Kontzeptua

Inauteriak

Teoria ugari dago festaren jatorriaren inguruan, batzuk beste batzuk baino fidagarriagoak. Hainbat egilek planteatutako zenbait teoriak indarra galdu dute denboraren poderioz. Beste zenbait teoriei irmo eusten zaie oraindik, inauterietako festen jatorria saturnal erromatarretan nahiz hemen aipatuko diren gaineko festetan bilatu nahirik.

Saturnalia delakoak nahikoa maiz ospatu ziren Saturno Jaungoikoaren ohorez k.a. V. eta k.o. V. mendeen artean. Garai-tarte horretan hainbatetan ezabatu eta aldarrikatu ziren aipatu festak; uneko enperadorearen arabera. Dirudienez, hasiera batean egun bakarrean egiten zen ospakizuna, hots, abenduaren 17an. Ondotik, Gayo Cesarren (Julio Cesar) garaian hiru egunetara hedatu zen festa (17, 18 eta 19) eta, beranduago zazpi eguneko ospakizuna ere egin zen: abenduaren 17tik 23ra.

Carnaval

Festa horietan oturuntza pribatuak egiten ziren, esklaboei nolabaiteko askatasuna ematen zitzaien eta opariak egiten ziren. Hemen Gabonekin zuzenean lotzen den elementu bat ageri da eta, baita Inauteriarekin ere; izan ere, kontuan izan behar da, legendari jarraiki, egutegi erromatarra k.a. 753. urtekoa dela, hain zuzen, Romulok hiria sortu zuen urtekoa. Orduan urtea martxoan hasten zen (Marte Jaungoikoari eskainitako hilea) eta abenduan amaitzen zen (december = hamargarren hile). Hamar hileko tarte hori, hamabi hileko bihurtu zen Numa Pompilioren erregealdian.

Nagusi eta esklaboen arteko rol aldaketa hori, gerora, "Eroen Festa" izenekoetan (ez garrantzia gutxiago zutelako) sendotu zen, XIV-XVI. mendeetan.

Gertakari horren adibide nagusiena oraindik mantentzen diren bi ospakizunetan ikus daiteke: alde batetik, "Gotzaintxoaren festan", non ume bati uzten baitzaio gotzain kargua, horretarako dagozkion jantziak ezarrita, San Nikolas egunez (abenduak 6) eta haurtxo errugabeen egunez (abenduak 28); beste alde batetik, "Fabako Erregearen" koroatzean.

Historian zehar, unean uneko gizarte- eta kultura-premiak eraginda, etengabe aldatu dira inauteriei dagozkien ekitaldi eta elementuak.