Eskultoreak

Badiola Mazariegos, Txomin

Bilbon 1957an jaiotako artista bizkaitarra.

Hiriburu horretan artista bezala hezi eta hainbat urtetan (1983-1989) Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean (Leioa) klaseak eman zituen. 1988 eta 1998 bitartean Londresen eta Nueva Yorken bizi izan zen.

1981ean CAM, Bilboko Kultura Etxean, Bartzelonako Metronom Galerian eta Iruñako La Ciudadelan bakarkako erakusketak egin zituen. Urte bete beranduago galeria pribatu batean, Bilboko Windsor Kulturgintzan, bakarkako lehen erakusketa burutu zuen, 1984 eta 1985ean beste erakusteka bana eginez. 1982an Avileseko Kultur Etxean eta Gijoneko Nicanor Piñole Galerian bere lana erakusgai jartzen du. 1986an Espainiako artista gazte onenari Icaro Saria lortzen du; 1987. urtean hasiera eman zion Soledad Lorenzoren Galerian izan duen ibilbideari. Bertan 1990, 1992, 1993, 1995 (4 historias de mentira y agitación), 1999 (Txomin Badiola) eta 2001 (S.O.S.) urteetan berriro antolatuko ditu bakarkako erakusketak. 1989. urtean Pello Irazurekin Riverside Studiosen instalazioa erakusten du. Ondoren beste bakarkako erakusketak izango ditu Artsite Gallery Bath-en (Inglaterra) 1990ean, Nueva Yorkeko Tony Shafrazi Gallery-n (1991), Valenciako Galería Charpa-n, Barcelonako Joan Prats Galerian edo Caracaseko Alejandro Otero Ikusizko Arteen Museoan 1992an. Hurrengo urtean UNA aurkezten du Santanderreko Portu-Batzordeak Nave Sotolivan egindako proposamen berritzaile baten baitan. 1994an, berriz, Nueva Yorken John Weber Gallery-n Family Plot izenburua duen erakusketa eta Sevillan Rafael Ortiz Galerian Txomin Badiola erakusketa egiten ditu.

Hiru urte geroago erakusketa zabal batetan Bestearen Jokoa/El Juego del otro aurkezten du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturenean. Gerora, Imágenes = Images 1993-96 Iruñano Lekune Galerian edo The war is over, Valenciako Tomas March Galerian 1998an, El juego del otro Lisboako Luis Sherpa Projectos-en, Valentziako La Gallera erakusketa Aretoan Bedsong/Visitantes, You better change (for the better) Adelaida-n (Australia), Greenaway Art Gallery-n (Sydney), Australian Center for Photography-n edo Últimas Instalaciones Bartzelonako Sala Metronom izenekoan 2000. urtean, aurkezten ditu.

2002. urtea bakarkako erakusketetan emankorra da: Malas Formas 1990-2002 Bartzelonako MACBA-n, Dearest Pariseko Galerie Natalie Obadiade-n, Bilboko Arte Ederren Museoan Malas Formas 1990-2002, Introspectivo Villafranca del Penedeseko Palma Dotze galerian eta Malas Formas (una historia que se cuenta con historias de otros) 2003an Iruñako Moises Perez de Albeniz galerian. Halaber, Malas Formas bideoa (una historia que se cuenta con historias de otros) Donostiako Arteleku Etxean eta Bilboko Arte Ederren Museoan ere aurkezten da.

2004ko martxoan Madrilgo Soledad Lorenzo Galerian erakusketa egiten du. Erakusketa, Malas formas izeneko bideo batek eta When the shit hits the fan izeneko instalazio batek osatzen dute. Instalazioa 2003an egin zuen eta Istanbuleko arte bienalen aurkeztu zuen. Berez, instalazioa albo baten gainean etzanda dagoen gela batetik abiatuz eraikitako pabilioi handi bat da. Bertan oso elementu ezberdinak biltzen ditu: arkitektura, diseinua, bideoa, argazkigintza, musika eta abar.

Ondorengo urteetan bakarkako erakusketak etengabe eskaintzen ditu. Hona hemen horietako batzuk: 2005ean Script Lleida-n eta Family Plot Chelouche Gallery-n (Tel Aviv). 2006an Rêve sans fin aurkezten du. Burgoseko CAB-Centro de Arte Caja Burgos-en eta berriz ere Madrilgo Soledad Lorenzo Galerian Rêve sans fin (la técnica). 2007an Txomin Badiola erakusketa egiten du, 96-06: la forme qui pense Saint-Etienne-ko Musée d'Art Moderne-n eta Iruñako Moises Perez de Albeniz-en Txomin Badiola: una cantidad exacta de fracasos. 2010ean Madrilgo Soledad Lozano Galeriara itzultzen da Txomin Badiola : goodvibes / lo que el signo esconde izeneko erakusketaz.

