Konposatzaileak

Eslava Elizondo, Miguel Hilarion

Burlatan 1807ko urriaren 21ean jaiotako kapera maisu, konpositore eta pedagogoa. 1878ko utzailaren 23an Madrilen hil zen.

Lehen musika pausuak Iruñeako katedralean eman zituen Mateo Jimenez eta Julian Prietoren eskutik. 1828an Burgo de Osmako katedraleko kapera maisu postua lortu zuen oposaketa bidez eta 1932an, zenbait gertakariren ondoren, Sevillakoa, zalantzarik gabe garai hartako Erreinuko garrantzitsuena. Segituan ohartu zen instituzio hark zeuzkan zailtasun ekonomikoez. Urte hartan bertan apaiz sartu zen.

Sevillan egon zen garai hartakoa da Método de solfeo ezaguna eta beste lan batzuen artean lau Misereres, herri-tradizioa jarraitzen duen lana. Eslavaren bigarrenak aurreko denak ordezkatu zituen, eta mende guztian zehar izan zen interpretatua. Agian, bertako gustuekiko adostasunagaitik, poztasunaren nahasketagaitik Salbatzailearen sufrimenduaren min eta berrerospenean. Garai honetan Lira Sacro-Hispanako hamar liburukietan eta Gaceta Musical de Madrid aldizkarian agertuko diren artikulu lanak idazten hasi zen. Artikulu hauei esker Espainiako musikologiaren aintzindari bihurtu zen.

Eslavak hiru opera idatzi zituen italieraz, Il solitario (1841), La tregua di Tolemaide (1842) eta Pietro il Crudele (1843). Honek bere Sevillako nagusiekin tirabira sortu arazi zuen arren, Madrileko musika giroarekin erlazionatzeko aukera eman zion. Horregaitik 1844an Madrileko Errege Kaperan irakasle supernumerario plaza betetzea erabaki zuen, Mariano Rodriguez de Ledesma titularrari laguntzeko asmotan. Honako plaza hau Sevillan zeukan plaza baino xumeagoa zen baina etorkizunean aukera gehiago eman ziezaiokeen. Hala izan zen eta laster ospea eskuratu zuen Errege Kaperaren barruan eta kanpoan. 1855ean kontserbatorioko konposizioko klaseen arduradun egin zen, instituzioaren benetazko boterea bertan zegoelarik. Gero bere testuak, solfeoko metodoak nahiz Konposizio Eskolak ofizialki instituzioko klaseetan erabiltzen hasi ziren eta 1868arte bertako postu garrantzitsuak bete zituen. 1854ean El Orfeo Español elkartea sortu zuen, zarzuelaren eta Espainiako operaren babesa bilatzen zuelarik. 1868an, La Gloriosa delako iraultzak Errege Kapera ezabatzea ekarri zuen eta kontserbatorioan aldaketa ugari eman ziren, hemendik aurrera Musikako Eskola Nazionala izatera pasa zelarik Arrietaren eraginpean. Borbondar berrezarkuntzarekin birgaiturik bere azken urtean omenaldiz-omenaldi pasa zituen: San Fernando Arte Ederretako Errege akademiako urgazle izendatu zuten, beste sari batzuen artean.

Bere lana orokorrean erlijiosoa da, berrehun baino gehiagotara iristen direlarik mota honetako konposizioak. Orokorrean italiar eragina nabari da bere lanetan, kontrapuntuaren eragin eskasa eta erritmo homogeneo eta batez ere hirukoitzak. Bakarlarien lanak maiztasunez birtuosismoz beterik daude. Esanguratsuak dira Misere lana, bere bi meza haundiak, Lamentaciones, Secuencias, Oficio de difuntos eta Te Deum, denak Espainiako katedral ezberdinetan interpretatuak izan zirenak.

Denak estilo hanpatua darabilte, orkestra eta ahots handiekin beraien mugetaraino eramaten direnak. Baina ain ezagunak ez diren beste lan batzuk cappella edo organorako zetozen erreformak aurreratzen zituzten. Hala ere batzuentzat Eslavaren lan azpimarragarriena Método de Solfeo izan zen, gero belaunaldi gazte eta ez ain gazteek bere lehen musika-ikasketetan oinarri izango zena.



  • Ansorena, José Luis: "Eslava Elizondo, Miguel Hilarión [Hilarión Eslava]. Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 4. t., 748-59 orr..
  • Hernández Ascunce, Leocadio: Estudio bio-bibliográfico de don Hilarión Eslava. Iruñea: Nafarroako Foru Aldundia, 1978.
  • Musikaste-Eresbil: Monografía de Hilarión Eslava. Iruñea: Vianako Printzea, 1978.
  • Sage, Jack: "Eslava, Hilarión". Non: Oxford music online.
  • Eresbileko artxiboan bere lanak daude.