Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

Eusko Ikaskuntzak, 1936ko irailaren 13rako igorritako deialdian ezarritakoaren arabera urte horretan Lizarran (Nafarroa) ospatu beharra izan zuen. Ez zen ospatu guda bitarte zelako. Hala ere, urte batzuk geroago Biarritzen (Lapurdi), 1948. urtean, irailaren 12tik 19ra ospatu zen. Kongresu honen burutakizuna, guda aurretik ospatutakoei jarraipena ematera zetorrena, Ikuskak eta Gernika Kultura-Hedapenerako Institutuak 1947an Saran (Lapurdi) ospatutako batzar baten Manuel de la Sota jaunak adierazitakoa izan zen. Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Elkartea Bayonan 1948ko otsailaren 2an eratua izanez, bururakizun hori bere egin zuen. Batzar eta hitzaldiak Biarritzgo Lycée-n, Baionako Musée Basque-n, eta Biarritzgo Musée de la Mer-en ospatu ziren. Parte hartzaileen artean Bosch-Gimpera, Bouda, Gavel, Lafón, Lambert, Meroc, Saint-Pierre, Tagriavini, Bausani eta beste aditu batzuk izan ziren. Aipatutako horiei euskaltzale eta hizlariak gehitu behar zaizkie. Komunikazio-kopurua 250etik gorakoa izan zen eta 15 batzarretan irakurri ziren. Lau hitzaldi, euskal abestiei buruzko lehiaketa bat, Ramuntxoren euskal antzezpena, dantza-jaialdia, euskal jokoak eta Eskualtzaleen Biltzarraren Batzarra zela eta Bigorryrako bidaia bat ospatu ziren. Manuel de Ynchausti jaunaren euskaldunen munduan zeharreko ekimenari buruzko planisferio handi bat erakusgai izan zen. Ondorioak Eusko Jakintza aldizkarian irakurri daitekez, 1948 (591-592 orr.).

BEL