Musika irakaslea, Ataunen (Gipuzkoa) 1939-II-8an jaioa, Izco de la Iglesiaren emaztea. 50 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Burgosko I. Gerra Kontseiluan (1970). Bandidismoa, subertsio sozial armatua eta terrorismo delituak egotzi zizkioten. 1969ko apirilaren 11n atxilotu zuten, Mogroviejon (Santander), eta ETAko kide nagusia izan zen.