Biologoak

David Halsouet, Jean Pierre Armand

Abate eta naturalista lapurtarra. Ezpeleta, 1826ko irailak 7 - Paris, 1900ko azaroak 10.

Zientziaren historia izaera iraultzailedun teoria edo ideia bikainez harritu gintuzten ikertzaile ezin hobez josita dago, baina Armand David nabarmendu zenagatik gailendu ziren beste batzuk ere (euron merituak gutxiago goratuak izan diren arren) izan ziren, alegia: bere esplorazioen bitartez, gutxi esploratutako planetaren lurralde baten, Txina inperiala, animalia-erreinuaren mugaldeak gehitu eta bere garaiko espezierik deigarri eta berrietariko asko aurkitu.



Zerutar-Inperioko lurralde handiak ea esploratu gabe zeudenaren sinesmena oraindik ere zientzia-literaturan narotasunez irakurri daiteke; eta, egia esan, ideia horren atzean Davidena bezalako lormenak azaltzen dira, Txinan katalogatuta dauden hegaztien 807 espezietatik 65 aurkitu baitzituen, eta Asian ugaztun 70 espezie berri. Beharbada, batzuentzako merituok Charles Darwinen iraultza intelektualekin erkatzen direnean "bigarren mailako" bezala jo daitezke; dena dela ere, ez da ahantzi behar "meriturik eza" horien ondorioetariko bat bizidunen erreinua zabaltzea izan dela; eurei esker natura era osatuago batez eta baita sentiberatasun nabarmenago batez ere -nahiko genukeen bezala osotasunez ez baina- uler dezakegu.

Sendia ikasi bateko kide, David ikasteko eta, beharbada, bere aitarengandik, Ezpeletako alkatea izatera iritsi zen medikua, jasotako natura-historiara dedikatzeko jaioa zela zirudien. Aldiz, erlijioaz arduratu zen, 1840an Larresoroko Abadetegi Txikian sartuz eta, 1846an, Baionakoan, bietan kalifikazio harrigarriak lortuz. Aipatutako egotaldiotatik botanika, ornitologia eta entomologia ezagutzak gelditu zitzaizkion eta baitan hezkuntza klasikoa ere.

Hartu zuen lehendabiziko erabaki garrantzitsua Lazaristen Kongregazioan sartzearena izan zen. 1848an Parisera aldatu zen, bertan bere botoak emanez. Teologian heziketarik ez zuenez eta bere zaletasuna natura zientziak zirenez, bere nagusiek irakaslea izatea proposatu zioten; tokia, Savona (Italia). Bertan historia naturalari buruzko bulego bat sortu zuen etorkizunerako Giacomo Doria markesaren (1840-1913) eta Enrico Alberto d'Albertis (1846-1932) bezalako esploratzaileak heziz. Irakaskuntzak bere nahiak asebetetzen zituen arren, ez zuen bere egarri apostolikoa asetzerik lortu; 1852an bere Nagusiari hauxe idatzi zion:

"Pozik nago hemen neure karguarekin, agindu dizkidaten zereginak gogoko ditut, ez naiz ezertaz kexatzen. Hala ere, amets egiten dut etengabe Txinako Misioekin" (Daranatz, 1930: 58).

Baina 1861era arte, gobernu frantsesak misiolariek Pekinen frantziar eskolak zabaldu behar zituztenaz ideia sustatu zuenera arte, ez zion bere Nagusiak txinatar misioak eratzeko deitu. Are gehiago, irten aurretik, egiteko bat eskatu zitzaion eta Davidek berak honela aipatzen du:

"gure sinologo handiak jakinarazi zidan neure gaitasunak erabili nahi zituela frantziar jakintsuen onerako. Beraz, hasieran, bere kide batzuk aurkeztu zizkidan, komisioak eman ziezazkidaten. Hala ezagutu nituen M. Elie de Beaumont, M. de Quatrefages, M.E. Blanchard eta M.E. Mine-Edwards, denak Zientzia Akademiako kideak, eta haien nahiak betetzeko ahal nuen guztia egingo nuela agindu nien" (Daranatz, 1930: 60).

