Argazkilariak

Arnaiz Garmendia, Allende

Diziplina anitzeko artista. Argazkilaritza, grabatua eta ikus-entzunezko artea jorratu ditu. 1974ko apirilaren 20an jaio zen Donostian.

Diseinatzaile grafiko modura lan egiten du eta bere alderdi artistikoarekin uztartzen du aipatu jarduera.

2002. urtean eta 2004. urtera arte argazkilaritzan aritu zen eta, besteak beste, Devenir Leger (2002) izeneko seriea burutu zuen. Orduan, serigrafia lantzen hasi zen eta, gerora, ikus-entzunezko artean murgildu eta hartan ikertzen jarraitzen du. Adibide batera, Al-Al izeneko proiektua burutu du Alvaro Ledesma musikariarekin batera, irudiz eta musikaz hornitutako bi norabideko komunikazioa.


Art Aretoa

Bere obraren lagin bat Euskonews aldizkariaren 510 zenbakiko Art Aretoa atalean ikusi ahal da.