Literatoak

Eppherre, Guillaume

Gilen Epherre.

Altzürükün (Aussurucq, Zuberoa) 1911ko urriaren 19an jaiotako euskal idazlea. Baionan hil zen 1974ko urriaren 17an.

Bigarren mailako ikasketak Mauleko ikastetxean egin zituen, filosofia Uztaritzeko seminarioan ikasi zuen (Lapurdi), teologia Baionan (1931-1936) eta matematika, berriz, Tolosako (Frantzia) Zientzia Fakultatean. 1936ko uztailaren 5ean apaiz egin zen eta 1937an Baionako apezpikutzako idazkari kargua hartu zuen. Lan hauen egilea da: Katechima, zubereraz (1941), Elizako libria, (1947), Botzez eta bihotzez, euskal kantiken eskuliburua, zubereraz hori ere (1949) eta Haurren lehen catichima (1955). 1949an Baionako ohorezko kalonje eta Saint-Bernard ikastetxeko kapilau izendatu zuten. Euskal predikari gisa jardun zuen. 1957an Euskaltzaindiko kide oso izendatu zuten, baina lanik esanguratsuena Gure Herria aldizkariko zuzendari gisa eta Herria aldizkariko kolaboratzaile aktibo gisa egin zuen. 1959an euskara hizkuntza liturgiko gisa sartu zen eta Epherre arduratu zen testuak zubererara itzultzeaz. 1966an Ezpeletako (Lapurdi) Euskaltzaleen Biltzarrean idazkari izan zen.