Udalak

Aristregui

Lugar agregado al municipio de Juslapeña, partido judicial de Pamplona (Navarra).

Está situado en terreno accidentado a orillas de un arroyo que nace en el monte de San Bartolomé. Limita al norte con Osinaga, al sur con Sarasa, al este con Larrayoz, Marcalain y Garciriain, y al oeste con Sarasate. Dista de Marcaláin 5,3 kms. y de Pamplona 15.



Ver mapa más grande

1960: 35 h., 9 viviendas. En 1800 tenía 51 h. agrupados en 7 viviendas.

IEZ

Lugar del valle de Juslapeña, merindad de Pamplona.

IEZ

Hirigunea muino txiki baten gainean kokatua dago, eta etxeak era exentuz daude ia beti, nahiz eta eraikinen lerrokatze xume bat ere ikus daitekeen, errepidearen ondoan hain zuzen ere. Elizaren ondoan etxe bakoitz bat ikus daiteke, inguruko lur malkartsuari egokitutako oinplanoarekin, murru luzituak eta bi solairurekin. Aurrerago atxikitako etxe batzuk daude, zeinetatik lehenengoak murru luzituak dituen, harlanduzko kateekin izkinetan eta baoetan, bi solairu eta bi isurialdeko teilatuarekin. Sarrera erdi puntuko arku bat da, eta gainean armarri txiki bat dago, IHS Jesusen anagramarekin. Gainontzeko baoak zuzenak dira, eta bateren batek harrizko karel molduratua du, bere garrantzia azpimarratzeko. Beste etxe batek antzeko formatua eta murruen trataera du. XVIII. mendekoa izan daiteke, eta bi solairu gehi atikoa duen bloke prismatikoa da, lurrari egokitutako oinplanoarekin eta armarririk gabe.

Errepidearen beste aldean ezaugarri antzekoak dituen beste etxe bat ere ikus daiteke, hondatua kasu honetan, eta oso eraldatua izan den etxetzar bat, oinplano lauangeluarrekin, arestian handitutako baorekin eta mantsarda modernoa daraman bi isurialdeko teilatuarekin.

  • San Joan Bataiatzailearen Parrokia

Tenpluak erdi-aroko jatorria duela ematen du, sarrera eta bataio-pontea bezalako osagai isolatu batzuek adierazten dutenaren arabera, nahiz eta gaurko eraikina modernoa den, XIX. mendekoa ziur aski. Oinplanoa, sinplea benetan, luzera ezberdineko hiru tarteune dituen habearte bakarrekoa da, azken tarteuneak burualde zuzena bezala funtzionatzen duelarik. Sarrera Epistolaren aldeko murruan dago, bigarren tarteunean, eta aterpe arin batez estalita doa, sakristia Epistolaren aldeko murruari itsatsitako oinplano karratuko gela den bitartean.

Murruak harlanduz egina doaz, XVI. mendean izandako eraldaketetan tamaina txikiagoko harlanduxkak erabili ziren arren. Hormatal batzuk luzituak daude, inguruko arkitektura zibilaren estetika jarraituz, eta barnealdean ere margotuak doaz. Bi leiho dituzte, burualdearen hegoaldeko murruan bat, eta bestea oinetako horman. Abozinatuak dira biak, eta arku beheratuekin. Elizaren oinetan, gainera, koru jaso modernoa dago, zurezko egiturarekin.

Habeartea estaltzeko, ertz-gangako tarteune bat dago, eta beste bi tradizio barrokoko lunetazko gangekin doaz. Tarteuneak erdi puntuko arku fajoiekin bereizten dira, bultzadak murruan txertatutako mentsulen bitartez murruetara transmititzen direlarik. Inposta batek batzen ditu mentsulak, tenplu barruko perimetro guztian zehar.

Kanpoaldean dorrea aipatu behar dugu hasteko. Nafarroako landako erdi-aroko tenpluetan ohi den bezala, habeartearen lehen tarteunearen gainean dago. Fuste motz eta trinkoa du, eta goialdean kanpaiak kokatzeko erdi puntuko bi bao ditu, lau isurialdeko teilatu baten azpian. Aterpea modernoa da, eta zurezko egitura eta teilatu sinplea darama, harrizko pilare bakar baten gainean. Ateak arku zorrotz abozinatua du, zutoinen gaineko bi arkiboltekin, non moldura sinple batzuk apaingarririk gabeko kapitelen moduan kokatu zituzten. XIII. mendekoa da, eta desagertutako erdi-aroko tenpluaren osagai berrerabilia da, zalantzarik gabe.

Presbiterioan XVII. mendeko erretaula txiki bat dago, Juan Martínezek egina, antza denez. Bere arkitekturak bankua, hiru kaleko atala eta atikoa du, azken hau erdi puntuko forma duen bukaerarekin, eta alboko bi aletoiekin. Traza hau oso apainduak doazen zutabeekin antolatzen da. Ikonografiari dagokionez, erdian San Joan Bataiatzailearen eskultura ikus daiteke, eta ondoan oholaren gaineko bi pintura, Kristoren Batailoa eta San Joan Bataiatzailearen Lepamoztea irudikatuz. Atikoan Gurutziltzatu bat dago, mukulu biribilekoa.

Erretaula nagusi honen alboetan bi erretaula gehiago daude, XVIII. mendekoak biak. Horietako bat Jesusen Bihotz Guztiz Santuari dedikatua dago, eta bestea Maria Sortzez Garbiari, eta irudigintza modernoa dute, Arrosarioko Ama Birjinaren eskultura barroko bat izan ezik.

Ebanjelioaren aldeko murruan XVII. mendeko Gurutziltzatu barroko bat ikus daiteke, eta pareko horman barrokoa ere den XVIII. mendeko ur bedeinkatuko pontea. Korupean fuste motz zilindrikoa eta katilu semiesferikoa duen erdi-aroko bataio-pontea dago, eta sakristian hornidura liturgikoko tresna batzuk, beste gela batetan XVIII. mendeko Paduako San Antonioren eskultura barroko bat dagoen bitartean.

  • CARO BAROJA, J.: La casa en Navarra, Pamplona, II. tomoa, N.A.K. 1982, 413 orr.
  • GARCÍA GAÍNZA, M.C. (et. alt.): Catálogo Monumental de Navarra, V** tomoa, Merindad de Pamplona, Imoz-Zugarramurdi, Iruñea, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Artzapezpikutegia, Nafarroako Unibertsitatea, 1996, 131-134 orr.

JAS 2009

Fiestas el 24 de junio.

IEZ

Parroquia dedicada a San Juan, arciprestazgo de Araquil, diócesis de Pamplona.

IEZ