Konposatzaileak

Bengoetxea, Txetxo

Donostian, 1961ean jaiotako musikagile eta aktore gipuzkoarra.

Hamar urtez 21 Japonesas taldearen buru izan ondoren, 2000ean desegin egin zuen. Hainbat abeslarientzat konposatu ditu abestiak: Miguel Bosé, Ana Torroja eta Luz Casal. Alberto Iglesiasekin lan egin du ere. Telebistako iragarkietarako, ETB1eko Martingala serierako eta hainbat pelikuletarako musika konposatu du. Hauek dira bere lan aipagarrienetariko batzuk:

  • La ardilla roja, Julio Medem (1993, gai musikala)
  • Una casa en las afueras, Pedro Costa (1995, abestiak)
  • Ni tan siquiera tienes los ojos azules, Anna Rua (1998, musika)
  • Javier ya no vive solo (2002) de María Cereceda y Jesús Rodrigo
  • Martín (2003) de Lourdes Bañuelo
  • La Pelota vasca. La piel contra la piedra(2003)

Bakarkako bere lehen lana 2001ean argitaratu zuen, Debut. 2004ean bigarrena, Libre.

  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas). Donostia-San Sebastián: Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca, 1999.