Konposatzaileak

Brull Ayerra, Apolinar

Apolinario

1845eko uztailaren 23an San Martin Unxen jaiotako konpositorea. 1905eko apirilaren 7an Madrilen hil zen.

Gorritirekin ikasi zuen Tafallan eta Compta eta Arrietarekin aldiz Madrilen, 1869an kantu eta konposizioko lehen sariak eskuratu zituelarik.

Bere izena zarzuelako azpigenero guztieri loturik dago, denera berrogeita hamar baino lan gehiago konposatu zituelarik, tartean errebista eta saineteak daudelarik. Guldnara zarzuelari esker hasi zen ezaguna egiten (ekialdeko gaiarekin), baina bere izena ez zen ezaguna egingo 1899an Panorama nacional errebista estreinatu zuen arte, Arnichesen libretoarekin. El ángel caído sainete liriko eta La buena sombra lanek jarraitu zioten, Álvarez Quintero anaien testuekin. Bere musikak hemeretzigarren mendeko estiloa jarraitzen du: melodiaren erabateko nagusitasuna, batzuetan eskualdeetako-tonuekin, eta harmonia oso sinpleak. Brullek pianorako musika ere konposatu zuen eta oso ezaguna egin zen Polca de concierto. Bere lan korala motza baina bera bizi izan zen denboran oso interpretatua izan zen, batez ere Mar adentro eta Jota a Navarra.

  • CASARES RODICIO, Emilio. "Brull Ayerra, Apolinar". Non: CASARES, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 2. t., 735-6 orr.
  • ERESBIL. Autoritateen Datu Basea.
  • Bere lanak Eresbileko artxiboan daude.