboko A.K.M.-ko Zuzendaria
1981eko Urtarriletik 1981eko ApirileraRafael BarbierBizkaiko A.K.-ko Zuzendaria
1981eko Apiriletik 1981eko AbenduraKepa AmezagaBizkaiko A.K.-ko Presidentea
1982ko Urtarriletik 1952ko AzaroraMercedes VillacianGazteizko A.K.M.-ko Presidentea
1983ko Urtarriletik 1952ko IraileraGentza GelasustegigoitiaArabako A.K.P.-ko Presidentea
1983ko Urritik 1983ko AbenduraJose Mª GuerenabarrenaArabako A.K.P.-ko Presidentea
1984ko Urtarriletik 1984ko AbenduraXabier OtañoDonostiako A.K.M.-ko Presidentea
1985eko Urtarriletik 1985eko AbenduraXabier AlbisturGipuzkoako A.K.P.-ko Presidentea
1986ko Urtarriletik 1986ko AbenduraJavier AlegriaBilboko A.K.M.-ko Presidentea
1987ko Otsailetik 1987ko AbenduraJuan Mª UribarrenBizkaiko A.K.-ko Presidentea
1988ko Otsailetik 1988ko OtsaileraMercedes VillacianGazteizko A.K.M.-ko Presidentea
1988ko Martxotik 1989ko AbuzturaJose Mª GuerenabarrenaArabako A.K.P.-ko Presidentea
1989eko Irailetik 1990eko OtsaileraFrancisco AllendeGazteizko A.K.M.-ko Presidentea
1990eko Otsailetik 1991eko OtsaileraJuan Jose EcheberriaDonostiako A.K.M.-ko Presidentea
1991eko Otsailetik 1992ko AbenduraJose Ignacio BerroetaBBK-ko Presidentea
1992eko Otsailetik 1992ko AbenduraFco. Javier Allende AriasVital Kutxako Presidentea
1993eko Urtarriletik 1996ko OtsaileraFernando Spagnolo de la TorreGipuzkoa Donostia Kutxako Presidentea
1996eko Martxotik 2000ko EkaineraJose Ignacio Berroeta EchevarriaBBK-ko Presidentea
2000ko Uztaila Fernando Spagnolo de la TorreGipuzkoa Donostia Kutxako Presidentea
1996eko Urtarriletik 2000ko Maiatzera (00.05.18)D. Jose Ignacio Berroeta EchevarriaBBK-ko Presidentea
2000eko Maiatzetik (00.05.18) 2003ko Uztailera (03.07.14)D. Fernando Spagnolo de la Torre Kutxako Presidentea
2003eko Uztailatik (03.07.14) 2003ko Irailera (03.09.01)D. Jose Ignacio Berroeta EchevarriaBBK-ko Presidentea
2003eko Irailetik (03.09.01) 2005eko Abendura (05.12.12)D. Xabier de Irala BBK-ko Presidentea
2005eko Abendutik (05.12.12) 2007ko Abendura (07.12.10)D. Carlos Etxepare ZugastiKutxako Presidentea
2007eko Abendua (07.12.10)D. Gregorio Rojo GarciaVital Kutxako Presidentea
  • ANTÓN RAMÍREZ, Braulio. Montes de Piedad y Cajas de Ahorro, reseña histórica y crítica de su origen, propagación, progresos y actual estado en España y en el Extranjero... . Madrid, 1878.
  • AZURMENDI, Joxe. El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta. Oiartzun. Caja Laboral Popular, 1984.
  • BARBIER, Rafael. Crónica amable de la Caja de Ahorros Vizcaína. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa, 1983.
  • Bodas de Oro de la Federación de Cajas de Ahorros Vasco Navarras: 1924-1974-1976 . Vitoria, Caja de Ahorros Municipal, 1974.
  • CASILDA BÉJAR, Ramón. Sistema financiero español. Banca y Cajas de Ahorro ante un entorno competitivo. Madrid. Alianza, 1992.
  • CEBALLOS TERESÍ, J.G. Libro del Ahorro. Las Cajas de Ahorros Benéficas de España. Madrid, El Financiero, 1929.
  • FOUCAULT, Michel. La verdad y las formas jurídicas. Barcelona, Gedisa ed., 1995.
  • ESCALANTE, Pedro. Bancos y Cajas de Bilbao. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa, 1988.
  • ESTORNÉS ZUBIZARRETA, Idoia. La construcción de una nacionalidad vasca. El autonomismo de Eusko-Ikaskuntza. San Sebastián, Eusko Ikaskuntza, 1990.
  • LÓPEZ YEPES, José. Bibliografía del Ahorro, Cajas de Ahorro y Montes de Piedad. 2 vol. Madrid, C.E.C.A., 1969 (Hay un suplemento de 1970).
  • LÓPEZ YEPES, J. Historia Urgente de las Cajas de Ahorro y Montes de Piedad en España. Madrid, CECA, 1973.
  • MAJUELO GIL, Emilio; PASCUAL BONÍS, Ángel. Del catolicismo agrario al cooperativismo empresarial. 75 años de la Federación de Cooperativas Navarras, 1910-1985. Madrid.
  • MARTÍNEZ MARTÍN, Mª Ascensión. Gipuzkoa en la vanguardia del reformismo social. Beneficencia, Ahorro y Previsión (1876-1936). Donostia, Fundación Social y Cultural Kutxa, 1996.
  • ORIBE CANTERA, A.; DE IZARO, T.; BERRUEZO, J. 100 años al servicio de Guipúzcoa. La Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián (1879-1979). San Sebastián. CAM, 1979.
  • PALACIO BAÑUELOS, Luis. Las Cajas de Ahorro en la Andalucía del siglo XIX. Madrid, FIES, 1977.
  • PALACIO BAÑUELOS, L. Sociedad y economía andaluzas en el siglo XIX. Montes de Piedad y Cajas de Ahorro. 2 tomos. Córdoba, Monte de Piedad y Caja de Ahorros de Córdoba, 1977.
  • SANZ GARCÍA, J. Mª. El Monte de Piedad y la Caja de Ahorros de Madrid (1702-1942). Una síntesis histórica. Madrid. Ayuntamiento de Madrid e Inst. de Estudios Madrileños, 1972.
  • ZORRILLA DE LA GÁNDARA,. J. J. Cajas de Ahorro Benéficas. Legislación. Bilbao, Caja de Ahorros Municipal de Bilbao, 1950.