Saiakera-idazle

Apraiz Sáenz de Elburgo, Julián

(1848-1910). Gasteizko Unibertsitate libreko katedraduna eta cervantista gailena.

Madrileko San Isidro Institutuan literaturako irakaslea izan zen eta Gasteizko irakaskuntza ertaineko institutuko zuzendaria. Zuzenbide eta Filosofian doktorautza zeukan.

28 urterekin Apuntes para la historia de los estudios helénicos en España (1876) argitaratu zuen, Historia de la fábula y de los principales fabulistas, eta El cervantismo en España. 33 urterekin Cervantes vascófilo, o sea Cervantes vindicado de su supuesto antivizcainismo (1881). 37 urterekin Bilboko Bigarren Irakaskuntzako bizkaitar institutuko katedradun eta idazkaria izendatu zuten. Bere lan zabala, hainbat aldizkaritan argitaratua dago, hala nola, Euskal Erria, Ateneo, Revista Contemporánea, eta Revista de las provincias Euskaras. Liburuen artean azpimarratzekoak dira Colección de discursos y artículos (2 libk., 1889), Discurso acerca de los dólmenes alaveses (1905). Madrilen hil zen 1910eko maiatzaren 20an 62 urte zituela. Ref. Elías Amézaga.

Los Isunzas de Vitoria lanaren autorea, Bilbao, 1897, Imprenta de la Biblioteca Bascongada, 209 or.; Biblioteca Bascongada de Fermín Herran saila, 10.

Arabako Foru Aldundiak Kixoteren laugarren mendeurreneko urtean, Miguel de Cervantes autoreari omenaldia eskaini zion. Kasu honetan Federico Verástegui Kulturako diputatuak 2005eko abenduaren 29an aurkeztu zuen liburua Apraizen Cervantes vascófilo izan zen, baita Los Isunza de Vitoria lanaren hitzaurrea ere. Apraizen lanaren izenburua 1878an Julian de Apraizek eskaini zuen hitzaldi batetik dator: Espainiako Cervantiar Akademian sortu zen eztabaida batetik non Miguel de Cervantes euskalduntasunaren aurkaria zela eta foru-eztabaida baten testuinguruan emaniko hitzaldi batetik.

Verasteguik gogorarazi zuen "1873an Cervantesen zenbait jarraitzailek, Gasteizen Espainiako Cervantesen akademia sortzea erabaki zuten, non ideologia ezberdinetako pertsonak biltzen ziren bertan, bai monarkikoak, bai errepublikarrak, Apraiz eta Herranen kasuan bezala. Foruak indargabetu zituztenean, zenbait pertsonek Cervantes euskalduntasunaren aurkaria zela demostratu nahi izan zuten eta Julian de Apraizek hitzaldi bat eskaini zuen interpretazio faltsu horietaz hitz egiteko. Ondoren Cervantes ez zela bizkaitarren (euskaldunak) aurkaria defendatzen zuen tesiarekin lanean jarraitu zuen".

Berrargitalpenak Los Isunza de Vitoria lanaren hitzaurrea dakar, Fermin Herranek 1897an idatzia; hemen frogatzen da datu historikoekin Cervantesek euskaldunekin mantentzen zuen erlazio ona. Verasteguik aipatu zuen Herran idazleak "kontatzen du nola Cervantesek Isurzaren aginduetara lan egin zuen. Hau Gasteizko familia batetik zetorren eta Cervantesek denboraldi batez lan egindako erregearen barkuetako hornitzailea zen, euskaldunarekin oso erlazio ona mantendu zuelarik"