Lekaide eta lekaimeak

ESPILA, Juan

Deban edo Bidanian (Gipuzkoa) jaiotako domingotarra. Teologian maisua eta Salamancan katedraduna. 40 urte inguru zituela, Mazzarako (Napoliko erresuma) artzapezpiku izendatu zuten. 1611n Erroman sagaratu zuen Lantes kardinalak eta urte berean, urtarrilaren 24an, pallis artzapezpikua jaso zuen. 1622an hil zen. Erref. Tellechea J. I.: Paper zaharrak (Donostia, 1968).