Kontalariak

Arakistain, Juan Venancio

Euskal idazlea. 1828an Deban jaio zen. 78 urte zituela Tolosan hil zen 1906ko azaroaren 7an.

Valladolideko Unibertsitatean legeak ikasi zituen, geroztik kazetaritzan arituz. Azpeitian eta Tolosan erregistratzaile gisa jardun zuen hurrenez hurren. 1866an ezaguna den bere Tradiciones vasco-cántabras idazlana argitaratu zuen; bere Lelo kantzoa, ipuinak, eta Etumetaren Baso-Jauna. Bere lanek, literatura erromantikoaren eredu zenak, entzute eta harrera handia izan zuten. Cuadros del Evangelio izenekoaren egilea ere bada eta Herri guztian zehar arrakastatsu antzeztu ziren Laura izeneko dramaren antzerako batzuk.