Lekaide eta lekaimeak

ELIO EZPELETA, Luis María

Iruñeko kapitulu-bikarioa, hiri horretan jaioa. Abizen bereko jeneral karlistaren anaia. Huescako Unibertsitatean ikasi zuen, eta han graduatu zen Zuzenbide Kanonikoan doktore. Iruñeko katedralean txantre (1830), artzapeza (1860) eta deana (1862) duintasunak izan zituen. 1849an erbesteratu egin behar izan zuen bere filiazio karlistagatik. Bigarren karlistaldian Oñatiko Unibertsitateko errektore izan zen. Jaioterrian hil zen, 1892-6-4an.

Carmen CASTELLS.