Pintoreak

Arangoa Figueroa, Inocencia

Pintorea. Altzan (Gipuzkoa) jaio zen 1884ko uztailaren 3an eta Madrilen zendu zen 1935eko irailaren 25ean.

Irureta maisuarekin hasi zituen arte-ikasketak artista bikain honek. Gerora, Pintura, Eskultura eta Grabatuen goi-eskolan aritu zen ikasten. 1901. eta 1930. urteetan Madrileko Arte Ederren Erakusketa Nazionaletan parte hartu zuen. Oviedon bizi izan zen hainbat urtez. Beranduago Madrilera mugitu zen eta bertan finkatu zen grabatuak eginez. Honatx bere obra azpimarragarrienak: La Victoria de Samotracia, El día, El niño de la espina eta El valle de Nadón.