Literatoak

Chiapuso Hualde, Manuel

Euskal idazle, kazetari eta militante anarkista. Donostian jaio zen 1914ko apirilaren 14an, eta 1997an hil.

Zubietako haranean igaro zuen haurtzaroa, gurasoengatik urrun, Parisera erbesteratutako anarkistak baitziren. Eskolara joan zen hamahiru urte bete zituen arte. CNTko kide izan zen bizitza osoan, 19 urte zituenetik. Gipuzkoarra eta elkartekidea zen Felix Liquinianok (Arrasate, 1909) bezala, gerran, espetxean eta erbestean bizitako esperientziak kontatu zituen. Chiapuso kazetari lanetan ibili zen, eta Donostian argitaratzen zen Crisol (1935) egunkariaren fundatzaileetako bat izan zen. Hainbat liburu argitaratu zituen, horietako hiru historiari eta politikari buruzkoak, eta, bertan, Euskal herriko mugimendu anarkistaren ideien eta jardueren berri emateaz gain, XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadako gertaera historiko garrantzitsuak ezagutarazten, hark agerian utzi arte hein batean ezezagunak zirenak: Los anarquistas y la guerra en Euskadi. La comuna de San Sebastián (1978), El gobierno vasco y los anarquistas. Bilbao en guerra (1978) eta Oposición popular y cárceles en la República (1980). Antzeztea gustuko zuen, eta antzerki-talde amateur bateko kide zen.