Zuzendariak

O'Shea Artiñano, Paloma

1936an Areetan (Getxo) jaiotako mezenas eta pianista bizkaitarra. Emilio Botín y Sanz de Sautuola bankariaren emaztea.

Bilboko Kontserbatorioan pianoko karrera ikasi eta Karrera-Amaierako Saria jaso zuen. Gero, Poitiersera (Frantzia) joan zen bere heziketa musikala osatzeko.

Jaso dituen sarien artean, Isabel Katolikoaren Ordenaren Lazo saria eta Kultur-Ministerioko Zilarrezko Domina daude.

Horrela 1988an, Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Errege Akademiak, Santanderreko Lehiaketari Ohorezko Domina eman zion. 1994an Paloma O'Sheak UNESCO erakundearen Picasso Domina jaso zuen, herrialdeen arteko elkar ulertze eta artista gazteen sustapenerako bete-beteko arduraldiari eginiko ekarpenagaitik. Dominikar Errepublikako Kristobal Kolonen Helardika Ordenaren saria, New Yorkeko Spanish Institute institutuko Urrezko Domina, eta 1996an, Kultura saileko Montblanc Sariak jaso zituen. 1998an eta Ministro Kontseiluak adostuta, Paloma O'Sheak Arte Ederretako Merituaren Urrezko Dominarekin saritua izan zen. 2003an, Plaza Porticada Saria jaso zuen.

Bere musika jarduera 1972an hasi zuen, bere izena daraman Santanderreko Piano Lehiaketa Internazionala martxan jarri zuen urtean hain zuzen ere. Handik aurrera, hainbat partaidetza eduki ditu, hala nola, Sofia Erreginaren Goi Musika Eskola, Albeniz Dokumentazio eta Artxibo Gunea, Musikaren Eskola Birtuala, Musika eta Akademia Batzarra, Santanderreko Piano Lehiaketa , Ifigenia, Musikaren Eskola Birtuala eta Albeniz Fundazioan. Azken honek programa guzti hauek bultzatu eta koordinatzen dituen institutua izanik, Rubinstein, Mompou edo Albenizeko funts garrantzitsuak zaintzen ditu.