1985az geroztik taldekako hainbat erakusketetan parte hartu du eta horietariko batzuk honako hauek ditugu: Mitos y Delitos Bartzelonako Metronom Galerian (1985), Madrilgo Angel Romero Galerian Desde la escultura (1986), Cinco siglos de Arte Español. Dinamiques et Interrogations ARC-n, Pariseko Musée d'Art Moderne-n (1987), VIII Salón De Los 16 Madrilgo Arte Garaikidearen Espainiar Museoan (1988), Colección Amigos del Reina Sofía Madrilgo Sofia Erregina Artearen Nazio Zentruan (1989), Sculpture Contemporaine Espagnole, Troyes (Francia), Pasajesko Arte Gunean; Nueva York, Louver Gallery-n (1990), Colección Hachuel Madrilgo Ortega eta Gasset Fundazioan (1991), Pasajes Sevillako 92ko EXPOko Espainiaren Pabelloian; 1993an Testimoni 92'93 La Caixa-ko (Bartzelona) Sant Jaume Aretoan; Group Show Nueva York-eko Sonnabend Gallery-n (1994); 1995ean L.A. International Santa Monica-ko (California) Christopher Grimes Gallery-n; 1996an Fondos para una colección Madrilgo Erkidegoko Espainiako Enparantza Erakusketa Aretoan; 1997an, Arte Contemporáneo Español Mexiko DF-eko Arte Ederren Jauregian (Colección MNCARS); Territorio Plural. 10 años Colección Testimonio, 1987-1997 Madrilgo "La Caixa" Fundazioan (1998); La Casa, Il Corpo, Il Cuore. Konstruktion der Identitäten Vienako Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien-en; Pragako National Gallery-n eta Bartzelonako MACBA-n 1999an; Initiare Lisboako Belem Kulturguneko Erakustokian (2000); Gaur, Hemen, Orain Bilboko Arte Ederretako Museoan (2001); edo Conceptes de l'espai Bartzelonako Joan Miro Fundazioan (2002); 2003an Valentziako II. Bienalean parte hartzen du; La Ciudad Ideal. Solares (O del optimismo), Atarazanas-en Microutopías erakusketaren baitan (Valencia) edo 8th Istambul Biennial Estambulen (Turkia). Hurrengo hauetara ere joan da: DFoto, Feria Internacional de Argazki Garaikidearen eta Bideoaren Nazioarteko Feria Donostian (2004), Ciclos de vídeo: crítica de arte a través del vídeo. Leon, Gaztela eta Leongo Arte Garikidearen Arte Museoa-MUSAC (2005). Pekingo Cervantes Institutuan egiten den erakusketan parte hartzen du Laberinto de museos (2006) eta Artistas Vascos : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao, Bilbao (2008). RIMER PROFORMA 2010ean parte hartzen du Jon Mikel Euba eta Sergio Pregorekin, MUSAC-ek, Gaztela eta Leongo Arte Garaikidearen Museoa, garatua.

Bere lana honako Museo eta Bildumetan aurkitu daiteke: Artium Arte Garaikidearen Euskal Museoa (Gasteiz), Arte Garaikidearen Adiskideen Bilduma (Madril), Arte Garaikidearen Etxe Andaluza (Sevilla), "La Caixa" Fundazioaren Arte Garaikidearen Bilbuma (Bartzelona), Iruñako Udala: Arte Garaikiderako Fundazioaren Bilduma (Iruña), Espainiako Banketxea Bilduma (Madril), Madrilgo Erkidegoaren Bilduma, RENFE bilduma (Madril), Gipuzkoako Foru Aldundiari (Donostia-San Sebastián), Rafael Tous Fundazioa (Barcelona), Musée d'Art Moderne Grand-Duc Jean Fundazioa (Luxemburgo), Hakone Open Air Museum. (Japón), Arte Garaikiderako Institutua (Lisboa), MACBA. Museu d'Art Contemporani (Barcelona), Bilboko Arte Ederretako Museoa, Asturiaseko Arte Ederren Museoa (Oviedo), Guggenheim Museoa (Bilbao), Espainiar Arte Garaikiderako Marugame Hirai Museoa (Japon), Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien (Viena), Sofia Erreginaren Artegune Nazio Museoa (Madril), Patio Herreriano Museoa (Valladolid), Santanderreko Portu-Agintaritza (Santander), A Coruñako Udala, Burgos Kutxako Artegunea-CAB (Burgos), CAC- Malagako Arte Garaikiderako Gunea (Malaga), CA2M-Dos de Mayo Artegunea, Mostoles (Madril), Circa Bilduma XX-Pilar Citoler (Madril), Lleidako Udalaren Arte Garaikidearen Bilduma (Lleida), Coca-Cola España Fundazioaren Bilduma (Madril), Testimoni Bilduma, "la Caixa" (Bartzelona), MNCARS- Erreina Sofia Erreginaren Artegune Nazio Museoa (Madril), MUSAC-Gaztela eta Leongo Arte Garaikideko Museoa (Leon), Musée National d'Histoire et d'Art (Luxenburgo), Arte Garaikidearen Extremadurar eta Iberoamerikar Museoa (Badajoz) eta Museu d'Art Jaume Morera (Lleida).