Arkitektoak

Arciniega, Claudio de

Izen bereko Arabako herria jaiotako arkitektoa dugu. 1592an hil zen.

Luis Velasco erregeordearen aginduz Nueva España-ra alde egin zuen (Mexiko) 1559an eta Nueva Españako hargintza lanen maisu nagusi izendatu zuen. Metropoliko katedrala diseinatu zuen. Maria Rojas-ekin ezkondu zen eta 1560tik 1570era bitartean Mexikoko kabildorako aholkulari bezala lan egin zuen, obretako maisu eta akueduktuen ikuskatzaile ere izan zen. Erregeordearen lehen jauregiaren eraikuntzan parte hartu zuen.

1573an Mexikoko katedralaren oinplanoa finkatu zuen, luzeran 110 metro eta zabalera 55 metro zituelarik, herrialde osoan handiena alegia. Luzeran hiru nabe dauzka eta zeharrean bederatzi, gurutzadura aintzat hartu gabe. Eraikina sendoa, aberatsa eta guztiz apaindua da. Eredu gotikoarekin batera, dorre eta fatxadetan dorikoa eta jonikoa ere agerian daude. Barrokoa eta churrigereskoa ere suma daitezke

Mexikon ere bestelako lanak burutu zituen, besteak beste, Markesaren edota Sorkundearen monasterioko eliza, katedral zaharraren konponketak, Indiarren Errege Ospitalea, hiriko iturri eta zubiak. 1593an "Errege-erreginen eskutik Nueva Españako (Mexiko) maisu nagusi" izendatu zuten.