Arkitektoak

Alday Lasarte, Juan Rafael

1870ean Donostian jaiotako arkitekto gipuzkoarra. 1955ean hil zen.

Madrilen graduatu zen 1903an.

Obra asko egin zituen bere jaioterrian, besteak beste, Prim 22 eraikina (1905), San Martin merkatuaren erreforma (1907), Amarako Eskolen handitzea eta Kontxako Pasealekua (1908), Kontxako pasealekuko baranda (1910), edota Zuloaga eskolen eraberritzea (1912).

1909an Donostiako udal-arkitekto kargua bereganatu zuen Jose Goicoa ordezkatuz. Erretiroa hartu zuen arte (1950) izan zen suhiltzaileen parkeko buruzagitza baitaratzen zuen kargu horretan.

1915ean Pasealeku Berria eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen Balanzarrekin batera; hurrengo urtean Itsasaldeko Kursaal Handi berriaren hautaketarako izendatutako epaimahaian parte hartu zuen.

Udaletxe zaharra eraberritzeaz arduratu zen 1924an eta bi urte beranduago, 1926an, San Telmo Museoa eraberritu zuen.

Halaber, hari zor dizkiogu Bretxako Merkatuko Arrandegia hartzen duen eraikina (1928), Principal Antzokia (1931) eta urte hartan bertan Easo, Urbieta, Larramendi eta Urdaneta kaleen artean kokatutako eraikina, Higiene Institutua, Suhiltzaileen Parkea, Musika-eskola eta Udaltzaingoaren egoitza hartzekoa.