Monarkia eta noblezia

Nafarroako Katalina I.a

Nafarroako tituludun erregina "Febo" deitua zen bere Francisco nebaren heriotza orduan.

Castelboneko Bizkondea eta Bianako Printzea zen Foixko Gastonek (1445-1470) Frantziako Carlos II eta Anjouko Mariaren alaba zen Frantziako Magdalenarekin (1443-1495) izandako ezkontzatik jaiotako alaba zen. Katalina I-a beste tituludun erregina baten iloba ere bazen: Leonor I; Katalina Nafarroako Erregina Tituluaz gain, Lemouxeko dukesa, Gandiakoa, Mont Blanc, Peñafiel, Foix, Bigorri eta Erribagortzakoa ere bada, Bearneko Emakumea eta Balaguer hiriko tituluak ere izanik.

Katalina 1470ean jaio zen; 13 urte bakarrik zituen piriniar erregetzaren oinordetza eskuratzean. Erregina adinez txikia zela franko-gaztelar eraso bikoitza saihesteko zeregin zaila egokitu zitzaion ongi egiaztatutako prudentziadun emakume eta bere tutorea zen Frantziako Magdalena Andreari. Ustezko amarru batzuei aurrea hartuz, erreginaordeak arin baten bere Bearn, Foix, Bigorra eta Nafarroako erresumek bere alabari, zegozkion eskubideetan, zin egin ziezaiotela lortu zuen. Horrekin San Luisen tronutik emakumeak kanporatzen zituen frantziar lege salikoa argudio gisa adieraziz emakumearen eskubideak ukatzera zetorren Foixko Juanenak, Narbonako Jauna, -Leonor I-aren semea eta beraz Kattalinen osaba-, ziren gogoei aurrea hartu zien. Erreginaren eta bere osabaren arteko auzia hogei urte luzatu zen eta horietan Narbonakoak Frantziako erregearengana jo zuen, bere menpekoak baitziren, Juan bere ondasunengatik eta Katalinak bereengatik (Nafarroa salbuetsiz, independentea baitzen).

Bestalde, gaiaren beste atala Gaztela zen, bere auzo ahularen barne gaietan sartzeko beti gertu zegoena Leringo kondearen, beaumondarren buruzagi gisa, etengabeko lankidetzaz. Bere erregetzaren hastapenetik bertatik Katalina mehatxu bikoitz honen menpe izan zen: monarkia biek ezkongai bat ezarri zioten, biak eskaini zuten disimulu-gabe ezkontza bidez erreinua bereganatu edo indarrez beraz jabetzea. Frantziako erregeak ezarritako ezkongaietariko bat zen Juan de Labriten (edo Albert) alde egitean, Katalinak Errege Katolikoek oinordeko seme zuten Juan Jna. eskaini zutela ikusirik eta, berarekin, beaumondarrena, haien mendekuari aurre egin behar izan zion.

Erregina gaztea 16 urterekin bera baino gazteagoa zen Albreteko jaunarekin ezkondu zen. Ezkontza 1486an ospatu zen Leskarreko katedralean. Juanen aita, Alain de Albret, bere anaia zen Avesneseko Jaunarekin, ordezkari militar bezala, (1486ko irailaren 24) Nafarroako gobernadore eta Erregeorde gisa Nafarroa gobernatzen hasi zen. Erregeek hainbat bider Iruñako Foruaz koroatuak izaten ahalegindu ziren, baina Leringo bihurrikeria kronikoak 1494ra arte ekitaldia egin ezina ekarri zuen. Beaumondarren eta Katalinaren artean ezarritako ituna gorabehera, Lerinek erregeei erresumako hiriburuaren ateak zabaldu ez izateak dakarren iraina egin zien berak besterik erabaki arte; erregeek bertan sartzeko baimenduak izan ondoren, koroatze ekitaldia antzinako eraz egin zen 1494ko urtarrilaren 12an.

Kondestablearekin bakealdiak gutxi iraun zuen. Koroatzearen urte bereko irailaren 12an, Albreteko Juan Beaumonteko Luisen etengabeko desobedientziekin nekatuta zegoenez, haren aurka ekin zion eta Errege Katolikoen bitartekotzarik izan ez balitz, Kondea euren artera eraman eta bere Nafarroako lurren [Lerin, Larraga, Mendavia, Sesma, Carcar, Andosilla, San Adrian, Allo, Arroniz, Sartaguda, Baigorri, Monjardin eta Santacara] truke Andaluzian lurrak eman izan ez balitzaizkion, erabat birrinduko zuten.

mapa

Bitartean, Foxeko Juanek Katalinaren erregetza aulkirako bere asmoak berritu zituen eta Juanek Nafarroatik alde egin beharra izan zuen -bere emaztea ia ziurtasun osoz bere haurdunaldi ugarietariko bakoitzagatik ezinduta izango zen- Lasalako Juan P. erregeorde bezala utziz.

Hurrengo urtea, 1498, izango da Juan Jn. eta Katalina Andr., Gaztela eta Aragoiko erregeek egin zuten bezala, erlijio bihurketarik onartzen ez zuten judutarrek lurralde nafarretik kanpora bota zituzten urtea.

1500ean Leringo Kondeari barkatu zitzaion, bere ondasunak ere berriro itzuliz baina pertsonaia borrokalari horrek berriz ere 1507an bere jatorrizko jaunen aurka guda sortu zuen; hil ondoren (1508) bere semeak ekingo dio lan suntsitzaileari jarraipena ematen, Fernando Katolikoa gai nafarretan gero eta gehiago sartu zedila lortuz, hori baitzen errege aragoarraren sakoneko asmoa.

Aldi berean, Pirinioez bestalde Juan Jnaren. eta Katalina Andrearen nafarrak ez ziren ondasunak konfiskatzera (baina ez zen horrelakorik gertatu) zetorren Burdeosko Legebiltzarreko prozesua garatzen zen. Orain arte aipatu ditugun gaietan Katalina erreginaren eragina oso txikia izan zen; 1509tik aurrera gertatutako gertaera dramatikoetan urria edota hutsa, berezitasunez Albako dukearen gudarosteek erreinua konkistatu (1512ko uztaila) izanari buruzkoan.

Talentudun pertsona zen, agintaritzarako gaitasunaren jabe. Katalinak zegokion karguari egokitzen zitzaion zeregin politiko guztietatik kanpo gelditzea ekarri zieten amatasun ia etengabeek (14 seme) izanagatik, bere gobernari nortasuna eragotzita ikusi zuen.

1512tik aurrera Katalina eta bere senarra Bearnen bizi izan ziren. Izen ezaguna zuten bere semeak hauexek izan ziren: Juan, Andres Febo, Martin Febo, Bonaventura, Enrique (Bianako Printzea) eta Carlos. Alabak: Ana, Katalina, Isabela, Quiteria eta Magdalena. Nafarroa guztiko azken erreginak bere azkentzea 1517ko otsailaren 12an izan zuen.