1862an, lazarotar gazteak Parisetik alde egin zuen zientzia-misioari hasiera emanez -egia esan, hiru izan ziren- eta horrek XIX. mendeko naturalistarik handienetariko bat izatera eraman zuen. Bere lehen kanpaina 1865ean, Parisko Natur- Zientzien Museoaren arduradunei bitartean hainbat lagin igorri zizkiela, bereziki Milne Edwardsi, berarekin harreman estua izanez, bukatu zuen. Laster, hauek, Txina oraindik esploratzeko zegoenaren ustean zeudela, David ebanjelizaziora beharrean esplorazio lanetara bakarrik dedikatzea ahalbidetuko lukeen laguntzarik izatea aztertzera bideratutako kudeaketa-sorta batzuk hasi zituzten. 1866an frantziar gobernuak lana "Misión científica" bezala jo zuen, gerora izan zitzakeen gastuak estaltzeko beharrezko fondoak ematera etorriz.

Laguntza horren ondorioa, Zerutar Inperioren luze-zabaltasunean egindako kanpaina arrakastatsu biak (1866-70 y 1872-74) izan ziren. Aitzindari mendebaldetarraz hitz egin daiteke, egia da, baina batez ere esplorazio pribatuak ziren, edo, kasurik hoberenean ere, ofiziosoak. Horrelakoak izan ziren, kasurik ezagunenak aipatzearren, Marco Polo (1254-1324) eta Robert Swinhoe (1836-1877) zoologoarenak, Azkaingo Jean-Baptiste Duhalde jesulagunak egindako lan ikaragarria [Description géographique, historique, chronologique, politique et physique de l'Empire de la Chine et de la Tartarie chinoise (Paris, 1735), 4 ale] ahaztu gabe. Hori bai, Davidek Txinan, Mongolian eta Tibeteko lurraldeetan bideratu zituen espedizio desberdinak, kanpaina bakoitza esploratzera zihoan lurraldeko flora, fauna eta geologiara mugatuak, naturalista aurrendari bihurtu zuten.

"Zientzia-zereginaren" ondoko hamarkadan zehar, Davidek, lehendabizi Mongoliako mendebaldeko eta 1869an ekialdeko Tibeten europar zientzialariek oraindik esploratu gabea izan zen Moupin printzerriko toki ezkutuak, oinez egin zituen, hamarnaka espezie berri harriduraz jazarriz, etengabe datu botaniko, zoologiko eta geologikoak biltzeari ekinaz.

Tibeten, tokiko biztanleek iragarri eta Himalaiako hartz beltzaren aldaera zurietako bati zegokionaren ustean izanik hartz zuri-beltza ehizatzea agindu zuen. Behin ehizatuta, ostera Davidek espezie berri baten aurrean zegoena iragarri zuen: egungo panda handia. Berehala, bere harrapaketa era zientifikoz azaltzeari ekin zion, Ursus melnoleucus (egun, Ailuropoda melanoleuca) zientzia izena ezarri eta 1872-74ko urteetan argitaratutako natura zientzietan mundu mailako erreferentzia den Parisko Nouvelles Archives de Muséum aldizkariaren orrialdeetan argitaratua izanez. Bere esplorazioak laburbiltzen dituzten beste idatzi batzuen artean, hauek aipa ditzakegu: Voyage de l'abbé David en Chine, lettre au secrétaire général (1872), Journal de mon troisième voyage dans l'empire chinois (1875) y Les oiseaux de la Chine (1877).

Hau ez zen izan, ostera, bere bitxi bakarra. Davidek, izatez, Txinak ondoen gordeta zeukan sekretuetariko batera iristea lortu zuen: enperadorearen lorategi pribatua, gorabehera asko izan ondoren, bertan espezie erabat arraroa ezagutuz : Elaphurus davidianus-a ("Daviden oreina" bezala ere ezagutua). Bere ikerketek, batez be Pekineko historia naturalari buruzko Museoan (1866an bilduma aberatsa eman baitzion: 800 txori, helbolario bat, 3000 intsektutik gora, ...), eta bere kanpainen ondoren, ea bat-batean, Nouvelles Archives de Muséum de Paris eta beste elkarte batzuetara berrigorri ziren unetik aurrera, berehala ezagunak izan ziren. Ez zen alferrik 1872ko apirilean Pariseko Zientzia-Akademiako kide hautatua izan, beste euskaldun batek, Antoine d?Abbadiek (1810-1897) utzitako tokia betez.

Edozein kasutan, Daviden zientzia-mailaz jabetzeko ez da nahikoa bere natura-aurkikuntzak aipatzea. Bere Journal de mon troisième yoyage...(1875) izenekoarekin Davidek Tibeten aurkitutako faisaien 40 espezieak Jaungoikoak sortutako funtsezko batetik sortu zirela zioen, genero eta espezie berriak sortarazi zituzten aldaera mailakako batzuen bitartez. Ikuspegi horretatik, David eboluzionista bezala azaltzen zen, ahuldua, nahi bada, sortzaile-aztarnaduna. Izatez, bere osasun zauritutik sendatzeko, 1870ean, Txinatik bere etorreran Italian Dori markesaren etxean gelditu zenean bere oheburuko liburuetako bat berezko hautaketaren teoria azaltzera zetorren Charles Darwinen (1809-1882) On the Origin of Species (Espezien jatorriari buruz, 1859), lana izan zen. Bere Journaletik hartutako ondorengo ahapaldiak, itaun bitartez azaldutako eboluzionismo inplizitu hori nabarmen azaltzen digu:

"Gertaera hauetan eta beste askotan ere oinarrituta, pentsatu egin al daiteke, aldamenekoak baina desberdinak diren espezieen kopuru hain handiak leku berberetan eta gaitasun eta antolakuntza berberekin ab origine kreatuak eta kokatuak izan direla, munduko gainerako lekuak hutsik utzita? Ez litzateke arrazonagarriagoa izango, ba, onartzea ezen, behin-eta animalia eta landareen tipo nagusiak lurrazalean agertu eta gero, Kreatzaileak gogokoen izan zuen erara..., oinarrizko tipo horiek aldaketa astitsuak jasan dituztela, arrazak, barietateak, espezieak, generoak,... eratuz, zeintzuok jatorrizko guneetatik hurbil hedatzen segitu baitute?" (Altonaga, 2001 ).

Zail egingo litzateke, hala ere, Ezpeleta naturalistaren lormen eta aurkikuntza anitzen ideia zehatz eta osoa. Une honetan dagoen "davidistarik" gorenetarikoa den Kepa Altonagak [bere Armand David, pandaren aita (2001) eta Elhuyar (1998, 2000) aldizkariko beste artikulu batzuetan] ekarritako ondorengo datuek bere iturik garrantzitsuenak ezin hobeto laburbiltzen ditu: ugaztunen 70 espezie berriren aurkikuntza -hau da, antilopeak (3), katagorri hegalariak (2), oreinak (15 bat), basurdeak (1), marmotak (2), tximinoak (2), mufloiak (2), saguzarrak (5), arratoiak (27), lursaguak (3), satorrak (10), jerboak, erbi nimiñoak-; urlehortarretik -euren artean, anuroak (15), urodeloak (4) eta -sieboldia davidiana izeneko salamandra handia-; narrastietatik (50 bat, dordokak, saurioak eta ofidioak); hegaztiak (65); eta ehundaka krustazeo intsektu eta eta ehundaka molusku.